Hirigintza espainian

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,95 KB

Alde Zaharra: Jatorritik XIX. Mendearen erdialdean industrializazio hasi arte urbanizatutako hiriaren zatia da. Gaur egungo hiriaren azalera txikia hartu arren, balio handia du. Industrializazio aldian planoaren eraldaketak gertatu ziren, bilbea trinkotu, eraikinak berritu eta bertikalizatu, lurzoruaren tertzializatu, gizarte-segregazioa handiagotu. Gaur egun zaharberritze integratutako politikak egiten dira.

Zabalgunea: Hiriaren espazio berria da alde zaharretik kanpo, XIX. Eta XX.Mendeetan egina. Burgesiak hiria hazteko zituen nahiei erantzunez, hiri-eremu planifikatua izan zen zabalgune burgesa. Funtsean burgesia bizitzeko egin ziren zabalguneak. Denbora aurrera ahala bilbea trinkotu zen, eraikin bertilakak egin ziren, erabilera tertziario bihurtu zen; gaur egun modernizatzeko eta apaintzeko lanak egiten ari dira hirugarren sektoreko jarduera espezializatuenak erakartzeko.

C.B.D. (Central Business District): Hiriko merkataritza eta negozio jarduera biltzen diren gunea da. Iparamerikar geografoek C.B.D. Deitzen diote, eta merkataritza, administrazio, enpresa, banku eta finantza-zerbitzurik nagusienak elkartzen dira bertan. Hirigune hau ez dago beti ondo mugatua, baina normalean zabalguneetan edo inguruan kokatzen da, eta batzuetan baita alde zaharretan ere.

Hiri-hierarkia:Tamaina demografikoa, eginkizunak hiru sektore ekonomikoetan, eta eragin-esparruetan hedadura kontuan harturik egiten den hirien sailkapena da, beren garrantziaren arabera. Espainian kategoria hauek bereizten dira: a) Metropoliak: nazioko metropoliak; eskualde-metropoliak; eskualdeko bigarren mailakoak B)Hiri ertainak: aurreko ataletan sartzen ez diren hainbat probintziako hiriburu. C) Hiri txikiak edo herriak.

Metropoli-ingurua: Eginkizun garrantzitsuak hartzen dituen hiri nagusi batek eta inguruko zenbait udalerrik sortutako hiri-aglomerazioa da; haien artean harreman sozio-ekonomiko handiak sortzen dira. Egitura espazialak bi eredu ditu: nukleo zentralaren inguruko koroa zentrokidea eta erradiala. Batzuetan bi eredu dituzte era berean. Espainian metropoli-inguru nagusiak Madril, Bartzelona, Sevilla, Bilbo, Valentzia eta Zaragoza dira.

Konurbazioa: Hiri-aglomerazio jarraitua da, bi hiri edo gehiago hazi eta fisikoki lotu direlako, nahiz eta bakoitzak independentzia politiko-administratiboa mantentzen duen. Espainiak gehienak turismoaren, hiri espezializatuak edo hiria eta portua lotzearen eraginez sortu dira. Euskadiko zenbait adibide: Eibar-Ermua, Sestao-Portugalete-Santurtzi, Hondarribia-Irun.

Urbanizazio barreiatua: Hiriaren sakabanatzean datzan gaur egungo gertakaria da, zabalera handiko lurzoru ez-jarraituetan hedatuz, autobide berrien eraginez eta kotxearen erabilera handiagotzearen ondorioz. Etxebizitza-inguru familia bakarrekoak, merkataritza-gune handiak, teknologia-parkeak eta aisialdi-guneak hedatzen dira hiriaren periferian zehar, urbanizatu gabeko espazioak tartean utziz.

Pendulu-mugimenduak: Gaur egungo barruko migrazio mota bat da, eta egun batean egindako aldi bateko migrazioa da, lanaren eraginez. Ohiko mugimendua da, gehienetan hirien eta periferiaren eta erdigunearen artean gertatzen da, etxebizitza hiritik kanpo eta hurbileko landa-espazioetara eramaten delako; lo-hirien eta hiri nagusien artean azaltzen dira, lan-zentroak erdigunean edo inguruan kokatzen direlako.

Hiri-Antolamenduko Plan Orokorra: Udalerriaren hirigintza-antolamendu integralerako tresna da, hiri-garapena zenbait urtetarako proiektatzen du eta inguru bakoitzeko lurzoruaren erabilerak, eraikigarritasuna edo eraikuntza-dentsitatea, bide-sarea, ekipamendua eta ingurumen-babeserako neurriak. Espainian Autonomien Estatua ezartzean udalerriek eskuratu zuten eskumen hau; beraz, 1978tik aurrera. Plan orokorraren barruan.


Entradas relacionadas: