Hizkuntza handia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,15 KB

INTERDEPENDENTZIA/TRANSFERENTZIA

Cumminsek interdependentzia kontzeptuari buruz zera dio: ukipenean dauden bi hizkuntzen artean nolabaiteko lotura dago eta elkarren menpekoak dira. Lehenengo hizkuntzan lortutako gaitasun mailak bigarren hizkuntzan lortuko den gaitasun maila baldintzatzen du. Beraz, lehenengo hizkuntzan lortutako gaitasun maila altua bada, bigarrenean ere maila hori lor daiteke lehenengo hizkuntza kaltetu gabe. Menpekotasun horrek hizkuntzen arteko transferentzia eragiten du, izan ere, pertsona batek hizkuntza batean lortutako edukiak eta gaitasunak beste hizkuntza batean erabiltzeko gaitasuna izango du. Lehenengo hizkuntzatik bigarren hizkuntzara transferentzia gertatzeko bi baldintza nagusi bete behar dira: batetik, bigarren hizkuntzan esposizio egokia gertatzea (eskolan eta ingurumean), eta bestetik, bigarren hizkuntza ikasteko motibazioa egokia izatea.

ELEBIDUNAK DEFINITZEA

Pertsona elebiduna zer den zehaztea zaila da, jakitun bakoitzaren ikuspuntuaren arabera hainbat erantzun dagoelako.
Bloomfieldek (1933) goiko mailan kokatzen du elebitasuna. Pertsona batek bertakoen bezalako bi hizkuntza edo gehiago kontrolatzen datza bere ustez. Horrek esan nahi du hizkuntza biak menperatzen direla, biak garatuak izan dira eta gaitasuna agerian dagoela bietan.

Dieboldek (1964) gutxieneko eskakizunean kokatzen du hiztun elebiduna. Bigarren hizkuntza ikasi berria den pertsona elebiduna da (elebiduntzen hasi berria). Hastapenak izateari nahikoa deritzo.

Valdesek (2004)  tarteko ikuspuntua azaltzen du.
Elebitasuna lortzeko maila parekatua izan behar du hiztunak bi hizkuntzatan. Maila desorekatua badago hizkuntzen artan ez dago elebitasunik.
Hizkuntza batean goiko maila izateak, bestean gutxi trebatua izanda, ez du bermatzen elebiduna izatea. Desoreka handia badago bi hizkuntzen arteko gaitasun mailan ezin da esan elebitasuna dagoela. Elebakarreko hiztunari dagokio hori, bigarren hizkuntza batean ezagupen maila konkretuarekin.

IGAROBIDE..


Hezkuntza elebiduneko programak desberdinak izaten dira helburuen arabera. Helburu horiek hiru motatan bereizten dira: igarobidekoak edo transizionalak, eustekoak eta aberasgarriak.Igarobideko helburua:Ikasleen hizkuntza soilik denbora jakin batean erabiltzen da, bereziki eskolatze prozesua errazteko.Helburua, hizkuntza nagusia ikastea da, beraz, hasiera horretan erabiltzen den hizkuntza, baliabide bat da, hizkuntza nagusi hori lortzeko tresna. Hasierako hizkuntza hau, herrialde edo gizarteak erabiltzen duen hizkuntza da, hizkuntza gutxiratua.Adibidez, Estatu Batuetan, gaztelania erabiltzea gaztelera dakiten umeei lehenbailehen ingelera irakasteko.Eusteko helburua: Praktika elebidun hauek, gutxiengo hizkuntza bat eusteko erabiltzen dira. Helburua hizkuntza iraunaraztea da. Esaterako, Gernika edo euskara nagusi den herri bateko eskolan D eredua ezartzea, gutxiengo hizkuntzari (euskara) eusteko.Aberasteko helburua: Hizkuntza bat indartzeko helburua du. Hau da, bi hizkuntza dauden toki batean, horietako bat indartzeko programak egitea. Adibidez, Bilbon D eredua ezartzea euskera hizkuntza maila handitzeko eta beraz, euskara aberasteko.


Entradas relacionadas: