Historia Irakaskuntzaren Bilakaera: Metodologia eta Edukiak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,68 KB
Historia Irakaskuntzaren Bilakaera
Abertzaletasuna eta Nazioarteko Espiritua
Zer iritzi erakusten dute txosten gehienek abertzaletasunari eta nazioarteko espirituari buruz? Zer eman behar da?
Umearen herrialdearen historia.
Zertarako?
Bere inguruarenganako eta aberriarenganako maitasuna sortzeko.
Zein neurri hartu behar dira?
Ideia nazionala bere neurritik kanpo ez goraipatzea edo alboko nazioak ez mesprezatzea eta gutxiestea.
Zertan datoz bat txosten guztiak?
Historiaren ezagutzak herriak elkar ezagutzeko eta hobekiago ulertzeko lagun dezaketela onartzen dute, dena nazioarteko itxura hartzen doalako; ez aberriak edo herrialdeak desagertzen doazelako, baizik eta nazioen interdependentzia nagusitzen hasi delako.
Zer erakusten du historia unibertsalak? Zein da bere balioa?
Inongo nazioaren bizitzarik ezin dela azaldu besteena kontuan hartu gabe. Argi dagoena da nazio bakoitza kolektibitate zabalago baten parte dela. Giza zibilizazioa lan kolektiboa da, herri guztiak hartu baitute parte.
Abertzaletasunaren eta nazioarteko espirituaren arazoa: zeintzuk dira arazo honen inguruan agertzen diren joerak?
A) Herrialde gehienetan, historia nazionala hartzen dute erdigunetzat, eta historia unibertsaleko elementuak aipatzen dituzte historia nazionala ulertzeko beharrezkoak direnak. Neurri batean, bi historiak paraleloki irakasten dira.
B) Eskandinaviar herrietan, historia nazionala historia unibertsalean errotuta irakasten da.
D) Rafael Altamiraren ustez, gizateriaren lan kolektiboa agertu behar da. Bi historia motak elkartzerako orduan, irakaslearen trebetasuna eta ikaslearen gaitasuna kontuan hartu behar direla azpimarratu du.
Metodo Didaktikoaren Planteamendua
Nolakoa zen historiaren irakaskuntza XIX. mendean? Zein gai aztertzen ziren eta zein zen bere hari eroalea?
Historiaren irakaskuntza historia nazionalaren narrazio kronologikoan eta beroni buruz ikasten oinarritzen zen.
Zein aro aztertzen ziren?
Aro modernoa eta garaikidea baino lehenagokoak.
Zeintzuk ziren testuliburuen ezaugarri didaktikoak?
Mapa historikoak, argazkiak, marrazkiak...
XIX. mende ostean, historia irakasteko era aldatu zen. Zein faktorek eragin zuten?
A) Historiaren zentzua zabalagoa izatea.
B) Psikologian eta pedagogian ematen diren aurrerapenek eskolan eragina izango dutela.
Metodo didaktikoari buruzko arazoan, ezaugarri historikoaren helburuei dagokienez, bi fase bereizten dira:
1. fasea: Gertaerak bere benetako itxuran ezagutzea eta denboran eta espazioan kokatzen jakitea.
2. fasea:
- A) Beste gertaera batzuekin konparaketak egingo ditu, eta bakoitzaren ezaugarriez eta izaerez ohartuko da.
- B) Gertaerak elkar lotzean, beren arteko zergatiak eta ondorioak ezagutuko ditu; azken finean, ikasleak bere ezagutzak arrazoitzen eta sailkatzen jakin behar du.
Ikasleek hastapen psikopedagogiko batzuk kontuan hartu behar dituzte:
1) Irakasleek ikasgaia emateko orduan, ikasleen adinak eta ulerkuntza-mailak mugatzen dituzten baldintzak.
2) Ulergaitzak diren formulazio abstraktuak eta jeneralizazioak baztertu behar dira.
3) Historiaren irakasleak zehatza eta bizia izan behar du.
Bruselazko Mintzaldiaren Azterketak
Zer dio historia-testuliburuei buruz?
Iraupena: Aldaketa oso astiro ematen ari da.
Aurrerapenak:
1) Historia politikoari eta militarrari garrantzia kentzen zaion neurrian, historia ekonomikoa, kulturala eta soziala gorpuzten ari direla.
2) Liburuen itxura hobetu da: tipografia eta irudia.
3) Ikasleak ekintza zuzenetara behartuak daude: laburpenak, testu-osagaien irakurketak...
Testuliburuak ikusi ondoren, zeintzuk dira historia-irakaskuntzari buruz egiten dituen gomendioak?
A) Historia unibertsala giza zibilizazioaren ikuspuntutik bultzatu behar dela, elikadura, jantziak, bizitokiak, garraioak... bezalako gaiak aztertuz.
B) Garaikideak diren gertaeren azterketaren garrantzia azpimarratzen da, zentzu kritikoan eta hiritarrean hezten duelako. Horretarako, lehenik informazio-iturrien ezagutza eskatzen du, hala nola irratia, egunkariak...
Ikasketa-metodorik egokienak:
Eztabaidak planteatzea, egunkariak burutzea...
Ikaslea Edukiaz Jantzi ala Metodo Zientifiko Bidez Historiaren Esparruan Murgildu?
Zergatik dago edukiaren eta metodo zientifikoaren arteko polemika?
Testuliburuek didaktika-arloan ez dutelako eragin nabaririk eduki, funtsean ohiko irakasleek metodo pasiboak jarraitzen dutelako.
Aurrerapenen eraberritzea norainokoa da? Zein hutsune dira nabarmenenak?
Testuliburuan agertzen diren ezagutzak landuak eta mamituak daudenez, ikasleak testuak eskaintzen diona jasotzea besterik ez du egiten. Hezkuntza-sistema honetan, edukiek eta irakasleek dute lehentasuna.
Edukiak eraberritzeko asmoan, zein hezkuntza-mota sortu da?
Hezkuntza aktiboaren zaletasuna.
Zein da hezkuntza horren funts teorikoa?
Ezagutzaren sortze-prozesuan subjektuari nagusitasuna ematen dion teoria jakin baten ildoari jarraitzen dio. Ikaslea metodo zientifikoan trebatu nahi du.
Zein alderdiei ematen zaie garrantzia?
Ikasleak burutzen duen ikaskuntzari ematen zaio lehentasuna. Eta ikaslearen garapena metodoak landuz eta ariketak eginez lortu nahi da.
Aktibotasunaren esparrua suspertu eta hedatu nahian, metodo zientifikoan jarduteko bi esparru arakatu dira:
1) Historia
2) Sozial arloa
Lehenengo esparruaren erabileraren zergatiak:
A) Gaien aukeraketa zabalagatik.
B) Inguru horrek metodo zientifikoan jarduteko posibilitateak dituelako.
Zientziaren muina metodoan ezartzeak zer eragin izan du eskolan?
Hezkuntzan ikerkuntza-metodoak bultzatzea, honela, enpirismo hutsa eta metodo induktiboa nagusi izan direlarik.
Zertan oinarritzen da zientziarekiko ikuspegi berria?
Berorren pragmatikan; garai bakoitzeko zientziak dituen eskema kontzeptualak eta eskema teorikoak.
Zer eragin izan du eskolako lan-prozeduretan? Zer balioztatzen da?
Kontzeptu eta printzipio orokorren irakaskuntza balioztatzen da.
Baliabide Bibliografikoak
Ohiko historiografiaren ezaugarriak... Nolako ikuspuntutik jasotzen dira baliabide bibliografiko berrietan?
Garai bakoitzeko guden formak, partaideek zituzten elementuak eta estrategiak, arazo militarrei emandako irtenbideak, soldaduen bizitza, adoreak...
Historia adostasuna... Historiografia berriarekin adostasuna duen bibliografia jakin batek beste historia-ikuspegi bat ematen du, zein?
Guden eta armaden funtzionamendua eta egitura.
Historia honek bizitzaren zein atal jasotzen ditu?
Bizilekua, etxebizitza-egiturak, etxekoen bizitza, jatekoak, jokoak, lanak, jantziak, osasuna, gobernamendua, hezkuntza, aurkikuntzak, bidaiak...
Baliabide hauek zer eskaini nahi dute eta zeren bidez?
Garai bakoitza ezaugarritzen duten elementu, objektu eta egoera desberdinak eskaini nahi dituzte, liburuetan agertzen diren azalpen eta irudien bidez.
Nola defini dezakegu historia mota hau?
Historia antropologikoa.
Eguneroko bizitzaren historia agertzen den bibliografia hau zein adinetara eta zertara begira dago?
Adin bakoitzera egokituta dago, hau da, haur hezkuntzara eta lehen hezkuntzara begira.