Hilemorfismoa aristoteles

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 11,67 KB

PLATON ETA ARISTOTELES-EN TEORIA POLITIKOAK
Nola lor daiteke zuzentasuna hirian?
Platonen ustez ezagutzak bermatzen du zuzen jokatzea (intelektualismo etikoa); Ongia ezagutzen duenak ondo jokatuko du, beraz hirian justizia zabaltzeko filosofoak gobernatu behar du.

Aristoteles

En ustez ezagutza beharrezkoa da baina ez nahikoa: zuhurtziak erdiko bidea erakusten du, muturrak gaizkiak direla argi dago baina hau jakiteak ez du bermatzen zuzentasuna, hau da, erdiko bidea aukeratzea; arrazoimenak ez du aukeratzen, nahimenak, ordea, bai, beraz bertute etikoak beharrezkoak dira eta hauek ohituraz eta esperientziaz lortzen dira, behin eta berriz errepikatuz…
Platonentzat justizia harmonia, oreka da, klase sozial desberdinen arteko oreka hain zuzen ere, non klase bakoitzak bere eginkizuna bete eta bere bertutea lantzen duen.
Aristoteles-entzat justizia bertute etikoa da; bertutea da hiria iraunaraztea egiten duena, beraz, irauten badu gobernua ona delako izango da (beti muturreko jarrerak, demokrazia, oligarkia, tirania… saihestuz). Justizia bertutea Legea eta Merezimenduen araberakoa da:
-Hiritarrek Hiriaren Legearen arabera bizi behar dute.
-Hiriak hiritar bakoitzari bere meritu eta bertuteen arabera merezi duena eman behar dio.


PLATONEN IDEIEN TEORIARI ARISTOTELES-EK EGINDAKO KRITIKA
Platonek eta Aristoteles-ek eszeptizismoa baztertu nahi dute, beraz, beraientzako errealitatea adigarria da eta ezagut dezakegu, baina, errealitatea modu desberdinean ulertzen dute:
Platonen ustez mundu fisikoa ez da benetako errealitatea, benetako errealitatea Ideien mundua da. Aristoteles-ek egiten duen bereizketa substantzia eta akzidenteen artean da, baina biak mundu fisikoan daude:
•Lehen errealitatea inguratzen gaituen eta hautematen dugun errealitatea da.
•Bigarren substantzia esentzia unibertsalekin osatua da.
•Benetako errealitatea lehenengoa da eta akzidentala da.
Beraz, Ontologian Aristoteles-en jarrera errealista da Platonen idealismoaren aurrean.


-Orduan, nola azaldu aldaketa?
Platonengan aldaketa benetako izateen itzaletan, islapenetan  bakarrik dago.Aristoteles-engan teoria hilemorfikoarekin azaltzen da aldaketa:
•Aldaketaren prozesua 3 unetan ematen da:
1Oraingo izatea: forma
2.Denboran zehar formazaldatzen dena: mantentzen den subjektua
3.Izan daitekeena: potentzialitatea
•Izakiak bi elementuz osaturiko substantziak dira: materia eta forma.
Platonengan forma materiatik kanpo dagoen ideia izango da.
Aristotelesengan forma materiari guztiz lotua doa.


Beraz, ezagutza ere modu desberdinean ulertzen dute Platon-ek eta Aristoteles-ek: Epistemologia:Platonengan mundu sentigarria benetako mundua ezagutzeko oztopoa da.
Aristotelesengan, ezagutzaren prozesuan ezinbesteko pausua da.Beraz, Aristotelesengan arima bizitzaren printzipioa da eta gorputzarekin hiltzen da, horrela izanda Platonen gogoratze edo erreminizentziaren teoria baztertzen du.
Zoriontasunari buruz ere beraien planteamenduak diferenteak dira:
Platonengan zoriontasuna jakinduriari lotuta doa eta Aristotelesen ustez zoriontsu bizi behar dugun zerbait da, gure bizitzan zehar ondo jokatzea ez doa loturik berezko gaitasun bati.

Teoria politikoa

POLITIKA ZUZENTASUNAREN BILAKETA BEZALA

Platoni  interesatzen zaio  estatuak nolakoak izan beharko luketen zehaztea baizik.
Bere esperientzian politikan ustelkeria eta botere borrokak nagusiak dira eta, justizia zabaltzeko modu bat bilatzen du
Hiri-estatuan zuzentasuna lortzeko oinarria arimaren teorian eta bertuteetan jartzen du, baita hezkuntza egokian ere.

ERREPUBLIKA IDAZLANEAN HIRI IDEALA
Politikari buruzko Platonen gogoetak biltzen dituen testurik aipagarriena Errepublika dugu. Erkidego perfektuaren barrutian hezkuntzarik egokiena:
-Aberastasuna eta txirotasuna desagertu behar dira, hauek baitira ustelkeriarentzako arrazoi nagusiak.
-Gizon eta emakumeak heziketa berdina jasoko dute, bakoitzak gero demostratuko du noraino iristen den.

-Baldintza garrantzitsuena hirian zuzentasuna lortzea da eta hau ziurtatzeko hirikideek dagokien eginkizuna betetzeari gogoz lotu behar dute; nork bere gaitasunen arabera zeregin aproposenak hautatu behar dituelako, Horrexegatik biltzen dira guztion beharrizan ekonomikoak berdintzeko, nork bere abileziak elkartearen zerbitzura jarriz

HIRU GIZARTE MAILA

-

Produktugileak

Ondasunak ekoizteko ardura izango du. Hauei dagokien bertute nagusia neurritasuna da. Hezkuntza maila lehenengoa izango da (Musika, Gorputz Hezkuntza).

-Zaintzaileak: Gudukatzeko jendea prestatu behar da. Horrela, sortzen dira hiriaren zaindariak. Hezkuntzan bigarren mailan lortzen dira (Matematika, Astronomia, Solidoen azterketa )Gizartearen defentsa izango da dagokien eginbeharra, eta sendotasuna, euren onbidea edo bertutea.

-Gobernari filosofoak: Estatuaren agintaritzan jarduteko, zaindarien artetik onenak aukeratu behar direla diosku Platonek .Ongia aditzera iritsitakoak (Dialektikara), filosofoak dira, eta estatuaren gobernua dagokie; beraien bertutea eta abilezia zuhurtasuna da.

Ondorioz, ZUZENTASUNA berriz

Gizarte-klase bakoitzak berea betetzen badu, ordena eta harmonia nagusituko dira hirian, eta zuzentasuna ezarriko da (produktugileak hiria beharrezkoak diren produktu materialekin hornitu hiria, zaindariek hiria babestu eta gobernari filosofoek hiria zuzendu (gobernatu), neurritasunez, sendotasunez eta zuhurtasunez beti)
Beraz, hiriaren gobernua adituen esku utzi behar da, Zuzentasuna eta Ongia ezagutzen dituenak.Platonen sistema hau ez dator bat demokraziarekin

Entradas relacionadas: