Hizkuntza ezberdintasunaren ideologia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 59,14 KB

TESTUINGURUA


POESIA :


1927an Arrasaten Euskaltzaleak elkartea sortu zen, euskara eta euskal literatura zabaltzeko eta euskal prentsa bultzatzeko. Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz desagertu egin zen. 


  • XX. Mendea 

    • Gai nagusia : baserria da

      • Populazio patriotikoenak ez du gai hori onartzen

      • Ez ditu Euskadik bizitzen ari den gizarte-arazoak islatzen 

    • Olerkari garratzisuak : 

      • Jose Ariztimuño Aitzol: ekarpen garrantzitsua egin zuen euskal kulturaren garapenean

        • 1930ean Euskaltzaleak elkartzeko zuzendari izendatu

        • Gerran, EAJ eta karlisten arteko akordioa lortzen saiatu

          • Frankistek harrapatu pasaian → hernanin fusilatu

      •  Jose Mari Agirre Lizardi: Poeta lirikoa, euskaraz idatzitako literaturaren egile modernoenetarikoa + lirika, maila gorenera eraman zuen.

      • Esteban Urkiaga Lauaxeta (klasikoena) : Euskal letren poeta handienetakoa ; 

 Gaia; Erromantizismoa, mugimendu sinbolista eta abangoardista.

Poesia sinbolista ; kultua, konplexua eta oso minoritarioa

  •  Nikolas Ormaetxea :  Gorputzean eta ariman aritu zen euskal kultura eta hizkuntzari buruz, poemak eta itzulpenak idazten. Poesia klasikoa; baserri giroko poemak.

    • Poesiari dagokionez:

      • Literaturako azken mugimenduak baztertu

      • Literatura klasikoa nahiago

      • Baserri giroko poemak ziren nagusi

      • 1935ean Euskaldunak olerki-obra landuena egin


  • Gerraosteko  euskal poesia 

    • Poesigintzaren ardatza ;  Gabriel Arestiren Harri eta herri (1964).

    • Hiru etapatan bana daiteke: (bi bakarrik).

  1. 1945 - 1964: GERRA AURRETIKOAREN JARRAIPENA

  • Gerrak ez zuen poesian asko eragin

  • 1930ean  Euskaltzaleak elkartea sortu ( gerrak desagerrarazi zuen) :  Lauaxeta, Lizardi, Aitzol… 

  •  Ezaugarri nagusia : ihes egiteko desio komuna + ingurune deprimitu baten errealitateari bizkarra ematea.


  1. 1964-1968: POESIA SOZIALA EDO PROTESTA-POESIA

  • Gabriel Arestiren “Harri eta herri” obra ardatz

  • Poesia sozial horrek giroan zeuden eskakizunei erantzun zien, euskara berritu eta suspertuz, ezkertiar joera hartuz. 

    • ez zuen tradizioarekin hautsi

  • Arestiren eraginez mugimendu berri bat sortu.

    • hizkera poetikoan jartzen zuen arreta

  • Aipatzekoak:

    • Xabier Lete

    • Sarasola

    • Lasa

    • Aresti


OLERKIGINTZAREN PIZKUNDEA:

  • “Euskaltzaleak” elkartearen ekimenak direla eta Olerti-Egunak antolatu ziren.

    • Helburu nagusia olerkigintza sustatzea da.

    • Euskarar maila igotzeko eta abertzaletasuna sustatzeko beharrezkoa.


  • Lizardi eta lauxaeta tradizionalenak (Sabino Aranaren jarraitzaileak eta fedeari garrantzia)

  • Literatura europarra jarraitzeak berrikuntza ekarri zuen

  • Orduko idazleen ezaugarriak:

    • Zuztar erromantikoak

      • Galtzen doazen ohituren nostalgia eta berreskuratzeko nahia

      • Subjetibotasun handia, sentimenduak adierazten zituzten

      • Izadiaren, itsas eta baserri giroaren erakargarritasuna

    • Euskararen goraipamena

      • Euskarari prestigioa eman nahi zioten eta horretarako europar poesiara hurbildu ziren

    • Galdera existentzialak

      • Bizitzaren zentzuaz eta heriotzaren esperientziaz hitz egiten da

    • Elitismoa

      • Gutxiengo bati zuzendutako poesia egin nahi zuten.(jende jakintsuari)


LIZARDI


Bizitza:

  • 1896an jaio zen Zarautzen eta 1933ean hil zen. Tolosan bizi izan zen.

  • Madrilen zuzenbide ikasketak egin zituen.

  • Zuzenbidean lizentziatua, enpresa bateko gerentea izan zen.

  • Euskal pizkundean:

    • Primo de Riveraren diktaduraren euskal abertzaletasunak jazarpenaren ondorioz kulturgintzak indarra hartu zuen abertzaletasunaren ideiak zabaltzeko. 

      • Lizardik kultur ekintzaile eta poeta gisa adierazi zuen bere desioa.

    • Lizardik euskara herrikoia eta euskara berriaren, jasoaren beharra defendatzen zuen.


Lanak:

  • Gipuzkeraz idatzita

  • Hainbat olerki plazaratu zituen.

  • Liburuak:

    • Biotz-begietan(1932) ⇒ bizi bitartean argitaratu zuen liburu bakarra.

    • Umezurtz olerkiak(1934) ⇒ hil ostean, plazaratu gabeko olerkiekin eginikoa.

Ezaugarriak:

  • Hizkuntza poetiko sakona.

  • Bere lanetako gai nagusia izadia zen, Euskal Herriko paisaiak adierazteko sentimendua.

  • Estilo zehatz eta trinkoa, elipsiz betea (elementu bat ezabatzea).

  • Izadiaren pertsonifikazioa, izadia sinbolo bilakatzen du. Izadian oinarrituta errealitatearen metaforak egiten ditu. (sinbolismoa)

  • Famili barruan izan zituen zoritxarreko gertaerak poesiaz adierazi zituen.

    • Alabaren heriotza: “Otartxo utsa”

    • Semearen heriotza: “Xabierren eriotza”

    • Amonaren hiletan jendearen pausoak: “Biotzean min dut”

  • Olerki idealista, barne-gogoa eta munduko errealitatea elkartzen saiatzen da. 

  • Olerkigai:

    • Aberria eta euskara 

    • Erabili zituen gaiak eta jarrerak Europan garaiko idazleengan ikusten dira.


LAUAXETA

BIOGRAFIA: 


  • 1905 an jaio zen Laukizen

  • Lauaxeta ezizena da → bere baserriaren izena zen.

  • Mungian bizi izan zen.

  • 1937 atxilotu eta fusilatu egin zuten.


  • IKASKETAK: 

    • Durangoko Jesuslagunen (Jesuitak) ikastetxean latina eta erretorika ikasi zituen

    • Apaiz izateko ikasketak egin zituen Oñan eta Loiolan eta bertan hasi zen euskara maitatzen.


  • KAZETARITZA: 

    • Konbentua utzi eta “Euzkadi” egunkari nazionalistan hasi zen lanean.

      • Hasieran, Orixe-ren laguntzaile.

      • Ondoren, euskarazko orrialdeak idaztearen arduradun.

    • Gustoko zuen poesia europarra eta horixe zen bere estiloa→ Europako joerak ikusi eta ezagutu  ondoren euskaraz transmititzeko ahalegin handia egin zuen.

    • Euskeraren eta Euskal Herriaren alde egin zuen borroka.

      • Europako literatur joerak ezagutu

      • Mitinak eman

      • Kultur ekitaldi eta irratsaioetan parte hartu

      • Euskara irakatsi

      • herri-abestien bilketa bultzatu

      • Poeta gazteei lagundu


  • GERRAREN ERAGINA:


  • Gerra hasi zenean, euskal poesiaren proiekzioak etenaldi luze bat jasan zuen.

  • Komandante-graduarekin, milizien antolaketan eta propaganda-lanetan aritu zen.

    • “GUDARI” aldizkaria eta “EGUNA” egunkariak argitaratu zituen.

    • Eguna egunkarian egin zuen lan.

  • Gernikako bonbardaketaren ondoren, Frantziako  kazetari bati, argazkiak ateratzen laguntzen ari zen, atxilotu zuten eta Gasteizera eraman.

    • Heriotza zigorra ezarri zioten eta fusilatu egin zuten ondoren.

    • Heriotzaren zain zegoela idazki hunkigarriak idatzi zituen.

  • Sabino Aranaren jarraitzailea


  • LANAK: 


  • Garaiko olerkari modernoena

  • 1930an I. Olerki eguneko sari nagusia irabazi zuen “ Maitale Kutuna peomarekin”.

  • Bi liburu nagusi:

    • Bide barrijak (1931) 

      • Ideiak berritu zituen, gaia eta hizkuntza berri3tu:

        Maitasuna, existentzialismoa, heriotza

        . Europako ideia modernoak erabiliz
      • Euskal Herrian eztabaida handia sortu zen..


    • Arrats berean (1935) → olerkigintza herrikoia

      • Herriko pertsonaiengan oinarrituriko balada, erromantze, irri-kantak. 

      • Herriko metaforak, denboraren iragana,...

      • Zailtasunak zituztelako Bide Barrijak ulertzeko

  • Bere poesian, sinbolismoaren eragina ageri da.

    • Izadiaren garrantzia handia.

    • Ulertzeko zailak ziren lanak egiten zituen, mamia ezkutatuz.

    • Bizkaieran

    • Garbizaletasuna eta neologismoa, maileguak onartu ez


JON MIRANDE


BIOGRAFIA:

  • Parisen jaio eta hil zen. (1925-1972)

  • Gurasoak zuberotarrak, baina lan bila Parisera joan. 

    • Bertan jaio Jon eta bere arreba Maire. 

    • Frantziako hiriburuan bizi izan zen bere bizitzako urte asko, bizimodu xumea edukiz.

  • Itzultzailea eta poeta izan zen.

    • Hainbat idazleren obrak euskaratu zituen (García Lorca...)

  • Miranderen pentsaera nazismotik hurbil

    • honek garai hartako euskaldunen ideologia eta bizimoduarekin talka 

    • EAJren euskal nazionalismoa gaitzesten zuen, alderdi erlijiosoa baitzen.

    • Misoginoa (emakumeen aurkako jarrera) eta arrazizta zen.

  • Kristautautasuna publikoki kritikatzen lehenengo euskalduna izan zen.

  • Mirandek mendebaldeko kultura galbidean zegoela sinistu; kristautasuna, sozialismoa, demokrazia… kontuan hartuz. 

  • Mirande erromantikoa (sentimenduen mugimendua) izan zen.

  • Familiakoekin frantsesez aritu, hala eta guztiz ere, hogei urterekin euskara menderatzen zuen. 

  • 1956an Jon Mirandek Arantzazuko Biltzarrean parte hartu

    • bertan hainbat euskaltzale eta idazle ezagutzeko aukera izan zuen.

  • Miranderen lana oparoa izan arren, argitaratzeko zailtasunak, lagun on baten eta gurasoen heriotzak, etxebizitzaz aldatu beharrak eta alkohola neurriz gaindi hartzeak Miranderen bizitzako azken 2 urteetan gainbera ekarri zuen

    • Guzti horrekin, depresio sakon batean murgildurik egon zen.

  • 1972ko abenduaren 28an hil zen lasaigarri-gaindosi baten ondorioz.


BERE LANAK: 

  • Hainbat aldizkaritan idatzi zuen (Gernika, Egan, Elgar, …). Baina euskaltzaleekin izandako haserre batzuengatik utzi egin zion euskaraz idazteari.

  • Miranderen joera apurtzaileak ez ziren onartuak izan. 

  • Miranderen obra bat (Haur besoetakoa) berritzailea eta probokatzailea zenez zentsuratu izan zen.

  • Txomin Peillenekin batera, Igela aldizkaria sortu zuen

    • bizitza laburreko aldizkaria izan zen, sei zenbaki soilik kaleratu ziren


MIRANDEREN PENTSAMOLDEA BERE LANETAN:

  • Abangoardismoa (arte mugimendu berritzailea) poetaren ezaugarri aipagarriena.

  • Suizidioak, ironiak, umore beltzak…garrantzi handia.

  • Bere lanetan lapurtera klasikoa erabili 

  • Ez zuen sinesten poesiak gizartea eralda zezakeenik. Irakurleek irakurriz gozatzeko idazten zuen, helburu jakinik gabe.

    • Kristau aurreko tradizio europarreko motibo eder eta baikorrak hartu: askatasun eta jarrera heroikoa.

  • Jainkoaren, elizaren eta moralaren aurka egin zuen.

  • Filosofo handien jarraitzailea. Beraien ideaiak hartu zituen

    • Sexuari eman garrantzia.


GABRIEL ARESTI


EUSKALDUN BERRI URTE ZAILETAN: 

Bilbon jaio zen 1933an (Francoren errepresio-urteak ezugutu zituen)

→ Merkataritza ikasketak egin ondoren kontularitza lana.

→ Bere familiak euskararen galera ezagutu, beraz bere kasa ikasi euskara 12 urtez

→ Arestik bere bizitzarekin erakutsi zuen gogoz eta sentimenduz hartuta bigarren hizkuntza norberaren lehen hizkuntza ere bihur daitekeela.


GAZTETATIK IDAZLE ETA INTELEKTUAL    

→ 21 urterekin idazten hasi Euzko Gogoan.

→ Euskal poesia eta bertsolaritza ezagutu Alfonso Irigoienen bidez

→ Munduko literatura zuzenean ezagutu, asko irakurtzen zuelako ingles, aleman, frantsez, eta gaztelaniaz…

→ Ezkerreko idazle erdaldun asko ezagutu zituen, eta eragin hauen guztien erdian bere ekarpena izan zen erakustea euskara gai zela goi-mailako literatura egiteko.


JARRERA KRITIKOA:

Ideologia sozialista eta komunistako idazleak bestelako begiekin hasi ziren ikusten euskal aldarrikapenak

→ Marxista zen. Ez zuen alderdi komunistaren jarrera onartzen euskal arazoen aurrean

→ Hipokrisia, injustizia, zapalketaren aurka zintzo eta jator aritu


GOI-MAILAKO POETA POLIGLOTA

→ Idazle galiziar eta katalanekin harremanak

→ Poeten lanak euskerara itzuli: Galizierazkoak, shakespeare, Brecht, Blas de Otero, Bocaccio, Juan Ramon Jimenez, Baudelaire etab.

→ Euskara literaturarako hizkuntza gisa nobletu.

→ Sari asko jaso: Loramendi saria, Orixe saria, Lizardi saria, Iparragirre saria…

→ Maldan behera lan garrantzitsua eta euskara aldizkarian argitaratua

Harri eta Herrik entzuteak 1963,  Euskal harria 1967, Harrizko herri hau 1970 (denek arrakasta handia)


MUSIKARIEN ETA ARTISTA PLASTIKOEN INSPIRATZAILE

→ Garaiko kantari gazteek haren poemak kantatu. (San Simon, San Juda, Egun da Santimamina).Klasiko bihurtu.

→ Txillidak ‘’Gure aitaren etxea’’ lana egin geroago


INOR HOTZ UZTEN EZ ZUEN GIZONA

→ Euskal kulturan eztabaida-giroa sortu eta eragin nahi zuen, euskerak aurrera egiteko.

→ Eskandaluak ere antolatu, ortografia edo ideologia gaitzat hartuta, eztabaidak sustatzeko.

→ Askok ez zioten barkatu eta zokoratzen ahalegindu ziren, baina alferrik.

→ Elizgizon askoren laguna

Entradas relacionadas: