Hirugarren gerra karlista

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,23 KB


3.3. LEHENENGO GERRA KARLISTA (1833-1840):


Gerra honetan, alde batetik Karlos Maria Isidro infantea tronoaren oinordekoa zela pentsatzen zutenak eta, bestetik Isabel II.Aren aldekoak zeuden. Oinordetzaren arazoaren atzean gatazka ideologikoa zegoen, iraultza liberala bultzatzen zutenen artean eta errejimen absolutistaren aldekoen artean.

Gerraren gune nagusia Euskal Herrian kokatu zen, nahiz eta Aragoi , Katalunia eta Castellora ere hedatu. Karlistentzat Euskal Herriko estamentu-antolamendua, pribilegiatua eta katolikoa zena, eta errejimen tradizionala gordetzeko modurik onena erregearen absolutismoa zen. Liberalismoa Euskal Herriko sistema tradizionalaren aurka zihoan, uniformetasuna eta zentralizazioa aplikatzea suposatzen baitzuen.


Gerraren faseak:


(1833-1835): gerraren fase honetan Tomas Zumalakarregi nabarmendu zen. Karlistek gerrilen taktika erabili zuten. Hiriak liberalen menpe zeuden, eta karlistek Bilbo hartu nahian Zumalakarregi galdu zuten.


(1835-1837): Bigarren fasea Zumalakarregi hil zenetik 1837 artekoa izan zen. Karlistek hegoalderantz zuzendu zuten euren espedizioak, Andaluziaraino iritsiz. Karlosek zuzendutako tropa bat Madril hartzen saiatu zen, baina estrategiak porrot egin zuen.


(1837-1840): azkeneko fasea armada liberala sendotu egin zen, Mendizabalen desamortizazioari esker baliabide gehiago lortu baitzituen.


Maroto jeneral karlistak eta Espartero jeneral liberalak 1839ko abuztuan Bergarako Ituna sinatu zuten. Bertan Marotok Isabel II.Ari tronua eskuratzeko eskubidea aitortu zion eta Esparterok Gorteen aurrean foruak defendatzeko eta armada karlistako ofizialen karguak mantentzeko konpromezua hartu zuen.

Gorteek eta erreginak Nafarroako eta euskal probintzietako foruak berretsi zituzten 1839ko urriaren 25ean, baina errealitate konstituzional berrira egokituz.


3.4. ESPARTEROREN ERREGEORDETZA(1840-1843):


Mª Kristinak abdikatu ondoren, Baldomero Espartero jeneral progresistak Isabel II.Aren erregeordetza hartu zuen. Bere erregeordetzan, foruak marko konstituzional berrian sartzearen gaiak aldaketa batzuk jasan zituen. 1841eko abuztuan emandako “hitzarturiko legearen” arabera Nafarroak, erresuma izaera galdu zuen, aduanak kostaldera bueltatu ziren, eta Espainiako eskubide konstituzionalak, judizialak eta hauteskunde sistema onartu zituen. Esparterok foru baimena kendu zuen, eta 3 probintzietako administrazioa, aduanak eta legedia Estatuaren menpe geratu ziren. Lege honek ez zituen foruak erabat deuseztatu, gai militarrak eta fiskalak oraindik mantentzen zituelako. Esparterok politika oso pertsonalista jarraitu zuen eta bere alderdikoek ere bizkarra eman zioten. Horrela 1843an erbestera alde egin behar izan zuen.


3.5.  BIGARREN GERRA KARLISTA ( 1846-1849):


1843ko azaroan Espartero erbesteratu ondoren Isabel II.Ak tronua eskuratu zuen 13 urteekin. Alderdi liberal moderatuak izan zuen boterea ia erregealdi osoan, 1854-1856 bitartean izan ezik, progresistak egon baitziren.

Aipatu behar da Hamarkada moderatuaren barnean (1844-1854), 1846 eta 1849 bitartean, Katalunian eta Levanten, gerrila moduko altxamendu batzuek eman zirela eta historialari batzuek bigarren gerra karlista bezala kontsideratu izan dituztela.



Entradas relacionadas: