Hizkuntza handia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,73 KB

hizkuntza txikia edo minoritarioa:hiztun kopuru txikia duen hizkuntza


hizkuntza handia:hiztun kopuru handia duen hizkuntza


hizkuntza transmisioa:komunitate berdinekoen artean hizkuntza transmititzea seme-alabei


hiztun komunitatea: hizkuntza berdina hitz egiten duten edo ama-hizkuntza berbera dute pertsona taldea


ama-hizkuntza:txikia zarenean ikasten duzun lehenengo hizkuntza


hizkuntza-normalizazioa: egoera txarrean dagoen hizkuntza bat zure bizitzako esparru guztietara zabaltzea.


hizkuntza funtzionala:edozein egoera edo esparrutan hitz egiteko balio dizun hizkuntza


diglosia:bi hizkuntza daude eta batek bestea baino indar handiagoa du. Bat funtzio

formaletarako erabiltzen da eta bestea informaletarako. Adb euskara eta gaztelania


hizkuntza minorizatua: zapalduta dagoen hizkuntza bat


//////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////


Hizkuntza ukipena: Gizarte berean hizkuntza bat baino gehiago hitz egiten direnean, hizkuntza horien artean sortzen den erlazioa.


Pidgin


: Hizkuntza-komunitate desberdineko kideek elkar ulertzeko eratzen duten hizkuntza-barietate nahasia. Egitura sinplifikatua izan ohi du, eta komunikazio mugatua eskaintzen du.


Hizkuntza-ordezkapena: Hizkuntza bat beste hizkuntza baten erabilera-eremuak eta funtzioak bereganatuz joatean gertatzen den prozesua. Hizkuntza menderatzaileak aurrera egiten jarraitzen badu, jatorrizko hizkuntza desagertu ere egin daiteke


Lagunarteko hizkuntza: Eguneroko elkarrizketa eta harreman xeheetan erabiltzen den erregistroa duen hizkuntza.


Ukipen-hizkuntzak: Gizarte berean mintzatzen diren hizkuntza desberdinak; Euskal Herriaren kasuan, euskara, gaztelania eta frantsesa nagusiki.


Kalko: Hizkuntza batek beste hizkuntza bateko hitza edo esamoldea itzuliz osatzen duen mailegua.


Mailegu: Beste hizkuntza batetik hartutako hitz edo terminoa.


Kode-aldaketa: Esakune edo berbaldi berean hizkuntza bat baino gehiago txandakatuz hitz egitea; adibidez, esaldi bat euskaraz hasi eta erdaraz amaitzea.

Entradas relacionadas: