Hizkuntza handia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 14,93 KB

Hiztegia

1. Soziolinguistika: Hizkuntzaren ohiturak aztertzen dituen zientzia


2. Hizkuntza txikia: Hizkuntza gutxi dituen hizkuntza. Hiztun kopuru handi batera iristen ez den hizkuntza


3. Hizkuntza handia: Hiztun asko dituen hizkuntza


4. Hizkuntza transmisioa= Komunitate batek hiztunek seme alabei euren hizkuntza irakastea, horren bitartez historia bat, antolaketa sozial bat eta kultura baten jarraipena ziurtatzeko.

5. Hiztun komunitatea: Lehen hizkuntza bera duten edo hizkuntza berean mintzatzen diren pertsonen multzoa


6. Ama hizkuntza:


Lehen hizkuntza, haurrak etxean gurasoengandik ikasitako lehen hizkuntza. Haurtzaroan lehenbizi ikasitako hizkuntza, gero erabiltzen jarraitzen dena.

7. Hizkuntza normalizazioa


Minorizatua dagoen hizkuntza bat egoera horretatik atera eta gizarte-esparru eta funtzio guztietara hedatzeko prozesua.

8. Hizkuntza funtzionala:Eremu eta funtzio formal nahiz informaletan erabiltzen den hizkuntza


9. Diglosia:


Ukipen-egoeran dauden bi hizkuntza edo hizkuntza-aldaeraren arteko mendekotasun-egoera.
Hizkuntza edo aldaera horiek funtzio desberdinetarako erabiltzen dira: bata, funtzio formaletarako (administrazioa, hezkuntza, hedabideak), eta bestea, informaletarako (familia, lagunartea). Inportante!!!!

10-Elebakar: Hizkuntza bakarrean hitz egiten duen hiztuna


11-Elebidun: Bi hizkuntzetan hitz egiten duen hiztuna


12-Eleanitz: Hiru hizkuntza edo gehiagotan hitz egiten duen hiztuna


13-Hizkuntza ofiziala: Legez hala aitortua dagoen hizkuntza

14-Dialektoa: hizkuntza baten aldaera edo hizkuntza bat hitz egiteko modua

15-Hizkuntza estandarra: Eremu formalean erabiltzen den hizkuntza

11 JARDUERA

A FITXA:


KOMUNIKAZIO-ASMOA:


Hizkuntza desagertzeko arriskutik salbatzeko soluziobideak azaltzea


Hizkuntzak arriskuan jartzen dituzten kasuak:


  • Belaunaldien arteko transmisio eza

Adibidea: aragoieraren kasua

  • Eskoletan presentzia urria.

Adibidea: aragoieraren kasua

  • Administrazioaren babesik eza.

Adibidea: aragoieraren kasua

  • Hizkuntza indartsuak izatea ondoan.

Adibidea: Galesaren kasua

  • Hiztun aktiboak ez izatea; erabiltzailerik ez izatea.

Adibidea: Okzitaniera

Hizkuntzak arriskutik salbatzeko konponbideak:


  • Belaunaldien arteko transmisioa ziurtatzea

  • Eskoletan presentzia izatea

  • Administrazioak babestea

  • Hiztun aktiboak izatea, erabiltzaileak izatea eremu guztietan.

Sarean hiztun aktiboak izateko, honako hauek behar dira:


  • Tresnak

  • Edukiak

  • Erabiltzaileak

B FITXA

9 ERAGILE HIZKUNTZA BATEN OSASUNA NEURTZEKO:


1.- Hiztun kopuru absolutua: Aragoieraren kasuan 10000 hiztun baino ez ditu


2.- Hizkuntza-komunitate horretako hiztun kopurua biztanleko: Aragoien 1040000


3.- Hiztun-komunitateko hiztunen jarrera hizkuntzarekiko: Aragoieraren kasuan hiztunek jarrera ona

4.- Hizkuntzaren aukera eremu berrietara eta komunikabideetara hedatzeko: Aragoiera 100 hizkuntza erabilienen artean dago eta 30.000 artikulu duen entziklopedia bat dago sarean.

5.- Hizkuntzaren horretan egindako dokumentuen izaera eta kalitatea: Sarekoaz baino ez da informaziorik eskaintzen

6.- Hizkuntza horretan irakasteko eta hizkuntza bera ikasteko dauden material didaktikoen aukerak: Eskoletan presentzia gutxi du.

7.- Hizkuntzaren egoera erabilera-eremu ezberdinetan: Ez dugu informazio handirik testuan


8.- Gobernuak eta erakundeek hizkuntzarekiko dituzten politikak eta jarrerak: Ez du administrazioaren babesik, hau da, ez du ofizialtasunik

9.- Hizkuntzaren belaunaldien arteko transmisioa: Aragoieraren kasuan belaunaldien arteko transmisioa falta da eta hizkuntzaren egoera ez da oso ona.


Entradas relacionadas: