Hirurteko iraultzailea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,23 KB

Aztergai dugun testu hau Apirileko Tesiak” izeneko lanaren atal bat da. Testu historiko politikoa da. Horrez gain, dokumentua lehengo

mailako iturria da. Vladimir Ilich Ulianov (1870-1924), Leninek, irakurritakoa 1917an.

Lenin, politikari, filosofo, iraultzailea, teoriko politikoa eta errusiar komunista zen, boltxebikeen burua.

Testuaren azterketari dagokionez, ideia nagusi bat bereiz dezakegu lan honetan…,

NApirileko Tesiak 1917an idatziak izan ziren Otsaileko Iraultzaren ostean. Hau baino lehen
Errusiak erregimen Tsarista izan zuen

 gizarte-
Egitura ia feudala zuena.Ez hori bakarrik, inperio haren industrializazio maila beste potentzia batzuena baino askoz ere txikiagoa zen.

 XX. Mendearen hasieran,Errusia abiadura oso handi batean modernizatzen hasi zen, erantzunik lortu gabe.Honek eragin zuen gehiengo bat 

osatzen zuten nekazari eta proletarioek ordezkapen  politiko eta oinarrizko eskubideen falta izatea. Hori dela eta, biztanleriaren zati handi bat

 ez zegoen konforme gobernuarekin 1905ean, Errusiak Mantxurian zuen presentzia galdu zuen Japonen aurka izan zuen gudu batean.

Honen ondorioz, 1905eko Iraultza gertatu zen eta Nikolas II.A Duma edo parlamentu bat sortzera behartua izan zen. 

Nahiz eta parlamentu hark koroaz aparteko botere legegilea izan, monarkak beto eskubidea gordetzen zuen. Erregimen Tsarista bukatuko zuten

 iraultzak 1917an gertatu ziren Errusiar Inperioan 1914an Lehen Mundu Gerran sartu ondoren. Gerrak jendearen egoera larriagotu zuen eta 1917ko 

martxoan Tsarrak abdikatu egin zuen errepublika bati bidea emanez. Lvovek eta beranduago Kerenskyk gidatutako gobernu batek hartuko zuen

 boterea Boltxebikeek  Azaroaren 7an estatu kolpea eman arte.

Testu honetan proletarioek indarra izatearen garrantzia adierazten da, eta amore ez ematea aldarrikatzen, baita legaltasun gorena. 

Errusiako Iraultzak hainbat ondorio izan zituen historian.  Alde batetik, munduko lehen herrialde marxista sorrarazi zuen hamarkada batzuk geroago munduko bigarren 

potentzia bihurtuko zena.  Are gehiago, denbora hartako gizarte kapitalista eta inperialistaren aurkako ideiak zabaltzea posiblea zela erakutsi zuen.  Ez hori bakarrik, 

aurretik  ezagutzen ez ziren printzipio progresista batzuk gizarte batean inplementatzea lortu zuen

Entradas relacionadas:

Etiquetas:
Testu iruzkinak