Hezkuntza Premia Bereziak: Eskolatze Modalitateak eta Antolamendu Neurriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,58 KB

Hezkuntza Premia Bereziak: Eskolatze Modalitateak

1. Ikastetxe Arrunta: Integrazio Zentroak eta Gela Alternatiboak

  • Eskolatze modalitatea: Ikastetxe arrunta.
  • Entzumen- nahiz mugimen-desgaitasuna duten ikasleentzako Lehentasunezko Integrazio Zentroak: Entzumen- nahiz mugimen-desgaitasun larria duten ikasleentzat, baliabide bereziak behar dituztenak, ikastetxe guztietan nekez eskain daitezkeenak.
  • Gela Alternatiboak:
    • Xedea: Ingurune guztiz egituratua eta antolatua eskaintzea testuinguru arrunt baten barnean.
    • Ikasleak: Autismoaren espektroko nahasmenduei edota komunikazio-nahaste larriei eta adimen-desgaitasun moderatuei lotutako hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzat.
    • Taldea: Hiru, lau edo bost ikaslek osatuko dute taldea.
    • Curriculuma: Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako curriculumetan ezarritako gaitasunak izango ditu erreferentzia gisa.
    • Tutorea: Pedagogia Terapeutikoko irakaslea.

HPB Ikasleentzako Antolamendu Neurriak

2. Ikastetxe Arrunta: UCE eta Lanbide Heziketa Egokitua

  • Eskolatze modalitatea: Ikastetxe arrunta.
  • Curriculum Bereziko Unitatea (UCE) (DBHko ikastetxeetan):
    • Xedea: Oinarrizko irakaskuntzan laguntza intentsiboa garatzeko egiturak eskaintzea, zenbait arlo edo irakasgaitan erreferentziazko talde batean sartzea, eta ikastetxeko jarduera orokorretan parte hartzea.
    • Ikasleak: Adimen-desgaitasun arina edo ertainari lotutako hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak, Lehen Hezkuntzako etapan ikastetxe arruntetan eskolatuta egon direnean.
    • Curriculum erreferentea:
      • LHko etapako curriculumaren helburuak, edukiak eta oinarrizko gaitasunak.
      • DBHren helburu orokorrak, behar bezala moldaturik.
      • Hezkuntza Bereziko ikastetxeetarako erreferentziazko curriculuma.
    • Tutorea: Pedagogia Terapeutikoko irakaslea.
  • Lanbide Heziketa Egokitua:
    • Ikasleak: Adimen-desgaitasunaren ondorioz derrigorrezko hezkuntzaren ondorengo etapan hezkuntza-premia bereziak dituzten gazteentzat.
    • Taldea: Programak bost ikasle bilduko ditu gutxienez eta hamar gehienez.
    • Irakasleak: PTko irakaslea eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

3. Hezkuntza Bereziko Ikastetxea: Ordezko Gelak eta Programak

  • Eskolatze modalitatea: Hezkuntza Bereziko ikastetxea.
  • Hezkuntza Bereziko ikastetxearen ordezko gela (herri txikietan):
    • Ikasleak: Adimen-desgaitasun larri edo sakonagatik edota urritasun anizkunagatik hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak.
    • Taldea: Hiru, lau edo bost ikaslek osatuko dute taldea.
    • Curriculuma:
      • Hezkuntza Bereziko ikastetxeetakoaren parekoa izango da Oinarrizko etapan.
      • Lehen Hezkuntzako curriculumean ezarritako gaitasunak izango ditu erreferentzia gisa arlo guztietan.
    • Tutorea: Pedagogia Terapeutikoko irakaslea.
  • Eskolatze konbinatuko programa: Hezkuntza Bereziko ikastetxeetan eskolatutako ikasleei beren eskola-orduetako batzuk ikastetxe arrunt batean egiteko aukera ematea.
  • Lanbide Heziketa Berezia: Helduarora igarotzea.

Entradas relacionadas: