Hiri-bilbea

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,63 KB

HIRI-EGITURAK: Hiri-egitura hiria antolatzeko modua da. Gaur egungo Espainiako hirien egitura konplexua da. Alde zaharra, garai industrialeko zabalgunea eta gaur egungo periferia bereizten dira hiri egituretan. //1. ALDE ZAHARRA: Hiriaren hasieratik industrializazioaren hasierara arte urbanizatutako zatia hartzen du. Gaur egungo hiriaren azalera txiki bat betetzen du, baina balio handia du bere kultura-ondareagatik. UNESCOk multzo historiko artistiko gizadiaren ondare. //1.1. INDUSTRIAURREKO GARAIAREN HERENTZIA: -la hiri guztiak harresiz inguratuta zeuden. -Plano irregularra izaten zuten gehienetan. Baina Erdi Aroko hiri batzuetan baziren planoak ere: erradiozentrikoak, linealak, eta lauki-sareko (Tarragona) planoak. -
Bilbea itxia zuten. -Eraikuntza nagusiak altuera baxuko etxebizitza familiabakarrak ziren. (Elizak, Jauregiak..) -Lurzoruak erabilera asko zituen. A) Hiri erromatarrek plano erregularrak zituzten.
Dama joko taulen itxurako kaleak eta bi bide nagusi zituzten. Bien bidegurutzean foroa: Zaragoza, Leon, Bartzelona...//B) Erdi Aroan eratu ziren Espainiako hiri gehienak. Bi kultura zeuden, musulmana eta kristaua, eta biek ekarpenak egin zituzten.//-Hiri musulmanak harresia zuten;
eraikin nagusiak meskita, azokak. Langileen auzoak harresitik kanpo zeuden. Plano oso irregularra zuten, kale estuak eta okerrekin. Adib. Kordoba, Sevilla… //-Hiri kristauak ere harresiz inguratuta zeuden. Erdian gaztelu edo eliza bat eta plazak. Planoak: irregularrak, erradiozentrikoak, linealak. Eraikinak: elizak, katedralak, jauregiak...Ziren. Adib: Gasteiz. //C) Aro Modernoan plano erregularreko zenbait hiri sortu ziren eta lauki-sare formako hiri auzoak. XVIII. Mendean, hiriak edertu egin zituzten, kale zabal eta zuzenekin eta iturriekin. Eraikinak: elizak... 1.2. GARAI INDUSTRIALEKO ERALDAKETAK XIX MENDEAN, INDUSTRIAURREKO HIRIEK ERALDAKETA HANDIAK IZAN ZITUZTEN: A) Planoaren erreformak, hiri-
bilbea trinkotzea, eraikinak berritzea eta bertikalago egitea, lurzoru erabilerak aldatzea, eta gizarte-bereizketa gero eta handiagoa zegoen.//XIX. Mendeko lehen erdian, desamortizazioak lagunduta, erreformak egin ziren. Elizaren eraikin asko jarri ziren zirkulazioan, beren baratze eta lorategiekin. //XIX.
mendearen bigarren erdian eta plaza berriak

 egin ziren eta hiribide nagusiak eraiki zituzten. Hiribide horiek zabalak eta luzeak ziren, eraikin dotoreekin.//1960ko hamarkadako zaharberritze politikak lurzoruari errentagarritasun handia ateratzen saiatu ziren. Horrela, alde zaharreko planoaren zati bat suntsitu egin zen.//B) Alde zaharreko hiri-bilbea trinkoago egin zen, espazioa hobeto baliatzeko.//C) Eraikuntzan aldaketak egin ziren: eliza-eraikin batzuk berrerabili ziren. Solairu bateko edo biko familiabakarren ordez, etxebizitza kolektiboak eta altuak eraiki ziren. XX. Mendearen hasieran estilo historizistan oinarritu ziren. Industriak emandako material berriak sartu zituzten, burdina,.Eta 1960ko hamarkadan, eraikinak bertikalago egin ziren.//D) Alde zaharreko lurzoruaren erabileran gero eta nabariago egin ziren tertziarizazioa eta auzoen bereizketa. Bizitegi-auzoen bereizketa talde aberatsen eta klase herritarren taldeen arteko banaketan nabarmendu zen.//1.3. GARAI POSTINDUSTRIALEKO ARAZOAK ETA ERALDAKETAK: Gaur egun, alde zaharrak zenbait arazo dituzten eremu konplexuak dira. Kaleak estuak eta irregularrak dira sarritan, ez da egokia pertsonen eta ibilgailuen trafikorako,. Horregatik, erreformak egin dira askotan. Hiri-bilbe itxia eta trinkoa arintzeko, oinezkoentzat moldatzen dira, eta plazak zabaltzen dira eta lorategiz apaintzen dira.//2. HIRI INDUSTRIALA: ZABALGUNEAK, LANGILE-AUZOAK ETA LORATEGI-AUZOAK:Industria modernoak landa-eremuetako biztanle ugari erakarri zituzten eta hirien zabalera handitu zen. Horretarako harresiak bota zituzten sarritan, eta ingurabide-pasealekuak jarri ziren bertan. Hiri berrian, burgesentzako zabalguneak, langileentzako auzo industrialak eta lorategi-auzoak sortu ziren.//A)
Zabalgune burgesa: espazio berriak dira. Sortu zirenean, lauki-sare formako plano erregularra zuten. Hiri-bilbea dentsitate baxukoa zen, eta burgesen jauregitxoak eta etxe lorategidunak ziren nagusi. Lurzorua etxebizitzak egiteko erabili zen batez ere. Denbora igaro ahala, aldaketak izan ziren. Hiri-bilbea trinkoago egin zen. Eraikuntza b
ertikalagoa bihurtu zen. Lurzoruaren erabilerei dagokionez, zabalguneai tertziaritzatzen hasi zen. Horren ondorioz, burgesiaren bizi eremua eta eremu tertziarizatua (dendak) bereizi ziren.//B) Industrien inguruan kokatu ziren portuen eta tren-geltokien ondoan.

 Emigratutako langileak ezin zirenez alde zaharrean bizi, zabalgunetako auto marjinaletara joan ziren, industrien ondoan. Antolatu gabeko planoak zituzten, hiri bilbe itxia eta trinkoa. Denbora igaro ahala, langile auzoak hirigunetara gerturatu ziren lurzorua handituz. //C) Lorategi-auzoak: XIX. Mendearen amaieran eta XX. Mendearen hasieran sortu ziren. Ideia naturalista hedatzearen ondorioz. Ildo horretatik, landa-eremua eta hiria hurbiltzeko proposamenak sortu ziren. 3. HIRI-PERIFERIA: Hiriaren kanpoaldeko zerrenda da, XX. Mendearen hasieratik gaur egunera arteko hiri-hedapenari dagokiona. Bi etapa bereizten dira: 1) 1955-1975 garaia: Hirien hazkundea handia izan zen, berezko hazkundeak, nekazarien immigrazioak eta industriaren gorakadak eraginda. Ezaugarriak: Eredu trinkoa; Urbanizazioaren dentsitate handia; eraikin bertikalak...//Bizitegi-eremuak planifikatu gabe egin ziren, biztanleriaren hazkundeak etxebizitzak eraikitzeko premia ekarri baitzuen.. Txabola-auzoak, sustapen ofizialeko etxebizitza-auzoak, sustapen pribatuko etxebiziza-poligonoak eraiki dituzte.//Industria eta ekipamendu eremuak garraiobide nagusien ondoan jarri ziren. Espetxeek, hilerriek… irudi negatiboa ematen zioten periferiari.//2) 1975etik aurrera: hiriek murriztu egin dute hazkunde-erritmoa krisiaren eraginez. Eraikuntza-eredua sakabanatua da, urbanizazio-dentsitatea baxua, eta lurzoruaren erabilera desberdinak daude. Zonaldeak ondo konektutuak daude.//-Bizitegi-areak dentsitate baxukoak; erdi-mailakoentzat; etxe handia eta merkeak. Eredu ohikoenak: etxe familiabakar lorategidunak, edo solairu gutxiko kolektiboak. Bestalde, urbanizazio marjinalaren igoera eman da, immigrazioarekin lotuta. -Industria eta ekipamendu eremuak: industria eremu berriak sortu dira, hala nola teknologia-parkeak. Ekipamendu areek lurzoru merke eta handiak behar dituzten zerbitzuak hartzen dituzte, hala nola eskolak, unibertsitateak, ospitaleak...Ezaugarri hauek irudi positiboa eman dute. Hala ere, gaur egun, hiri sakabanatuen kritika gogorrak jaso ditu jasangaitza delakoan. Lurralde zabalak kontsumitzen ditu naturaren kaltetan; kotxearen gehiegizko menpekotasuna; harremanak gutxitzea… Arazoei aurre egiteko: A)Hiri trinkora itzultzea, baina gehiegizko trinkotasunik eta bertikaltasunik gabe. Adibidez, etxe-uharte itxiko edo erdi-irekiko hiri-bilbea duten auzoak sustatuz. B) Hiri-birziklatzea edo hiriko espazio hondatuak berreskuratzea. C)Hiri lausoa birgaitzea, hirigintza kontrola areagotuz.


Entradas relacionadas: