Hezkuntzarako Teoriak: Bruner eta Ausubel
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,28 KB
GAIA: HEZIKETARAKO TEORIAK: J. BRUNER ETA D. AUSUBEL
J. BRUNER: AURKIKUNTZA BIDEZKO IKASKUNTZAREN EZAUGARRIAK
Honek hiru ideia nagusi azpimarratzen ditu:
- Gaiaren egitura ikertzearen garrantzia.
- Ikaskuntzaren ulermena lortzeko, aurkikuntza bidezko ikaskuntzaren beharra.
- Arrazoinamendu intuitiboaren balorea.
Ikaskuntzan azterketa aktiboak duen garrantzia azpimarratzen du eta arazoen irtenbideak aurkitzea ikasteko modu naturala eta egokiagoa bezala ikusten du. Mugimendu hori ikaskuntza memoristikoaren eta heziketa sistemen formulismo hutsaren aurkako erreakzioa izan zen.
Aurkikuntza bidezko ikaskuntzaren ezaugarriak:
- Entseiu-errore metodoa erabiltzen da. Irakasleak gidatzen du aurkikuntza eta ikasleen paper aktiboa edo protagonismoa azpimarratzen da.
- Ikaskuntza induktiboa: Ikaskuntza konkretutik abstraktura eta espezifikotik orokorrera doa.
- Intuiziozko pentsamenduaren agerpena bultzatzen du: ikasleak animatu behar dira intuiziozko suposizioak egin ditzaten.
J. BRUNER: IKASGAIAREN EGITURA
Kontzeptuak: Nolabait antzekoak direlako taldekatuak izan daitezkeen gauzen kategoria bat dira. Abstraktuak. Adb: ikasle kontzeptua. Hauek sortzen ditugunean aurkitzen dugun informazio guztia unitate esanguratsuetan antolatzeko gai gara.
Kodifikazio sistemak: kontzeptuak eta azpi kontzeptuak erlazionatzeko sistemak dira. Ikasgai baten funtsezko egitura ulertzeko beharrezkoa da alde batetik azaltzen diren kontzeptuak ulertzea eta baita ere kontzeptu hauen arteko erlazioak ezagutzea.
J. BRUNER: AURKIKUNTZA BIDEZKO IKASKUNTZAREN ABANTAILAK, DESABANTAILAK ETA KRITIKAK
Gilstrap eta Martin-ek sei abantaila aurkitu zituzten aurkikuntza bidezko ikaskuntzan:
- Ikasleei nola ikasi behar den erakusten zaie.
- Auto motibazioa eta ikasteko gogoa bultzatzen ditu.
- Ikasle bakoitzaren erritmora egokitzen da, bakoitzari behar duen denbora emanez.
- Ikasle bakoitzak bere buruari buruzko kontzeptua indartzen du.
- Arazoen konponbide sinpleei buruz eszeptizismo osasuntsua bultzatzen du.
Desabantailak
- Ikaskuntza honen erabilera zaila egiten da talde handietan eta ikasle motelekin.
- Ikasle eta irakasle batzuentzat kaotikoa eta hersturagarria gerta daiteke.
- Material asko behar izaten da, batez ere zientzi arloan.
- Gerta daitekeena ere, ikasle batzuk aurkikuntza guztiak egitea eta beste batzuk, berriz, atzean gelditzea.
Kritikak
- Ez dira azaldu ditugun abantailak frogatu.
- Batzuek aurkikuntza bidezko ikaskuntza ez dela eraginkorra ikasleek ikasi behar duten informazio guztia ikasteko diote.
D. AUSUBEL: IKASKUNTZA MOTAK
- Errezepziozko ikaskuntza / Aurkikuntza bidezko ikaskuntza
- Mekanikoa / Esanguratsua
Ikaskuntza esanguratsua gerta dadin bi baldintza:
- Ikasleak esanguratsuki ikasteko prest egotea.
- Materiala potentzialki esanguratsua.
Errezepziozko ikaskuntza: Eskolan gehien ematen dena. Ikasleak barneratu beharreko materiala irakaslearengandik jasotzen du.
Aurkikuntza bidezko ikaskuntza: Ikasleak materiala aurkitu behar du. Ikasleak du paper aktiboagoa. Irakaslea gidatzailea da.
Ikaskuntza Mekanikoa edo oroimen hutsezkoa: Ikaskuntza logikarik gabe, mekanikoki, ulertu gabe, erlazionatu gabe barneratzen da, eta buruz ikasten da.
Ikaskuntza Esanguratsua: Informazio berria ulertuz eta aurreko informazioarekin lotuz ikasten da.
D. AUSUBEL: ERREZEPZIOZKO IKASKUNTZA ESANGURATSUAREN EZAUGARRIAK
- Irakasle-ikaslearen arteko elkarreragina garrantzitsua eta beharrezkoa. Irakasleak hasierako aurkezpena egin. Ideiak eta erantzunak eskatu ikasleei.
- Adibide asko erabili. Adb: marrazkiak, irudiak, grafikoak,..
- Ikaskuntza deduktiboa. Lehenik kontzeptu orokorrak aurkeztu zehatzetara iristeko.
- Sekuentziala materialea aurkezteko orduan. Pauso batzuk jarraitu behar.