Historiaurreko

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,74 KB

13.TESTUA: CLARA CAMPOAMOR DIPUTATUAK GORTE KONSTITUZIOGILEETAN EMANDAKO HITZALDIA (1931-09-01).1.TESTUA IDENTIFIKATZEA: Aztertzera noan testu hau testu narratibo-politikoa da, eta hartzailearen arabera publikoa, Espainiako Errepublikaren Gorte Konstituziogileen saioen egunkarian publikatua izan baitzen.Testuaren egilea Clara Campoamor izan zen, berak emandako hitzaldia baita testu hau. Testu historikoa da.1931ko apirilean Alfontso XIII.ak berrezarkuntzara itzultzeko udal hauteskundeak deitu zituen, Primo de Riveraren diktaduraren porrotaren ostean. Bertan, botua librea izan zen, eta koalizio errepublikano sozialistek irabazi zuten. Honek monarkiaren kontrako plebizito bat bezala hartu ziren. Erregeak herrialdea uzten du, eta II.Errepublika aldarrikatzen eta ezartzen da. Baina horretarako bi lan egin beharko zituen Errepublikak, lehenengo  konstituzioa egitea, eta ondoren, arazo larriei erantzuna ematea (hezkuntza, eliza…).2.1.IDEIA NAGUSIAK: Nire ustez honako hauek dira testuko ideia nagusiak:1.Errespeta ezazue gizaki izateagatik duen eskubidea.2.Onartu emakumearen sufragio eskubidea.2.2.IDEIEN AZALPENA:-Emakumearen sufragio unibertsalari begira, Espainia lehen Latindar herrialdea da hau onartzen.-Erabateko eskubide politikoak (hautatzeko, parte hartzeko…). Bat-batean izaki guztiak eskubide berdinekin jaiotzen dira.3.GAIAREN AZALPENA: -Erregimen aldaketa: 1931ko apirilaren 14an, udal hauteskundeen ondoren, Errepublika aldarrikatu zen eta Alfontso XIII.ak erbesterako bidea hartu zuen. Arazoak hezkuntza-sisteman, armadan, elizan…-Biurteko erreformistaren zeregina: 1931ko ekainean: Gorte Konstituziogileetarako hauteskundeak: errepublikazaleen eta sozialisten arteko koalizioaren garaipena eta zentru-ezkerreko gobernu bat eratu zen. Lehenengo zeregina: Konstituzioa: Garbi ikusi ziren ezkerraren eta eskuinaren arteko aldeak, nazionalitateen autonomia eta Elizaren eta Estatuaren arteko harremanak.Ezaugarriak:  subiranotasuna herriarengan, norbanakoen eskubide eta askatasunen aitortza zabala, ganbara bakarreko Gorteak, “langileen Errepublika” (era guztietakoa), akonfesionala, hezkuntza Estatuaren esku, sufragio unibertsala.Berrikuntzak: -Hezkuntza: hezkuntza aurrerakoia jarri beharrari garrantzi handia: 7000 maisu-postu berrii sortu, soldatak hobetu, erlijioa hautazko gaia bilakatu.-Armada: ofizialez beteta, eta askok gainera, Errepublikaren aurkako jarrerak mantentzen zituzten. “Azaña Legearen” bitartez, borondatezko erretiroa ezarri zen, soldata osoarekin. Ez ziren ausartu Goardia Zibila desegitera eta Erasoko Goardia sortu zuten aurrekoaren parean.-Nekazaritzaren erreforma:



 

Nekazaritzaren Erreformarako Legearen bitartez. Helburuak: jornalariak eta maizterrak babestea. Espainiako handien lurrak desjabetzeko planak egin ziren, baina aplikazio praktikoaren orduan arazoak sortu ziren. Lurrak ez ziren banatzen, jabeak oztopo jartzen eta nekazariak prozesu geldi bat besterik ez zuten ikusten: jarrerak erradikalizatu eta lur-okupazioak izan ziren – enfrentamenduak eta errepresioa.-Eliza: errepublikazaleen helburua: gizartearen laikotzea eta Elizaren eta Estatuaren arteko bereizkuntza. Ezkontza zibila, hilerrien sekularizazioa eta dibortzioa ezarri zituen elizak, eta monasterioak jabetza publikoaren esku geratu ziren eta Elizari erabiltzeko baimena ematen zitzaion. Irakasteko eta merkataritzan nahiz industrian aritzeko eskubiderik gabe.-Autonomia Estatutuak: Katalunian: Donostiako Itunean errepublikazale kataluniarrek autonomia estatutua onartzeko konpromezua harrarazi zien beste indarrei. Euskal Herrian: 1936ra arte atzeratu zen Estatutuaren onartze prozesua arrazoi batzuengatik: euskal nazionalistek ez zuten Donostiako Itunean parte hartu, eta autonomiaren kontra jo zuen eskuinak.-Biurteko erreformistaren krisia:-Ekonomiaren arazoak: Espainiak atzerapen ekonomiko nabarmena zuen Europarekiko. 1929ko krisiaren ondorioz, europar merkatuak ateak itxi zituen eta horrek eragina izan zuen aurrerapenerako beharrezkoak ziren inportazioetan.-Ondorioz: LANGABEZIA eta jarrera iraultzaileak. Errepublikak planteatzen zituen berrikuntzen aurrean langileek iraultza eskakizunak planteatu zituzten. Sindikatu anarkistek izan zuten protagonismo handia: grebak, lur okupazioak (Casas Viejas), errepresioa.-Elizak, lurjabeek, monarkiazaleek eta kontserbadoreek: 1932an estatu-kolpe bat zuzendu zen nahiz eta frakasatu. Eskuinak, erreformak gehiegizkoak zirela eta oposizio-talde bat eratu zuen: CEDA, Jose Maria Gil Roblesek zuzenduta. Partido Radical, Komunión Tradicionalista… Indar politiko hauek denek jotzen zuten zentru-ezkerreko gobernuaren aurka, eta, gehienetan, Errepublikaren beraren kontra. Alcalá Zamorak Azaña gobernuburuaren dimisioa onartu zuen eta Gorteetarako hauteskunde deia egin zuen 1933ko azarorako.4.KONKLUSIOA: II.Errepublikako biurteko erreformistan emandako borondatezko erretiroa, nekazaritzaren, Elizaren eta Autonomia Estatutuen alorrean izan ziren. Ondoren, garai honen krisia etorri zen arazo ekonomikoak zirela eta, eta Elizaren, lurjabeen, monarkiazaleen eta kontserbadoreen arteko gatazkak zirela eta. Azkenik, 1933ko hauteskundeen ostean, biurteko kontserbadorearen garaia etorri zen.1931ko abenduko konstituziotik Gerra zibilaren amaieraraino, emakumeek eskubideak gorde zituzten, baina gero, Espainia guztia Frankista izatera pasa zerean, galdu egin zituzten.

 

Entradas relacionadas: