Hiri Modernoak eta Arkitektura XIX. Mendean

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,09 KB

Zeintzuk dira zabalgunearen ezaugarriak?

Hiri historikoaren ondoan sortzen diren auzo burgesak, ezaugarri hauek hartu behar zituen kontuan:

  • Produkzio ekonomikorako eredu berriak.

  • Garraio berrien garapena (lehenengo autoak…)

  • Komunikazioak errazteko modua.

  • Ordenarako indarren bidez kaleen kontrola edukitzea.

  • Hilerriak, parkeak eta lorategiak egiteko nahiko espazioa edukitzea.

Azaldu hiri modernoaren ezaugarriak.

1. ESPAZIOAREN BALORAZIO SOZIALA; Hemendik aurrera bereizi egingo da:

  • Auzo burgesak, zabalguneak deitutakoak. Itxura dotoreko eraikinez, kale zabal, ordenatu eta garbiz osatuak.

  • Langile-auzoa.’ Jende asko bizi zen argirik, aireztapenik eta ur-korronterik gabeko etxeetan. Kaleak asfaltatu gabe eta estoldarik gabe.


2. KOMUNIKAZIO-BIDE URBANOEN GARRANTZI GERO ETA HANDIAGO; Hiri bat planifikatzerakoan, trafikoa funtsezkoa izango da, horrek hiri-diseinua erabakiko baitu.

3-MATERIAL ETA TEKNIKA BERRIAK ERAIKUNTZA MERKE, BIZKOR ETA FUNTZIONALAREN MESEDETAN ERABILTZEA; XIX. m zehar, burdina urtuak burdin forjatu tradizionala ordezkatu zuen. Burdina urtuak eta beirak gero eta garrantzi handiago hartuko dute . Beirak estaltzeko erabiliko dituzte. Geroago hormigoi armatua erabiltzen hasiko dira. Teknika eta material berriei esker eraikinak gero eta altuera handiago izan zezaketen, etxe-orratzak agertuz eta igogailuak.

4-HIRIETAKO ALDEAK BEREIZTEA, ZEIN BERE FUNTZIO BEREZIAREN ARABERA; Hainbat zona bereiz daitezke:

  • Merkataritza eta finantza-aldeak

  • Hirirako sarbide nagusietatik hurbil dauden industrialdeak.

  • Berdeguneak edo zuhaitzak zehar katzen dituzten bulebarrak.

  • Unibertsitate-aldeak

  • Aisia

PLANO ORTOGONALEAN OINARRITUTAKO HIRI- PLANGINTZA; Zabalguneek aldez aurretik egindako plangintzari erantzuten zioten.

  • Plangintza horren arabera, espazioa laukitan antolatzen da, kale elkarzutek sortzen dituzten laukietan. Trafikoa arintzeko, kale diagonalak egin ziren zirkulazioa arintzeko.


Barcelona Berritze Prozesua

Bartzelona Hedatu eta Berritzeko proiektua. Ildefonso Cerda izan zen egilea.

  • Zabalgunea zona historikoarekin integratu zuen, horretarako erronda-kalea zaharrak (harresiak egindako espazioan sortutako kaleak) zirkulazio-bide bihurtuz.

  • Bere proiektua plan ortogonal batean oinarritu zuen( koadrikula batean), baina etxadien kantoiak “txaflanean ebaki zituen, horrela kale gurutzeak zabalagotzea lortuz.

  • Bi bide nagusi diseinatu zituen forma diagonalean, hauek hirirako sarbide erosoak dira.

  • Hiri-lorategi kontzeptua aplikatzen saiatu zen,etxeen artean berdeguneak kokatu zituen

XIX. Mendean, Arkitekturan, Ze Estiloak Erabili Zituzten?

Hiru estilo erabili zituzten:

  1. Historizismoa.

  2. Burdinezkoa arkitektura Europan, Chicagoko eskola.

  3. Gaudiren modernismoa


Burdinezko Arkitektura, Chicagoko Eskola eta Gaudiren Ezaugarriak

Burdinezko Arkitektura:

  • Industrian sortutako materialen erabilpena.

  • Burdina urtua: Piezak fabriketan eginak/Moduloka eraikia/ Estrukturak modulagarriak.

  • Kristala: Argi eta arintasuna lortzeko.

  • Arkitektura lana baino ingeniaritza lana da.

  • Erakinaren eskeletoa bistan dago.

  • Funtzionaltasunaren garrantzia.

  • Azkar eraikitzen diren edifizioak.

  • Dekorazio gutxi.

Chicagoko Eskola:

  • Industrian sortutako materialen erabilpena.

  • Burdina, altzairu eta hormigoia, kristala.

  • Edifizioaren estruktura ez da ikusten.

  • Barruko espazioa errezel-ormekin banatua(ez dute sustengu funtziorik,espaziok desberdintzeko baizik).

  • Funtzionaltasuna oso garrantzitsua.

  • Forma geometrikoak dira nagusi.

  • Dekorazio gutxi eta egotekotan eraikinaren beheko partean.


Gaudi-ren Ezaugarriak:

  • Eraikinak baino eskultura dirudite.

  • Sinbologiaren erabilpena edifizioetan.

  • Materiala klasikoen (harria) eta berrien (burdina,kristal) konbinazioa.

  • Arku paraboliko eta parabola itxurako bobedak.

  • Forma biribilak asko erabiltzen ditu.Fatxada kurbatua.

  • Dekorazioa izugarri garrantzitsua.

  • Naturatik hartutako elementuak. (mendiko arrokak, hostoak, landareak, estalaktitak...)

  • Kolore biziko azulejoak.

Pinturan, Ze Hiru Estilo Garatu Zituzten?

XIX. mendean hiru estilo garatu ziren, Erromantizismoa, Errealismoa eta Inpresionismoa.

Azaldu Erromantizismoaren Ezaugarriak

  • Askatasuna defendatzen du, bizitzako, politikako edo arteko alderdi guztietan.

  • Arau Neoklasikoen kontra joko du.

  • Indibidualtasuna eta sentimendu pertsonalak baieztatzen dira.

  • Sentimendu nazionalista goresten da.

  • Ihesbideak eta dimentsio ezagunak biltzen dira.

  • Gauza eta leku exotikoak gustuko dituzte.

Bi lurraldetan eman zen, Frantzian eta Ingalaterran.


Azaldu Errealismoaren Ezaugarriak

  • Intelektualak eta artistak kapitalismoak sorrarazten dituen arazo handiez ohartzerakoan sortuko da.

  • Errealismoa, aurrean dagoen errealitatea, eguneroko bizitza, objetibotasunez islatzeko beharra defendatu zuten.

  • Artista errealistak, lan mundua, nekazaritza eta emigranteen eta industria iraultzarekin agertutako behe klaseen alde jarri ziren.

  • Horrela, langileen eguneroko bizitza arte bihurtu zuten

Autore inportantenetako bat, Millet izan zen.


Azaldu Inpresionismoaren Ezaugarriak

  1. Aire zabalean pintatzea gustatzen zaie. Pintoreek, landa, itsasoa edo ibaia aukeratzen dute estudioaren ordez.
  2. Gaia berriak aukeratzen dituzte. Paisaiak, marinak edo ibai-bistak pintatzen dituzte. Baina benetako gaia argia eta bere efektu aldakorra da. Paisaia bera margotzen dute baina ordu desberdinetan, argi desberdinak aztertu eta margotzeko.
  3. Argiaz eta koloreaz egindako aurkikuntza zientifiko berriak aplikatzen dituzte. Bere teorien arabera, 3 kolore primario daude(horia, gorria, urdina) eta horien konbinaziotik sekundarioak sortzen dira(laranja, morea, berdea). Pintore inpresionistek kolore primarioak bakarrik erabiltzen zituzten, pentsatzen zutelako gure begiak, koloreak erretinan nahasten zirela.
  4. Teknika. Koloreak, pintzelada solte, bizkor eta urdurien bitartez ematen dira, ukitutxoz, argiaren bibrazioak azaltzeko. Bigarren mailan geratzen dira, marrazkiaren lerroak.
  5. Espazioaren balorazio berria. Inpresio iheskor bat finkatu nahi zuten margolanean. Aldez aurretik ez zuten ezer prestatzen. Gauzen edo pertsonen kokapena prestatzen bazuten errealitatea istant horretan zuen naturaltasuna galtzen zuelako. Hau dela eta irudi nagusiak ez du zentroan egon beharrik.

Azaldu Postinpresionismoaren Ezaugarriak

  • Marrazkiak eta lerroak garrantzia berreskuratu zuen.

  • Argiaren efektuak ez ezik, gauza edo pertsona argituen espresibitatea bilatu zuten.

  • Momentu iheskorra ez zaie interesatzen errealitatearen alde iraunkorra bai.

Entradas relacionadas: