Hiri hierarkia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 17,61 KB

16. Espainiako lurraldeetara etorritako atzerritarren ehunekoen maparen iruzkina

Mapa honetan, Espainiako lurraldeetara etorritako atzerritarren ehunekoak dauzkagu. Lurraldeetan banatuta dago eta ehunekoak hauek dira: ipar-mendebaldean 6.1-10, ipar-ekialdean 10.1-15 eta 15.1-20, Extremaduran 3.5-6 eta penintsulako hego-ekialdean nahasketa ageri da. 1995etik, Espainia immigrazio-herrialdea da. Atzerritarren kopurua 4,7 milioira heldu zen 2015ean. Grafikoan ageri den bezala, immigrante kopurua nahiko handia da. Aldi horretan bi etapa bereizten dira : 1995-2007 etapan,immigrazioa hazkunde handia izan zuen, haibat arrazoiengatik : Espainiari dagokionez, eragin handia izan zuen eskulan-premiak,oparotasun ekonomikoak bultzatuta, batez ere, Espainiako biztanleriak betetzen ez dituen kualifikazio baxuko lanetan. Bestalde, kontuan hartu behar da, Afrikatik gertu egoteak immigrante afrikarrak Europara sartzeko ate bihurtzen duela Espainia. Atzerriko immigranteei dagokienez eragin izan zuten zenbait arrazoi ekonomikok eta politikok. Adibidez, egoera, bai ekonomiko, eta bai politiko latzean aurkitzen diren Afrikar etrkinak, Ceuta eta Melillako eskualdeetan ugariak dira kokapen geografikoarengatik, nahiz eta mapan ez azaldu. 2008az geroztik, krisi ekonomikoaren ondorioz atzerritarren sarrerak behera egin dute, eta hainbat immigrante beren jatorrizko herrialdeetara itzuli dira, edo beste helmuga batzuetara immigratu dute. Arrazoi nagusi langabezia izan da. Askok ez dute langabezia-saria jasotzeko eskubiderik izan, ez dutelako behar den denboraz kotizatu. 2001 eta 2008 artean, autonomia erkidego guztietan nabarmen igo zen atzerritarren kopurua, hala ere, krisi ekonomikoagatik hainbat immigranteen itzuleragatik,erkidego batzuetan jaitsi egin da atzerritarren ehunekoa. Fenomeno hau, nekazaritza da oinarri ekonomikoa eta latifundioetarako ez dute etorkinen beharrik, populazioa ere nahiko baxuadelako.Biztanleriaren inmigranteak, hiru ezaugarri bereizten ditu: lehenik eta behin, egoeraren arabera, herrialdean zenbait urtez bizi ondoren nazionalizatuta dauden atzerritarrak daude, osoko espainiarrak direnak: bizileku-baimena bren jatorrizko herritasunari eusten diote.Immigranteak profila aldakorra dela esan dezakegu, bi jatorriren arabera. Lehenengoa , Europa immigranteak Europar batasunetik heldu dira batez ere ertain-altuko erretiratua dira, batik bat britaniarrak era alemaniarrak. Mapan ageri bezala, Mediterraneo kostaldeko eskualdeak immigrante mota hauez josita daude, pertsona mota honek klima (eguzkia, tenperatura, hondartza) mediterraneo gogoko daudelako bere jubilariorako. Bestetik, erkidezko kanpoko immigrantek Afrikatik (Moroko), Iberoamerikatik(Ekuador eta kolonbia eta Asiatik (Txina eta Pakistan), Gazteak dira eta gehien bat arrazoi ekonomiko eta politikoengatik etortzen dira Espainiar. Immigranteak helmuga nagusia, hirigune nagusia, hirigune eta zerbitzu gune handiak dituzten erkidekoak dira. Hala nola maoan ageri zaigun bazala honako erkidegoetan da ugaria immigrante tasa: katalunia, valentzia. Madril… Albania eskualde horietan lan-merkatuak gaienezko egin dugunez , migrazioa korronte batzuk barrualdeko eta kantauri aldeko erkigoetara bideratu dira, mapan garbi ageri den bezala.Immigrazioeren ondorioak hiru taldeetan bana ditzakegu, hauek dira:Ondorio demografikoak, immigrzioak eragin erabakigarria  izan du Espainiaren hazkunde demografikoan, 1995-2007an hazkundea bultzatu zuen,jaiotza tasa igo.  2008tik aurrera Espainian jaiotza eta biztanleria tasa murriztu egin da immigrazioagatik.Bi ondorio ekonomiko aurkitzen ditugu:immigranteak biztanleria aktiboa ugaritzen dute. Lan oker eta gaizki ordainduak egiten dituzte.BPG hazkundea bultzatzen dute, osasunean kontsumitzen duena baino diru gehiago ematen dio ditu kutxa publikoari  eta pentsioetarako zama handiaren arintzen du.Bigarren ondorio immigrazioa zenbait arazoekin lotzen da. Soldaten gaineko presioa, horiek jaistea eragiten du, espainiarrek mugikortasun geografiko eskasa dute hori kanpo defizita handitzea dakar.Hirugarren ondorioak ondorio sozialak hiru aurkitzen ditugu:Lehenengo jarrera xenofobo eta arrazistak sortzea izan da, inmigrazioa inbasio gisa hartzen dute esaten dute kalteetan gizarte-baliabideak kontsumitzen dituela eta identitate nazionala mehatxatzen duela. Immigrante asko lan baldintza oso gogorrak dituzte eta bizi baldintza kaskarra , auzo marjinal eta kalitate eskaseko etxebizitzatan, leporatzen zaie hainbat delitu egin izana eta eta prostituzioa eta eskean ibiltzea.Integratzeko zailtasunak izan ditzakete, tira-birak egon daitezke.Espainiako immigrazio-politikoaren helburua da inmgrazioa denon mesederako izatea.Hainbat neurri hartu dira, horietako batzuk:-EBren aisolaria eta immigrazioari buruzko pilotikak asiloa eta bisak emateko sistema komuna ezarri zuen eta immigrazio klandestinoari aurre egiteko lankidetze indartu zuen.-Immigrazioaren alderdi guztiak arautzen ditu herrialdean sartzea, herrialdean egoteko modalitateak , eskubideak eta askatasuna eta lan-baldintza.Espainia immigraziopolitika ezarritako neurri batzuk:Immigrazio klandestinoaren aurka borrokatzea eta immigranteen immigrazioa sustatzea.Ondorio dezakegu, Espainiara etorritako atzerritarrek aldaketak eragin dituztela populazioan.Ez bakarrik populazioaren ehunekoan, gizarte aldaketak ere ekarri ditu :kultura,erligioa eta ohitura berriak sortu dira penintsulan.Gainera hainbat ondorio mota ekarri ditu fenomeno honek ekonomikoak demografokoak...


(17)2.1.- Egitura, sexuaren arabera: Adierazi jaiotzean handiagoa dela gizonezkoen kopurua eta zahartzaroan handiagoa emakumezkoena. Horretarako, 0-4 taldean gizon eta emakumeen piramide-barren luzerak alderatu daitezke, eta egiaztatuko da gizonezkoena luzeagoa dela. Azaldu zergatik den handiagoa emakumezkoen bizi-itxaropena; biologikoki sendoagoak , zuzeneko parte hartze txikiagoa gerretan, lan ez hain gogorrak eta ohitura osasungarriak 2.2.- Egitura, adinaren arabera: Gazteen ehunekoak (0-14 urte), helduenak (15-64 urte) eta adinekoenak (65 baino gehiago). a) Triangelu edo eguzkitako formak: Biztanleria gaztea dela adierazten du (%35 baino gehiago). Oinarri zabala, jaiotza tasa altuak. Biztanleria, azkar murrizten da, heriotza-tasak altuak direlako. Jaiotza eat heriotza tasa altuen zergatiak azaldu behar dira, bai eta gazteen ehuekoa hain handia izatearen ondorioak ere. b) Ojiba edo kanpai formak: biztanleria heldua dela adierazten du (gazteak %25-35). Oinarria tamaina ertainekoa, jaiotza tasa apaldua delako. Biztanleriak pixkanaka beheraka egiten du, eta heriotza tasa baxuak. Jaiotza-tasa murriztearen eta heriotza tasa murriztearen zergatiak azaldu, bai eta biztanleria helduaren gailentasunaren ondorioak ere. c) Kutxa-formak Biztanleria zahartua dela adierazten du (gazteak %25 baino gutxiago dira, eta adinekoak %12 baino gehiago. Oinarri estua eta barrura sartua da, jaiotza-tasa baxua delako eta beherantz doalako. Adinekoen ehunekoa altua da, bizi-itxaropena handitu delako. Zahartzearen zergatiak azaldu behar dira.

2.3. Gertakari demografikoen  iruzkina

Gertakari demografiko esanguratsuenak piramidearen profileko sargune eta irtenguneei begiratuta hauteman daitezke. Horiek aztertzeko, ondorio demografikoak izan dituzten gertakari historikoekin lotu behar dita, egindako ardatz kronologikoa erabiliz, beti piramidearen gailurretik hasita. Sarguneak.Biztanleria galera adierazten dute. Zergatiak askotarikoak dira; besteak beste, jaiotze tasa apalak, gerrek, goseteek edo izurriteek eragindako neurriz gaineko heriotza tasak eta emigrazioa. Kontuan izan behar da gerra batean borrokak hildakoek eragindako sarguneak ez direla iñoiz gerra urteetan agertzen. 20 eta 30 urte lehenagoko bitartean agertzen dira( piramideko lau bost sei barra gorago), eta batez ere gerra garaian borrokatzeko adinean zegoen gizonezko biztaleriari erasaten dio( 20 eta 30 urte artekoak). Gerra urteetan agertzen diren sarguneak hark eragindako jaiotze tasa baxuagatik dira, eta ia neurri berean erasaten die gizonezkoei eta emakumezkoei. Piramide bateko sarguneek belaunaldi huts edo txikia moldatzem dute, 20-30 urte beherago agertzen da, beste sargune edo biztanle kopuruaren murrizketa eraginez, belaunaldi horretako kideak seme alabak izateko adinera ( 20-30 urte) heltzen direnean: belaunaldi urriagoa denez, seme alaben kopurua urriagoa da guztira


Piramidearen irtenguneak biztanleria hazkundea, inmigrazioa eta abar. 20-30 urte beherago, seme alabak izateko adinera heltzean, belaunaldi mardula osatzen dute: gehiago direnez, seme alaben kopurua ere handiagoa da guztira.


(19)ESPAINIAKO HIRI HIERARKIAREN MAPAREN IRUZKINA Mapa honetan Espainiako hiri hierarkia ikus dezakegu.Tamaina demografikoa, funtzio eta eragin eremuaren arabera, hiriek antolaketa hierarkikoa dute.Irudian ikus ditzakegun kategoriak antzeman daitezke:a)-

Metropoliak

200/250.000 biztanle baino gehiago dituzte. Eginkizun espezializatuagoak eta dibertsifikatuagoak dituzte, hirugarren sektoreari eta industriari lotuta.
Eragin eremu handia dute.

Nazioko metropoliak: Irudian karratu handienaz adierazirik.Hiru milioi biztanle baino gehiago.Funtzio oso dibertsifikatuak: zerbitzu dibertsifikatuak,nazioko enpresen eta multinazionalen bulego ugari eta goi teknologiako industriak. Eragin eremua Espainia osoan eta beste munduko metropolioei lotuta.

Eskualdeko metropoliak


1,5milioi eta 50.000 bitarteko biztanleria kopurua era eginkizun edo funtzio dibertsifikatuak zein zerbitzu espezializatuak dituzte. Eskualdeko eragin eremua dute nazioko metropoliekin harreman estuak dituzte.

Eskualdez azpiko edo eskualdeko bigarren mailako metropoliak:200/250000 eta 500000 bitarteko biztanle kopurua dute. Funtzio dibertsifikatuak eta zerbitzu espezializatuak dituzte. Eragin eremua azpi eskualdekoa da, edo eskualdekoa. Eskualdeko hiriburuekin harreman estuak dituzte.B)-Hiri ertainak: 200/250000 eta 50000 biztanle inguru dituzte eta euren funtzioak hirugarren sektorekoak dira batez ere: merkataritza eta probintziako zerbitzuak. Hurbileko herriekin sare trinko baten helmuga dira. Gutxi batzuk daude espezializaturik industria edo portuan.c)-Hiri txikiak edo herriak: 10000 eta 50000 biztanle artean. Horien funtzioak ez dira aurrekoenak bezain dibertsifikatu eta espezifikatuak, baina batzuek izan ditzakete nolabaiteko espezializazioa duten ekipamenduak. Inguruko eskualdean dute eragin eremua.

Beraz Espainiako hiri hierarkiak metropoliek, hiri ertainek eta hiri txiki edo herriek osatzen dute, eta horietako bakoitzak funtzio edo eginkizun, dibertsifikazio eta espezializazio maila desberdinak dituzte.

EAEko hiri hierarkiaren maparen iruzkina: Aurrean dugun mapak EAEko hiriek 2006an zeukaten hiererkia ageri zaigu. Honako ezaugarri hauek dituzte: a) hirien garrantzi demografiko zein funtzional eta eragin eremuaren hedadurak hirien hierarkia egituratzen dute: -Hiribururen Euskal Sistema polinuklearra dago hierarkia horren barruan. Bilboko metropoli inguruak eta Donosti zein Gasteizek osatzen dute. Mapan ikur handienez adierazirik ageri dira. O Bilboren metropoli ingurua, EAEko pilaketa demografiko handiena da. Industria eginkizunak, merkataritza eta negozioak ditu. Inguru honen eragin esparrua autonomia erkidego osoan hedatzen da eta nazioarteko lotura aipagarriak ditu bilboko portuko salgaien trafikoaren era bidaiarien Loiuko aireportuko trafikoaren bidez. O Donostia metropoli inguru baten erdigunea da. Eginkizun dibertsifikatuak garatzen ditu: industriakoak, turistikoak, merkataritzakoak eta kulturalak. Nazioarteko lotura aipagarriak ditu. O Gasteizek administrazio eginkizunak ditu, EAEko hiriburua eta erakunde nagusien egoitza delako. Industria eta merkataritza eginkizunak betetzen ditu. Nazioko eta nazioarteko loturei mesede egin die aireportuak salgaien garraioari lotuta duen funtzioak. -Hiriburuen azpitik hiri txikiagoak daude, eskualdeko betekizun administratiboak, industrialak edo zerbitzuetakoak. B) EAEko hiri sistemak banaketa desorekatua du espazioaren ikuspuntutik: kostaldeko  eta barrualdekoa azpisistemak bereiz daitezke, bestelako ezaugarriekin: -kostaldeko azpisistema Bilbo eta Donostiaren arteko jarraipena da, Baionaraino luzatzen dena. Bilbo eta Donostiako metropoli inguruak nabarmentzen dira. Kantauri itsasoaren inguruko haranetan hirigintza handia dago: hiri txikien pilaketak dira nagusi.

o BIZKAIAri begiratzen badiogu 3 sistemak desorekak dituela ohar gaitezke. Bilbo Handiaren metropoli inguruak eginkizun industrial eta tertziarioak pilatzen ditu. Hurbil dauden espazioetan ez dago eskualde esparruko eginkizunak gidatzeko behar den besteko neurri funtzionala duen hiri nukleorik, Bilbok industralizazio hasieratik xurgatzeko efektua izan duelako. Gainerako lurraldeen hiriak haranen erdialdean kokatuta daude, hiri garapena irisgarritasun handiko ardatzetan kokatu da eta. Hiri horiek funtzio zentralak eta nolabaiteko eragina dituzte populatze sakabanatutako landa inguruarekiko.


O GIPUZKOAKo banaketari begiratzen badiogu sistema orekatuagoa dela ikus dezakegu. Donostiaren ondoan neurri ertaineko industria hirien multzo garrantzitsua dago, lurraldean modu nahiko homogeneoan kokatua. Biztanle nukleo gehienek laguntza ematen dien buru funtzionalen bat dute.

-Barrualdeko azpisistema Gasteizen inguran biltzen da. Sistema makrozefaliko eta desorekatua da. Hiriburuak Arabako biztanleen %75etik gora hartzen ditu. Bestela, Laudio eta Amurrio soilik konpara daitezke. Arabako hiri sistemak beste ahultasun batzuk ditu, Errioxa arabarra erkidegotik kanpoko nukleo bati lotuta egotea, ertzeko udalerri batzuk EAEtik kanpoko nukleoekin lotuta egotea eta Trebiñu Burgosekoa izatea.

c) Hiri sistemaren harremanak indartsuak dira EAEko hirien artean, Erkidegoaz kanpoko beste sistema batzuekin ere erlazio sakonak ditu:

-Kantauri itsasoko erlaitzarekin, Nafarroarekin eta Errioxarekin dauden harreamanek garrantzi berezia dute.-Europan, euskal hiri sistemaren kokapen estrategikoari esker, hiri ardatz handien lotura egin daiteke.-Mediterraneoko ardatzarekin, Ebro haranean zehar.

-Paris-Madril-Lisboa lotzen dituen ipar-hegoalde ardatzarekin.
Eaeko hiri sistema, hierarkizatua eta desorekatua dela esan daiteke, eta harreman sendoak dituela erkidegoko bertako eta erkidegoaz kanpoko beste sistema batzuekin.

Entradas relacionadas: