Hirugarren gerra karlista

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 12,26 KB

Gerraren bilakaera:

Hasteko, Zumalakarregik gerrillen eta ustakabeko erasoen taktika erabili zuen eta Euskal Herriko lurraldea kontrolatzea lortu zuen. Hiriburuak ordea, ez zituzten hartu.

  1. Hiria hartzeko beharra zuenez (nazioarteko onespena lortzeko eta horrela kanpoko estatu absolutisten “laguntza militarra” lortzeko, Zumalakarregik Bilbo setiatu zuen. Karlistek ez zuten Bilbo hiria hartzea lortu (Bilboko setioan Zumalakarregi bera hil zen).

  2. Zumalakarregi hil ostean karlistak Madrilgo ateetan kokatu ziren, baina ezin izan zuten erabakiorra izango zen kolpe militar eta politikorik jo.

  3. Gerrari amaiera emateko Muñagorrik “Bakea eta foruak” izeneko proposamena aurkeztu zuen

  4. Azkenik, Maroto jeneralak, nafarroako ultrakontserbadoreak fusilatzeko agindua eman ondoren, bake elkarrizketak hasi zituen Espartero general liberalarekin

  5. Gerrarekin bukatzeko bi generalek Bergarako hitzarmena (1839) sinatu zuten eta horrek amaiera eman zion Euskal lurretako gerra karlistari:

    1. Karlistek Isabel II.A erreginatzat hartu.

    2. Liberalak militar karlisten graduak errespetatzera konprometitu ziren eta Euskal Herriko foruak defendatzera.

GERRAREN ONDORIOAK

Bergarako besarkadan Esparterok foruak defendatzeko hitza eman zuen arren Espainiako gobernu liberalak 1839ko urriaren 25eko legea ezarri zuen. Urriko dekretu horrek Foruak “berritzeko” beharra adierazten du eta, batez ere, Foruak berritzeko ardura Espainiako Gobernuaren eta Gorteen esku uzten dute. Denborak erakutsi zuen liberalen benetako asmoa foruen deuseztapen geldoa zela:

  • 1841an Nafarroako Lege Paktatuak Nafarroako foru erregimenaren amaiera ekarri zuen.

  • Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako foru-lurraldeeetan 1841eko urriaren 29ko dekretuak foruen lehenengo murrizketa garrantzitsua ekarri zuen:

    • Batzar nagusiak desegin ziren eta foru-baimena indargabetu zen.

    • Aduanak kostaldera eraman zituzten.

    • Hala ere, salbuespen fiskala eta soldadutza ez egitearen berezitasunak gorde ziren.

Ondoren, euskaldunekin adiskidetzeko, moderatuek negoziazioak hasi zituzten. Ondorioz, 1844ko uztailaren 4ko Errege Dekretuak Batzar Nagusiak eta Foru Aldundiak berriro jarri zituzten.

HIRUGARREN GERRA KARLISTA eta FORUEN ABOLIZIOA (1872-76)

Foruen ezabapena III. Gerra Karlistaren ondorio zuzena izan zen.

Isabel II.A tronutik kendu zutenean eta agintea hutsik geratu zenean, karlistek monarkia zaharra berreskuratzeko aukera ikusi zuten.

  • Herritar karlistek foruen alde borrokatzeko prest zeuden

  • Hiritarrek konstituzio liberalaren legaltasunari eutsi zioten.

Labur-labur gerraren bilakaera ere azaldu dezagun:

  1. Carlos VII.A erregegaitzat hartuta, Nicolás Ollo nafarra buruzagi zutela karlistek armada txikia eratu zuen eta euskal lurralderik gehiena kontrolpean hartu zuen.

  2. Baina hiriak erasoari eutsi zion eta Bilboko setioan Ollo generala hil zuten.

  3. Azkenean, karlistek, laguntzarik gabe, atzerrira jo behar izan zuten.

GERRAREN ONDORIOAK: 76KO LEGEA ETA KONTZERTU EKONOMIKOA

Garaipenaren ostean Cánovas del Castillok Bizkaiako, Gipuzkoako eta Arabako Foruak ezabatu zituen. Hala ere, Euskal Probintziei erregimen berezia eman zien: kontzertu ekonomikoa.Kontzertu Ekonomikoaren bidez Euskal Aldundiak urtero Espainiako estatuari kupoa izeneko dirutza ordaintzera konprometitzen ziren; baina, ordainean, Aldundiek autonomia fiskala eta administratibo handia zuten. Aurrerantzean, euskaldunen artean, batzuek amore eman eta Madrilekiko akordioa onartu zuten, onuragarria zelakoan. Beste batzuek tradizionalismoari eutsi eta foruak oso-osoan berreskuratzearen alde egin zuten.

Entradas relacionadas: