hgjhg

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,8 KB

3.- AB ILLO TEMPORE: hartaz geroztik. Ab preposizioaz eta ille-illa-illud erakusleaz eta tempus-temporis izenaren ablatibo kasuaz osatuta dago.4.- AD KALENDAS GRAECAS: literalki “greziar kalendak arte” esan nahi du, hau da, zerbait inoiz ez denean egingo esaten da, Grezian ez baitziren kalendak existitzen. Ad preposizioaz eta Kalendae-arum eta graecus-a-um hitzen akusatibo kasuaz dago osaturik. 5.- AGENDA: hitz honen jatorria agenda da, hau da, agendus hitzaren femeninoa (egin behar diren gauzak esan nahi du), hau bera agere aditzaren gerundioa izanik.6.- ALEA IACTA EST: literalki “dadoa botata dago” esan nahi du. Hala ere, zortea botata dago esamoldeaz ere itzultzen da. Julio Zesarrek esan omen zuen Italia eta Galia Zisalpinoaren muga zen Rubikon ibaia zeharkatzeko unean. Alea-ae izenaz, iacta partizipioaz eta sum aditzaz orainaldian osatua dago.7.- ALMA MATER (edo ALMA PARENS): literalki itzulia ugazama esan nahi du, eta unibertsitatea izendatzeko erabiltzen da. Alma-ae eta mater-is izenez osatua dago. ALMA PARENS???8.- ANIMUS IN CONSULENDO LIBER: erabakitzeko askea den izpiritua esan nahi du literalki, eta egun NATO/OTAN erakundearen lema da. Animus-i izenaz, in preposizioaz, consulendus-i izenaz eta liber-ra-rum adjektiboaz osatuta dago.9.- ANTE MERIDIEM (a.M.) / POST MERIDIEM (p.M.): 12:00ak baino lehen dela adierazteko erabiltzen da, eta eguerdia baino lehen esan nahi du (ante preposizia eta meridies-ei izena). Bigarrenak 12:00ak eta gero dela adierazteko erabiltzen da, eta eguerdia eta gero esan nahi du (post preposizioa eta meridies-ei izena).10.- CAPTATIO BENEVOLENTIAE: Erretorikazko figura hau etimologikoki latinetik dator: captatio-is hitzak zerbait bilatzeko ekintza adierazten du, eta benevolentia-ae, onginahia, borondate on. Figura honekin publikoaren atentzioa erakarri nahi du egileak, hizlaria zein idazlea.11.- CASUS BELLI: Literalki gerraren kausa esan nahi du, eta gerra nahiz edozein liskarraren jatorria adierazteko erabiltzen da. Casus-i izenaz eta bellum-i izenaz genitiboan osatua dago.12.- CONFER (cf. Eta cfr. Laburtzapenak ere erabiltzen dira): idazkietan zerbait kontsultatu edo alderatu behar dela adierazten du. Conferre aditzaren 2. Pertsona singularreko inperatibotik dator, hain zuzen ere.13.- CONTRADICTIO IN TERMINIS: kontraesan bat suertatzen den egoera edo argumentu bati deritzo. Literalki kontraesan terminoetan itzultzen da, eta contradictio-is izenaz, in preposizioaz eta terms-terminis izenaz osatua dago.14.- CORRIGENDA: zuzenketaren bat jasan behar duen zerbait adierazten du, corrigere aditzaren corrigendus gerundiotik dator, “zuzendua izan behar duena”.15.- CUM LAUDE: emaitza edo nota onena adierazteko erabiltzen da. Literalki “gorespenarekin” esan nahi du, eta cum preposizioaz eta laus laudis izenaz osatua dago.16.- CURRICULUM VITAE: literalki “bizitzaren ibilbidea” esan nahi du eta  pertsona baten prestakuntza eta egindako ibilbide profesionala zehazten dituen agiria da, oinarrizko datu pertsonalekin batera. Curriculum-i eta vita-ae izenez osatua dago.17.- DEFICIT/SUPERAVIT: Ekonomian, defizita diru-sarrerak gastuak baino txikiagoak direnean gertatzen da. Aurkako terminoa superavit da, sarrerak gastuak baino handiagoak direnean. Deficit deficere aditzetik dator (falta izan) eta superavit superare aditzetik (hazi).18.- DESIDERATUM: nahia, jomuga, oraindik lortu ez den asmo bat adierazten du. Desidero aditzetik dator, desiratu.19.- DO UT DES: literalki “ematen dizut zuk eman diezadazun” esan nahi du, eta elkartruke batean zerbait eman eta zerbait trukean jasoko duzunean erabiltzen da. Dare aditzaz bai indikatiboan eta bai subjuntiboan osatua dago, ut loturarekin batera.20.- IN ALBIS: literalki “zuriz” geratzea esan nahi du, hau da, espero zena lortzen ez denean edo zerbait ulertzen ez denean. In preposizioaz eta album-i izenaz osatua dago.21.- IPSO FACTO: “gertaeran honengatik” esan nahi du literalki, baina zerbait momentuan, berehala egiten dela adierazteko erabiltzen da. Ipse-ipsa-ipsum erakusleaz eta factum-i izenaz osatua dago.22.- IUNIOR/SENIOR: iunior, “gazteago”, iuvenis hitzetik dator eta senior senex (zaharra) hitzaren konparatibotik dator, “zaharrago”. Biak hainbat arlotan (lan munduan, kirolak…) erabiltzen dira, baina batek gazteen saila edo txikiena adierazten du eta besteak zaharrak, handiak, esperientziadunak.23.- PANEM ET CIRCENSES:  literalki, "ogia eta zirkuko jokoak", edozein herrialdetako gobernuak jendea lasai eduki eta zalantzagarriak diren gertaerak ezkutatzeko erabiltzen den praktika deskribatzen da. Gramatikalki, panis-is eta circensis-e akusatiboaz osatua dago.24.- PER CAPITA: literalki buru bakoitzeko esan nahi du, biztanleko. Caput, capitis hitzaren akusatibo plurala per preposizioarekin lotuz eratuta dago. Ekonomian eta estatistikan maiz erabiltzen da (per capita errenta, etab.)25.- PLACEBO: oinarri terapeutikorik gabe pazientearengan efektua duen medikamentuez esaten da. Placere aditzetik dator, “gogoko izan”.26.- PRIMUM VIVERE, DEINDE PHILOSOPHARI: “lehenik bizi, ondoren hausnartu”, hots, bizitzan batzuetan pentsatzeari utzi eta egiteari ekin behar diogula esan nahi du. Primum adberbioaz, vivere aditzaz, deinde adberbioaz eta philosophari aditzaz dago osatua.27.- PROSIT: On egin! Esan nahi du. Prosum aditzetik dator, subjuntiboko orainaldian.28.- SUI GENERIS: normaltasunetik edo arautik ateratzen den oro da, 'bere genero edo espeziearen berezkoa' esan nahi du literalki. 29.- STATU QUO: literalki “dagoen egoeran”, eta garai historiko edo momentu jakin bateko egoera edo baldintzei erreferentzia egiteko erabiltzen da. Statu eta quo izen ablatiboez osatua dago.

1.Ad impossibilia Nemo teneur.Ezin da inor behartu ahal duena baino gahiago egitera.2.Adhuc sub iudice lis est.Epailaren mahai gainean dago auzia,irtenbiderik aurkitzen ez den bitartean.3.Contra iuris civilis regulas pacta conventa non habentur.Ez da onartzen eskubide zibilearen aurkako itunik.4.Cui prodest?Delitu-egilea da delituari etekina ateratzen diona.5.Dura lex sed lex.Legea gogorra izan daiteke,baina legearen ezanak bete egin behar dira.6.Excusatio non petita,accusatio manifesta.Inork galdetu gabe azalpenak ematen dituenak bere burua salatzen du.7.Facta non praesumuntur sed probantur.Ekintzak ez dira aldez aurretik onartu behar:frogatu egin behar dira.8.Ibi potest valere populus ubi leges valent.Herri baten indarra haren legeen inadarren datza.Legeen esanak betetzen diren neurrian,herria gobernatzen dute botere guztiak :judiziala,politikoa eta legala.Egongorrakoak izango dira.9.In dubio pro reo.Lege-zalantzarik badago,epaileak salatutakoaren alde egingo du.

IUDEX DAMNATUR CUM NOCENS ABSOLVITUR - errudunari absoluzioa ematen dion epaileak bere burua zigortzen du LEGUM OMNES SERVI SUMUS ET LIBERI ESSE POSSIMUS - legeen esanetara egon behar dugu; horrela libreak izango gara

LIBERTAS EST POTESTAS FACIENDI ID QUOD FACERE IURE LICET-askatasuna da legez egin daitekeena egin ahal izatea NEMO ESSE IUDEX IN SUA CAUSA POTEST - inor ez da epaile norberaren epaiketan NEMO INAUDITIS CONDEMNETUR-ezin da inor zigortu, zigortutakoak esan beharrekoa entzun gabe OPTIMA EST LEX QUAE MINIMUM RELINQUIT ARBITRIO IUDICTIS legerik onena da epailearen esku ahalik eta erabaki gutxien uzten duena; epailerik onena da epailearen beraren esku ahalik eta erabaki gutxien uzten duena QUI IURE SUO UTITUR NEMINEM LAEDIT legearen esanak betetzen duenak ez dio inori kalterik egiten


Entradas relacionadas: