Hizkuntza ordezkapena

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,71 KB

Diglosia: Ukipen-egoeran dauden bi hizkuntza edo hizkuntza-aldaeraren arteko mendekotasun-egoera.
Hizkuntza edo aldaera horiek funtzio desberdinetarako erabiltzen dira: bata, funtzio formaletarako (administrazioa, hezkuntza, hedabideak), eta bestea, informaletarako (familia, lagunartea).
Hizkuntza - normalizazioa: Minorizatuta dagoen hizkuntza bat egoera horretatik atera eta gizarte-esparru eta funtzio guztietara hedatzeko prozesua.Hizkuntza txikia:
Hiztun gutxi dituen hizkuntza. Hiztun kopuru handi batera iristen ez den hizkuntza.
Hizkuntza funtzionala: Eremu eta funtzio formal nahiz informaletan erabiltzen den hizkuntza.

Hizkuntza handia

Hiztun asko dituen hizkuntza.Ama-hizkuntza: Lehen hizkuntza, haurrak etxean gurasoengandik ikasitako lehen hizkuntza. Haurtzaroan lehenbizi ikasitako hizkuntza, gero erabiltzen jarraitzen dena.Hizkuntza - transmisioa: Komunitate bateko hiztunek seme-alabei euren hizkuntza irakastea, horren bitartez historia bat, antolaketa sozial bat eta kultura baten jarraipena ziurtatzeko.Hiztun komunitatea: Lehen hizkuntza bera duten edo hizkuntza berean mintzatzen diren pertsonen multzoa.

Elebakarra

hizkuntza bat dakiena.Elebiduna(bilingüe):  Bi hizkuntza hitz egiten dituena.Eleanitz: Hiru hizkuntza edo gehiago dakiena.

Pidgin

: Hizkuntza-komunitate desberdineko kideek elkar ulertzeko eratzen duten hizkuntza-barietate nahasia. Egitura sinplifikatua izan ohi du, eta komunikazio mugatua eskaintzen du. Hizkuntza-ordezkapena:  Hizkuntza bat beste hizkuntza baten erabilera-eremuak eta funtzioak bereganatuz joatean gertatzen den prozesua. Hizkuntza menderatzaileak aurrera egiten jarraitzen badu, jatorrizko hizkuntza desagertu ere egin daiteke.Hizkuntza - ukipen: Gizarte berean hizkuntza bat baino gehiago hitz egiten direnean, hizkuntza horien artean sortzen den erlazioa.Lagunarteko hizkuntza: Eguneroko elkarrizketa eta harreman xeheetan erabiltzen den erregistroa duen hizkuntza.Ukipen- hizkuntzak: Gizarte berean mintzatzen diren hizkuntza desberdinak; Euskal Herriaren kasuan, euskara, gaztelania eta frantsesa nagusiki. Kalkoa: Hizkuntza batek beste hizkuntza bateko hitza edo esamoldea itzuliz osatzen duen mailegua.
Mailegua: Beste hizkuntza batetik hartutako hitza edo terminoa.Kode-aldaketa: Esakune edo berbaldi berean hizkuntza bat baino gehiago txandakatuz hitz egitea; adibidez, esaldi bat euskaraz hasi eta erdaraz amaitzea.Hizkuntza-ordezkapena:  Hizkuntza bat beste hizkuntza baten erabilera-eremuak eta funtzioak bereganatuz joatean gertatzen den prozesua. Hizkuntza menderatzaileak aurrera egiten jarraitzen badu, jatorrizko hizkuntza desagertu ere egin daiteke.

Entradas relacionadas: