Hizkuntza ordezkapena

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,29 KB

1.1. Komunikazio Gaitasunaren Garapena ikasgaian ikasitakoa isladatzeko asmoz, lauhilekoan zehar ikasitakoa plazaratuko dut, dena bilduko duen sintesi bat eginez. Lehenik, komunikazioa hitzez eta soinuz osaturiko kodigoa dela esan beharra dago, eta komunikatzeko erabiltzen dugun hizkuntza egoki menderatzearen garrantzia azpimarratuko dut. Bestalde, oso garrantzitsua da aipatzea, nahiz eta idatzizko hizkuntzak ikaragarriko garrantzia izan, hitzezko komunikazioa ere asko landu behar dela; izan ere, idatzizko komunikazioaren atzean ahozko hizkuntza dago; horren adibide, ohar bat idatzi aurretik aurrera eramaten den prozesua, hau da, ikasgelako debateak, ikasleen arteko aurrezagutzen trukeak…


1.2. Heziberri 2020-ren arabera, hizkuntza eta literatura komunikaziorako konpetentzia bizitzan egoera guztietan egoki, eraginkortasunez eta hizkuntza-aniztasuna errespetatuz komunikatzeko gaitasuna da. Funtsezkoa da oinarrizko konpetentzia hau lantzea; izan ere, honen helburu nagusia, denetariko testuak, etapa bakoitzaren komunikazio egoera berezkoei dagozkienak, ulertu eta sortzeko gaitasuna garatzea eta testu horiek koherenteak, kohesionatuak eta zuzenak izatea da.


1.3. Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpenetntzian, hizkuntzak eragin handia dauka tresna ezinhobea delako mundua irudikatzeko eta jakintzara jotzeko. Giza garapenaren funtsezko faktora da, hizkuntza baita ezagutza lortzeko harremanetarako tresna. Konpetentzia lantzeko, planteamendu inklusbo baten ikuspegitik oinarrizko printzipio hauek bete behar dira: hizkuntza elementuei buruzko gogoeta egita, askotako komunikazio egoeretan eraginkortasunez parte hartzea eta hizkuntza eta hiztunekiko jarrera positiboak lantzea.


2. Idazten ikasterako orduan oharra lantzeak, helburu oso garrantzitsu batzuk ditu, hala nola, haurrek ikastetxean egiten duten lana bultzatzea eta indartzea, eta irakasleen esperientziaz baliatuz, edukiak eta ezagutzak transmititzea, komunikazioa hobetzen lagunduz.Gurasoekin komunikatzeko oharra erabiltzeak oso eragin positiboa izan dezake, eta ohar hauek irakasleak idatzi ezean, ikasleek idazten badituzte, pixkanaka esan nahi dutena egoki adierazten ikasiko dute, buruan dutena hitzetan jartzeko trebetasuna garatuz. Ariketa honen bidez, ikasleek, ohar bat zer den ikasten dute, ohar bat idazten ikasten duten bitartean.


3. Egoera bakoitzean desberdin idatzi behar da, baina badira balio komun batzuk idatzitako genero bakoitzerako, eta horretan lagundu behar du irakasleak. Haren lana, ez da ikasleei erantzuna ematea edo ariketa eginda ematea, baizik eta ikasleei pentsaraztea eta haien parte hartzea bultzatuz, testuen osaketa hau lortzea. Horretarako, bide egokiena ikasleek dakitenetik abiatzea da, eta puntu horretatik aurrera laguntza eskainiz aurrera egitea; baina horretarako, hizkuntzan trebeak izan behar dute, testuak erraztasunez idazteko. Hau aurrera eramango duen sekuentzi didaktikoa diseinatzeko, pausu hauek jarraitu behar dira: 1. Egoera erreal bat azaltzea, umeei zentzuzkoa irudituko zaiena eta interesa piztuko diena. 2. Ideiak eman eta galderak egiterakoan bakoitzak bere txanda errespetatzea. 3. Zer eta nola idatzi behar duten erabaki.


4.1. Hitzezko komunikazioa garatzearekin batera, pentsamendua pizteko helburuz, Joan Tough-en estrategia eraginkorren multzoa oso baliagarria da; eta honako hauek dira: arrazoiak edo azalpenak eskatzen dituen estrategia (orientazio estrategiak), erantzunak aberasteko laguntzen dituztenak (Errazteko estrategiak), ikasleei informazioa ematen dizkietenak (informazio estrategiak), baita haien parte-hartzea bermatzea eta bultzatzen dituztenak (Euskarri estrategia) nahiz bukaera bat emateko estrategia (bukatzeko estrategiak).

4.2. Laburbilduz, testu idatzi bat egiterako orduan, funtzio kognitiboaren alderdia bultzatu egiten da, oharra, idazketarekin lantzen da, honekin batera pentsamendua garatzen baita. Gehienbat, umeak idazten ari direnaz kontziente direlako, eta horri esker, idatzi dutena gogoratzen dute. Gainera,  ikasleen autonomia ere lantzen da, idazterakoan, hainbat arazori aurre egin beharko baitio: nori idatzi, zer idatzi eta nola idatzi, besteak beste. Hortaz, idazmena lantzen duten heinean, beraien gaitasun orokor eta zehatz asko lantzen dituzte.


5.1. Elkarrizketa ematen den eñean, aldamiaia ere ematen da, elkarrizketa emateko ezinbesteko faktorea baita. Aldamiaia prozesu oso bat da, non irakaslea bitartekari lana egiten duen haurra eta egin beharrekoaren artean. Eraikuntzan aldamiaia eraikin bat egiten ari direnean jartzen den estruktura da eta behin amaitutakoan, hau gabe eraikina zutik mantentzen da.  Hezkuntzan berdina gertatzen da. Irakaslea aldamiaia da eta ikaslea bakarrik jokatzeko gai danean, irakaslea bakarrik uzten du. Beraz, irakasleak hasieran ikasleari lagundu egiten dio lana egiterako orduan eta pixkanaka, laguntza hori kentzen joaten da ikasleak soilik egin dezan. Hiru motako aldamiaia ikus dezakegu:


5.2. Lehenik aldamiai afektiboa dago. Honetan irakasleak ikasleari konfiantza transmititzen dio, segurtasun afektiboa. Hau keinu, irribarre, doinuaren bidez... Egiten du.

5.3. Ondoren hizkuntza lantzeko aldamiaia dago. Honen bidez irakasleak ikasleek gaizki esandakoa zuzendu, elementu berriak gehitzeko esan, egindako lana laburtzea esan ulergarria izan dadin… bezalako ariketak egin ditzake.

5.4. Azkenik aldamiai kognitiboa dago. Altuago hitz dezaten esan, testuak koherentzia eduki dezan ziurtatu, lokailuak erabiltzean...Datza.


6. Irakurketa zein idazketa irakasterako orduan, irakasleak hainbat gauza izan behar ditu kontuan; alde batetik, ikuspegi eraikitzaile eta konstruktibista izan behar du, hots, ikasleek dituzten ezagutzetatik abiatu behar da eskuhartzea erraztu eta eredu aditua izateko, bai irakurketan eta bai idazketan. Bestalde, irakaslearen jarrera bi motatakoa izan behar da: ikertzailea zein behatzailea. Bukatzeko, idazketari dagokionez, umeengan idazteko gogoa piztu behar du, eta ume bakoitzaren aurrezagutzak kontuan hartuta, bakoitzaren abiapuntua eta garapen hurbileko eremua kontuan izan.


7. Hortaz, guzti hau ikusi ondoren, honako ondoriora irtsi naiz: hizkuntzaren irakaskuntza ezinbestekoa da, bizitzako edozein alorretarako. Argi dago, komunikazio gaitasunak besteekin erlazionatzerakoan baldintzatu egiten gaituela, eta ez bagara hizkuntzan konpetenteak, gure harremanetan isladatuko da, eta zaila izango zaigu beste pertsonekin interakzioan egotea. Gainera, nire etorkizunerako oso baliagarriak iruditu zaizkidan gauzak ikasi ditut; hala nola, haurrei aldamiai egokia eskaintzearen garrantzia, aurrezagutzak, autonomia eta autoestimua bezalako aldagaiak kontuan izateak zer nolako eragin positioboak dituen hezkuntzan, irakaskuntza egokia aurrera eramateko baliabide eta estrategia ezberdinak...

Entradas relacionadas: