Hirugarren gerra karlista

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,05 KB

Krisiak 3 agerpen edo gertakariren ditu:


-1909ko BARTZELONAKO ASTE TRAJIKOA:

1909ko uztailaren azken astean gertatu zen altxamendua da. Bartzelonako portuan errebisionistak Marokorantz atera behar zutenean, horren kontra  protesta bat burutu zen,betikoek, hau da,  1500 pezeta ordaindu ezin zutenek, joan behar baitzuten gerrara. Honek matxinada bat leherrarazi zuen. Anarkistek, errepublikar erradikalek eta sozialistek greba egin zuten eta matxinatuak Bartzelona hiria kontrolatzera iritsi ziren: kaleak hartuz, barrikadak jarriz, konbentuak eta elizak errez eta armadari aurre eginez. Gobernuak gerra egoera deklaratu zuen eta errepresioaz erantzun zuen. Milaka pertsona atxilotu zituzten eta bost anarkista exekutatu, horietako bat Ferrer y Guardia izan zen.  Exekutazio hauek protestak ekarri zituzten bai estatu mailan eta baita nazioartean ere, Parisen adibidez. Honen ondorioz Maurak dimititu egin behar izan zuen eta gobernuak beste alderdi liberala deitu behar izan zuen gobernua osatzeko. Azkenean, 1910eko hauteskundeen ondoren, Canalejas gobernuburu izatera iritsi zen. Hau, alderdi liberalekoa zen eta politika errejenerazionista egin zuen. Adibidez jauntxokeria murrizten saiatu zen , baina ez zuen krisitik ateratzeko irtenbiderik aurkitu. Garai honetan, lege garrantzitsu batzuk eman ziren; nahitaezko soldaduska, gehiengo lanaldiaren zehaztea,irakaskuntza liberalizatzea…

-1917ko KRISIA

1917an, hiru gizatalde garrantzitsuk beraien protestak azaldu zituzten:batetik, militarrek, bestetik burges eta nazionalistek, eta azkenik langileek.

Batzorde militarrak. Militarrek defentsa batzordeak sortu zituzten 1916an, eta legez kanpoko batzorde horien bidez, soldata igoera, maila igoerak eta baldintza profesionalak aldatzea eskatu zizkioten gobernuari. Gobernuburuak, Datok, junta horiek deuseztatzea pentsatu zuen, baina estatu kolpe baten beldurrez, onartu egin zituen. Honek armadaren aurreko gobernuaren ahulezia argi uzten du.

Parlamentarioen biltzarrak. Bartzelonan 1917an Lliga Regionalistak (F. Cambo)antolatutako parlamentarioen bilera bat ospatu zen. Bertan konstituzioa berritzea, txandakatze sistema baztertzea eta autonomia eskatu zuten. Bilera horretan errepublikazale,sozialista eta katalanistek parte hartu zuten. Gobernuak indarkeriarik erabili gabe, parlamentarioen biltzar hauek desegitea lortu zuten. Beraz,ez zuten ezer lortu eta F Cambo, gobernuaren parte izatera iritsi zen.

Langile mugimenduak. 1917ko abuztuan, anarkista eta sozialistek bat eginez greba orokorra deitu zuten. Batzorde militarrak eta parlamentarioen biltzarrak beraiekin bat egingo zutela pentsatzen zuten,baina ez zen hala izan, haiek gobernuaren alde jarri baitziren. Nekazariek ere ez zuten grebarekin bat egin, eta armadak grebak zapaldu zituen. Hortik aurrera, sozialistak eta anarko sindikalistak betirako banandu ziren eta handik aurrera bananduta jardun zuten. CNT sindikatuak gogor jokatu zuren patronalaren aurka, hainbat ekintza eta atentatu burutuz, eta gobernu eta patronalak gogor erantzun zieten. Bi lege garrantzitsu eman zituen garai hartan gobernuak:

      -Ley de fugas: Poliziak edozein preso hiltzea justifikatu zezakeen ihes egin nahi zuela esanez.

      -Sindikato libre: Lege honen bidez pistoleroek bileretan jendea hiltzen zuten.

Bukatzeko, alderdi konstituzionalek gero eta indar gutxiago zuten eta hainbat kontzentrazio gobernu (alderdi desberdineko kideez osatuak) osatu ziren egoerari irtenbideren bat aurkitu nahian, baina ez zuten ezer lortu.

-MAROKOKO GERRA

Espainiak bere azken koloniak galdu ondoren, Ipar-Afrikara begira hasi zen, inperio bat lortzeko nahiarekin. Berlingo Konferentzian ezer gutxi lortu zuen baina 1906tik aurrera, batez ere Alemaniaren interesengatik, lurralderen bat bereganatzea lortu zuen. Espainiari Saharako zati bat tokatu zitzaion. 1909an, El Rasuinik, bertako tribu buruzagi batek, bere armadarekin Espainiar armadari aurre egin zion Yebalan. 1912an Frantziarekin akordio bat sinatu zuen eta bien artean Maroko banatu zuten, Rif aldea,iparra, Espainiarentzat izango zelarik.

  Frantziak eta Espainiak egindako akordioa ez zen Rif-tarren gustukoa izan, ez zutelako Espainiaren parte izan nahi. Abd-el-Krim Espainiar armadari erasotzen hasi zen. 1921ean Annualen Espainolek izugarrizko porrota jasan zuten. Espainiar ofizialek ez zuten bataila horretan inongo trebetasunik erakutsi. Gainera, Marokon oso gaizki hornitutako armada zuten eta erabili zuten estrategia militarra penagarria izan zen, 12000 soldadu hil ziren hondamendi honen ondorioz.

  Honek izugarrizko kritika ekarri zuen Espainian. Hainbestekoa non parlamentuan errespontsabilitateak erakutsi ziren eta ikerketa talde bat izendatu zen Annualen gertatutako azaltzeko. Txostena osatu zuen talde honek eta gorteetan aurkeztu behar zutenean, Primo de Riverak estatu kolpea eman zuen, erregeagatik onartua izan zena. Horregatik esaten da erregea izan zela Annualeko batailako erabakiak hartu zituena.

Militarren artean Marokoren auzia dela eta, bi talde sortu ziren Espainian. Batzuk Maroko utzi nahi zuten (abandonistak). Besteek, berriz, mantendu eta Rif-tarrei irabazi nahi zieten, (Afrikanistak). Azkenean 1925ean Primo de Riveraren diktadura garaian, Frantziarrekin batera gerra egin zuten eta Alhucemasen irabazi zuten, “Alhucemaseko lerrokatzea”. Honek, Primo de Riverari, nahi zuena egiteko askatasuna suposatu zion.


III.GERRA KARLISTA  (2. GERRA KARLISTA EUSKAL HERRIAN) (1872-1876)


Gerra honek batez ere Euskal Herrian izan zuen eragina, baina baita Katalunian ere. Gerra 1872ko apirilean hasi zen Karlos VIIak, Karlos Mª Isidroren bilobak, Espainiako koroa eskuratzeko eskubidea aldarrikatu zuenean. Hasiera batean, karlistek galdu egin zituzten Arrigorriaga, Mañaria eta Oñatiko batailak. Orokietako batailaren ondoren, tregua laburra sinatu zuten Zornotzan. Bertan, Serranok amnistia emateko konpromisoa hartu zuen, Karlistek armak uztearen truke. Handik gutxira, Karlistek gerrari ekin zioten berriro. Oraingo honetan, katolizismoaren defentsa egiten zuten, batik bat. Seiurtekoan, estatu laikoa ezartzean, alderdi Karlista sendotu egin zen eta errepublikarekin talde pribilegiatu eta monarkiko batzuk Karlismoarekin bat egin zuten.
Karlistek prentsa eta Eliza pulpito bitartez egiten zuten propaganda. Ondorioz, Euskal Herriko biztanle zati handi batek bat egin zuten Karlos VII.Arekin. Jainkoa, aberria, foruak eta erregea izan ziren Karlisten printzipio nagusiak. Lehendabizi, parlamentuan defendatu zituzten eta ondoren armak hartu zituzten.
Gerra zibila izan zen, eta batez ere Katalunian, Maestrazgo  inguruan eta Euskal Herrian izan zuen eragina. Gerrilla taktika erabili zuten, baita sabotajeak ere trenbideetan. Euskal gerrillari ospetsuena Santa Krutz apaiza oiartzuarra izan zen. Beste karlista jeneralekin harreman txarrak izan zituen oso autoritarioa zelako, eta heriotza zigorra ezarri zioten, baina ihes egitea lortu zuen. Santa Krutz Kolonbian hil zen jesuita zelarik, 84 urterekin. Erlijioa izango da bere helburu gorena.
Karlistek, 1873an, euskal lurraldeak bereganatuak zituzten, hiriburuak izan ezik. Gorteek errepublika aldarrikatu zutenean, hainbat garaipen izan zituzten (Metaute, Beramendi, Iurramendi) Dorregaray, Valdespina eta Velasco de Ollo jeneralen gidaritzapean. Eremu zabala menderatu zen, baita Euskal Herritik kanpo ere, Asturias eta Aragoneraino iritsi zena. Euskal Herrian hiriburuak izan ezik beste guztia zuten kontrolpean. 1874an, Bilbo 125 egun izan zuten setiaturik, baina ez zuten eskuratu.
Alfontso XII.A errege izendatu zutenean, gerraren norabidea erabat aldatu zen. Hainbat liberal, foruzale, kontserbadorek, Karlos alde batera utzi eta errege berriarekin bat egin zuten. Horrela, Katalunia eta Maestraszgo liberalek menperatu zituzten, 1875ean. 1876ko otsailean, Tolosa, Donostia eta Iruñaren ondoren, Lizarra erori zen, karlisten hiriburua. Honekin, liberalek behin-betiko garaipena lortu zuten, eta Karlosek Frantziara ihes egin zuen.

3. Gerra Karlistaren Ondorioak:


Karlisten porrotaren ondorio zuzena foruen abolizio formala izan zen, 1876ko uztailaren 21eko legearen bitartez. Lege hori dekretu bat da Canovas del Castilloren eskutik, ondorioz, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa gai fiskal eta militarrean estatuko gainerako probintziekin parekatuak geratu ziren. Nafarroan, 1841eko legeak indarrean jarraitu zuen ‘Ley Paccionada’.
Batzar Nagusiak eta Diputazio Foralak indargabetuak izan ziren eta Diputazio Probintzialek ordezkatu zituzten.
Hala ere, Canovasek euskal liberal foruzaleekin negoziatu zuen, hauek gerraren bukaeran laguntza eskaini baitzioten eta negoziazio horiei esker foruen ezabapena ez zen erabatekoa izan. 1878ko otsailaren 28an dekretu berri bat eman zen, horren bitartez euskal probintzietako zerga errejimen berezia ezarri zen: Kontzertu Ekonomikoa.

KONTZERTU EKONOMIKOA:


Definizio historikoa:  gobernu Espainiarraren xedapen bat izan zen, eta honen arabera zehaztu zen euskal diputazio bakoitzak Espainiako Finantza Ministerioari (Ogasun Saila) urtero eman behar zion diru kopurua: kupoa. Hasieran 1878-86 bitarteko hitzarmena izan zen. Gerora, berritzen joan zen eta epe luzeago baterako berritu zen, 1926an 25 urterako jarru zen indarrean. Baina Francok hitzarmena bertan behera utzi zuen Gipuzkoan eta Bizkaian ( Gerra Zibilan “Provincias traidoras” izateagatik). 1980an berritua izan zen, eskubide historikotzat hartuz.
1878ko dekretuaren bidez, diputazio probintzialen esku utzi zen zergen kudeaketa. Oraindik diputazio horien konpetentziak zehaztu gabe zeudenez, instituzio horiek botere handia lortu zuten. Ezarri zuten zerga sistema oinarrizko gaien gainekoa izan zen nagusiki, eta behe-mailako klaseak kalteturik atera ziren, baina diputazioek etekin handiak lortu zituzten eta horiek sektore emankorretan inbertitu zituzten, euskal ekonomia garatuz, industrializazioa.

Burgesiak, ordura arte foruzalea zenak, beste joera politikoko aldarrikapenak egin zituen hortik aurrera. Lehen kupoak oso baxuak izan ziren.

Entradas relacionadas: