Hizkuntza handia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,58 KB

DIGLOSIA: Ukipen-egoeran dauden bi hizkuntza edo hizkuntza-aldaeraren arteko mendekotasun-egoera.
Hizkuntza horiek funtzio desberdinetarako erabiltzen dira

HIZKUNTZA-NORMALIZAZIOA: Minorizatuta dagoen hizkuntza bat egoera horretatik atera eta gizarte-esparru eta funtzio guztietara hedatzeko prozesua.

HIZKUNTZA TXIKIA:
Hiztun gutxi dituen hizkuntza. Hiztun kopuru handi batera iristen ez den hizkuntza.

HIZKUNTZA FUNTZIONALA: Eremu eta funtzio formal nahiz informaletan erabiltzen den hizkuntza.

HIZKUNTZA HANDIA: Hiztun asko dituen hizkuntza.

AMA-HIZKUNTZA: Lehen hizkuntza, haurrak etxean gurasoengandik ikasitako lehen hizkuntza. Haurtzaroan lehenbizi ikasitako hizkuntza, gero erabiltzen jarraitzen dena.

HIZKUNTZA-TRANSMIZIOA: Komunitate bateko hiztunek seme-alabei euren hizkuntza irakastea, horren bitartez historia bat, antolaketa sozial bat eta kultura baten jarraipena ziurtatzeko.

HIZTUN-KOMUNITATEA: Lehen hizkuntza bera duten edo hizkuntza berean mintzatzen diren pertsonen multzoa.

PIDGIN: Hizkuntza-komunitate desberdineko kideek elkar ulertzeko eratzen duten hizkuntza-barietate nahasia. Egitura sinplifikatua izan ohi du, eta komunikazio mugatua eskaintzen du.

MAILEGU: Beste hizkuntza batetik hartutako hitza edo terminoa.

HIZKUNTZA-ORDEZKAPEN: Hizkuntza bat beste hizkuntza baten erabilera-eremuak eta funtzioak bereganatuz joatean gertatzen den prozesua. Hizkuntza menderatzaileak aurrera egiten jarraitzen badu, jatorrizko hizkuntza desagertu ere egin daiteke.

HIZKUNTZA-UKIPEN: Gizarte berean hizkuntza bat baino gehiago hitz egiten direnean, hizkuntza horien artean sortzen den erlazioa.

LAGUNARTEKO HIZKUNTZA:  Eguneroko elkarrizketa eta harreman xeheetan erabiltzen den erregistroa duen hizkuntza.

UKIPEN-HIZKUNTZA: Gizarte berean mintzatzen diren hizkuntza desberdinak; Euskal Herriaren kasuan, euskara, gaztelania eta frantsesa nagusiki.

KALKO:  Hizkuntza batek beste hizkuntza bateko hitza edo esamoldea itzuliz osatzen duen mailegua.

KODE-ALDAKETA: Esakune edo berbaldi berean hizkuntza bat baino gehiago txandakatuz hitz egitea; adibidez, esaldi bat euskaraz hasi eta erdaraz amaitzea.

Entradas relacionadas: