Hiriaren Egitura: Alde Zaharreko Bilakaera eta Morfologia

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,68 KB

Hiriaren Egitura eta Zatiketa

Hiria morfologia eta funtzio bereziak dituzten inguruetan zatitzea da. Hirigintza-prozesu luzearen eraginez, gaur egungo hiriek egitura konplexua dute. Hiri konbentzionaletan, inguruko landatik ondo bereizita daudenean, hiriaren zatiak hauek dira: alde zaharra, zabalgunea eta gaur egungo periferia.

Alde Zaharra: Industria Aurreko Morfologia

Alde Zaharra sorreratik XIX. mendeko industrializazioa arte urbanizatutako zatia da. Historia luzea duenez, hainbat etapako osagaiak biltzen ditu, hiriak sortu zirenetik gaur egun artekoak. Industria aurreko aldiaren herentzia alde zaharrean pilatzen da.

Ezaugarri Erkideak Industria Aurreko Hirietan

Industria aurreko hiriek, garaiaren eta kulturaren arabera eredu desberdinak dituzten arren, ezaugarri erkide batzuk dituzte:

  • Ia guztien inguruan harresiak zeuden, defentsa-, arrazoi fiskal eta sanitarioen eraginez.
  • Planoa: Irregularra (musulmanen eta kristauen hiri zaharrak eta Erdi Arokoak), erradiozentrikoa edo koadrikula itxurakoa izan zitekeen.
  • Bilbea itxia zen eta eraikuntzetan altuera txikiko etxeak ziren nagusi, familia bakarrekoak, ukuiluekin eta soroekin.
  • Lurzoruaren erabilerak askotarikoak ziren: etxebizitzekin batera, dendak, biltegiak eta herri-eraikinak zeuden. Auzo batzuk lanbide jakin batzuetan edo gutxiengo erlijiosoetan espezializatu ziren.
  • Gizarte-mailak: Erdialdea zen lekurik onena (elitea, botere politiko, erlijioso edo kulturala zuena); langileak periferian bizi ziren.

Industrializazioaren Eragina Alde Zaharrean

Industria aurreko hirian aldaketa garrantzitsuak izan ziren industrializazio-prozesuaren eraginez. Prozesu hori XIX. mendearen erdialdean abiatu eta XX. mendeko hirurogeiko hamarkadan bukatu zen.

Planoaren Aldaketak Industrializazioan

Planoari dagokionez, aldaketa hauek azpimarratu behar dira:

  • XIX. mendeko eta XX. mendearen lehen hereneko barruko aldaketek alde zaharreko sektorerik baloratuenak ukitu zituzten. Gainerako aldeetan, hondamendi morfologiko eta soziala abiatu zen, eta batzuetan, hondamendi horrek gaur egun arte iraun du.
  • Elizaren eraikin asko soro eta guzti salgai jarri ziren, kaleak eta plazak zabaldu ziren, eta gorabeherak konpontzeko trazadura zuzenak egin ahal izan ziren.
  • Beranduago, aldaketen xedea lurzorua garbitzea eta horren balioa handitzea izan zen; horrela, bide handiak eraiki ziren, Parisko ereduan oinarrituak.
  • 1960ko berrikuntza politikoen xedea lurzoruari ahalik eta errentagarritasun handiena ateratzea zen. Horren emaitza alde zaharreko zati bat suntsitzea izan zen, kale batzuen trazadura aldatu zelako edo kale berriak ireki zirelako.

Bilbearen eta Eraikuntzaren Dentsitatea

Bilbeak dentsitate handia izan zuen industria-aldian, espazioa gehiago aprobetxatzeko, eta eraikuntzak aldaketak izan zituen:

  • Desamortizazioaren ondoren, elizaren eraikin asko (diputazioak, kuartelak, ospitaleak, museoak) beste funtzio batzuetarako erabili zituzten, hiriaren erdialdean kokatuta egotea eskatzen baitzuten.
  • Antzinako eraikinen ordez, altuera, bolumen eta prezio handiagoa zutenak ezarri ziren, morfologia tradizionalarekin zerikusirik ez zutenak. Eraikinak hondatu egin ziren eta auzokoek eraikin horiek utzi zituzten.

Lurzoruaren Erabilera: Hirugarren Sektorea

Lurzoruaren erabilerak hirugarren sektorerako bidea hartu zuen. Inguru baloratueneko eraikin berezituetan, hirugarren sektoreko jarduerak ezarri ziren (hotelak, bulegoak, bankuak). Hirugarren sektoreko bide hori 1960an bukatu zen, eta alde zaharra hiriko merkataritza eta negozio gune gisa ezarri zen. Garapen horren eraginez, alde zaharra gehiegi bete zen, kaleetan pilaketa arazoak sortu ziren, eta eraikinak hondatu egin ziren kutsaduraren eta trafikoaren bibrazioen eraginez.

Gizarte Zatikatzearen Bizkortzea

Gizarte klaseei erreparatuz gero, alde zaharraren gizarte zatiketaren prozesua bizkortu egin zen. Industriako burgesiak alde zaharreko espazio baloratuenak eskuratu zituen.

Gaur Egungo Aldaketak eta Berreskurapena

Gaur egungo aldaketen xedea tradiziozko morfologia zaindu, berreskuratu eta piztea da:

  • Planoan: Kaleak oinezkoentzat mugatu eta plazak zabaldu eta lorategiz bete dira, espazio publikoak izan daitezen.
  • Eraikuntzan: Etxebizitza pribatuak eta eraikin historikoak zaharberritzeko laguntzak eman dira.
  • Lurzoruaren Erabileran: Erabilera tradizionalak defendatzeaz gain, turismoari eta kulturari lotutako jarduerak ezarri dira.

Entradas relacionadas: