Historia eta Kontzeptuak Nahasmendu Psikologikoan

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,03 KB

Garapen historikoa

Osasuna edo gaixotasuna, eromena edo asaldura psikologikoa aipatzean ulertzen duguna testuinguru historikoaren eta gizarteak munduari buruz daunak ikuspegiaren araberakoa da. Antzinaroan, nahasmendu psikologikoak zigor bat ziren, naturaz gaindiko kausak egozten baitzitzaizkien. Gaixotasun mentalaren kontzeptua duela gutxi agertu da, baina eroaren kontzeptua betidanik existitu da. - Grezia klasikoan erokeria izpiritu maltzurrak edukitzearen emaitza zela uste zen eta sendagile-apaizek erreguteak eta zeremoniak egiten zizkioten Asklepio jainkoari. Eromena naturaz gaindiko fenomeno gisa ulertzeko modu hori Hipokratesen garaira arte mantendu zen. Medikuntzaren alorreko aitzindari hark aipatu zuen nahasmendu mentalen jatorria gorputzeko lau humoreen desoreka zela: odola, flema, behazun beltza eta behazun horia. Tenperamentuen lehenengo sailkapen psikologikoaren egilea ere Hipokrates izan zen eta, nahasmendu mentalaren multzoak jarri zituen: mania, malenkonia eta histeria. Ideia horiek zibilizazio greko-erromatarraren amaierara arte iraun zuten.

- Erroman, Galeno izan zen tradizio hipokratikoaren defendatzaile nagusia. Haren ustez, eromenaren kausak organikoak (lesioak, alkoholaren gehiegizko kontsumoa, aldaketa menstrualak) edo mentalak izan zitezkeen (beldurrak, desengainuak, larritasunak). Eromena modu arrazionalean ulertzeko egin zuen esfortzua galdu egin zen Erdi Aroan + zabaldu zen obskurantismoaren eta ezjakintasunaren ondoriz. - Erdi Aroan, dementzia bezalako nahasmndu psikologikoak indar maltzurren adierazpentzat hartu ziren, eta halakoak jasaten zituzten pertsonei ematen zitzaizkin tratmenduak basatiak izaten ziren, adb, Inkisizioan antolatutako suak. - Aro Modernoan, R. Descartesen dualismoak bere aztarna utzi zuen gogamenaz arduratzen zen medikuntzan. Nahasmenduak eta gaixotasunak sailkatzeko behatzen zuten ea horiek organikoak/ neurologikoak (garuneko arazoak) edo funtzionalak/ psikologikoak (gogameneko arazoak) ote ziren. - XVIII. mendean, Frantziako Iraultzaren garaian. Philippe Pinelek (1745-1826) nahasmendu mentalen sailkapen bat egin zuen (malenkonia, mania, dementzia, idiozia) eta aldarikatu zuen gogamenak jaso behareko tratamenduk gorputzak jasotzen zituen tratamendu fisikoen pauso berberak jarraitu behar zituela.

Erotasunaren ikerketa zientifikoa

E. Kraepelin psikiatra alemanak “gaixotasun mentala” kontzeptua finkatu zuen; nahasmendu mentalak nahasmendu fisikoen antzekoak zirela zioen eta euren kausa organiko eta espezifikoa bilatu behar zela. Gaur egun, psikiatriak gaixotasun mentalaren ikuspegi biomediko horixe defendatzen du.

Gaixotasun mentalaren kontzeptua

...

Irizpide diagnostikoak

...

Sailkapena eta diagnostikoa psikopatologian

...

Gogo-aldarteen nahasmenduak: depresioa

...

Antsietate-nahasmenduak

...

Nahasmendu fobikoak

...

Nahasmendu obsesibo kopultsiboak

...

Entradas relacionadas: