Historia Klinikoa eta Haurren Hazkunde-Grafikoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,05 KB

Historia Klinikoaren (HK) eta LMHK-ren inguruko galderak

  • LMHK eredu bera erabiltzen da estatu-maila osoan. Gezurra.
  • LMHKn gaixotasuna prebenitzeko eta osasuna sustatzeko jarduerek dute garrantzi handiena. Egia.
  • Sailen arteko orria LMHK agiria da. Egia.
  • Biografia sanitarioan familiako aurrekariak, aurrekari pertsonalak eta antzekoak agertzen dira. Egia.
  • Orri pediatrikoan haurraren garapen psikomotorea, txertoak eta antzekoak agertzen dira. Egia.
  • HKEan konfidentzialtasuna bermatzea zailagoa da. Egia.
  • HKEarekin arazo teknikoak sor daitezke. Egia.
  • Paperezko HKak probak errepikatzea saihesten du. Gezurra.
  • Ospitaleko artxibo klinikoetan gehien erabiltzen den sistema azken digituen sistema da. Egia.
  • Dokumentazio klinikoa, alta eman eta 5 urtez gorde behar da. Egia.
  • LMHK-k arazoen arabera bideratutako eredu bati jarraitzen dio. Egia.
  • Biografia sanitarioaren agirian, pazienteak bere bizitzan izan dituen ebakuntza kirurgikoei buruzko informazioa biltzen da. Egia.
  • HKEak profesionalen arteko komunikazioa errazten du. Egia.
  • HKEari esker, probak errepikatzea saihesten da, informazio guztia beti dagoelako eskuragarri. Egia.
  • Osasun Sistema Nazionaleko HKDan sartzen den erizaintzako agiri bakarra Erizaintzako zaintzen txostena da. Egia.
  • Artxibo klinikoan, dokumentazioaren jatorrizko euskarria gordetzea ez da beharrezkoa. Egia.
  • Azken digitu bikoitzaren arabera, 59412 HKa 12. atalean eta 4. azpiatalean egongo da. Egia.

Haurren hazkunde-grafikoen interpretazioa (Pertzentilak)

Neskaren hazkunde-grafikoaren analisia

Altueraren grafikoari begiratuz, XX-XX pertzentilen artean dagoela ikusten da; hau da, adin bereko nesken %XX-XXek altuera bera dute. Beste alde batetik, pisuaren grafikoa aztertzen badugu, XX. pertzentilean mantentzen da, adin bereko nesken %XXaren modura. Beraz, grafiko biak interpretatu ondoren, YY urteko neskaren hazkunde-prozesua guztiz normala dela esan genezake, bere hazkunde-erritmoak gorabeherarik gabe jarraitzen baitu une oro.

Mutilaren hazkunde-grafikoaren analisia

Altueraren grafikoari begiratuz, gutxi gorabehera XX-XX pertzentilen artean dagoela ikusten da; hau da, adin bereko mutilen %XX-XXek altuera bera dute. Beste alde batetik, pisuaren grafikoa aztertzen badugu, hasieran XX-XX pertzentilen artean dago, baina YY. hilabetean pisu-galera txiki bat du eta pertzentiletan behera egiten du, ZZZZ gaixotasuna izan baitu. Hala ere, YY. hilabetean pisua irabazten hasi da eta pertzentiletan gora egin du. Beraz, grafiko biak interpretatu ondoren, haur osasuntsua dela esan genezake; izan ere, gaixotasun baten ondorioz ohikoa da pisua galtzea, eta garrantzitsuena pixkanaka pisu hori berreskuratzea da.

Entradas relacionadas: