Hezkuntza-gaitasun orokorrak. 1.- Arduraz bizitzen ikasi. 2.- Ikasten eta pentsatzen ikasi. 3.- Komunikatzen ikasi

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,89 KB

John DEWEY (1859- 1952)

Pentsamendua

•Pragmatismoan eta funtzionalismoan kokatzen da (arrazoia instrumentala da)

•Adimena/Pentsamendua/Teoria, ezagutza bihur dadin, ekintzaren bidez frogatu behar da, horregatik esaten dugu ”funtzionala” eta “instrumentala” dela

•Adimena, gizakiek bizitzaren arazo praktikoak gainditzeko erabiltzen duten tresna da. Funtzio instrumentala egozten dio adimenari.

•Bizitza ekintza da. Bizitza esperientzian oinarritzen da: ekintzen egokitasuna eta ondorioen inguruko etengabeko ikerketa. Ekintzaren bidez eskuratzen dugu ezagutza.

•Bere filosofia “jakituria” da, hobeto bizi ahal izateko jakintza.

•Arazoei aurre egiteko garatzen den jakintza da ezagutza (ezagutza metaketa).

•Teoria eta praktika uztartzen ahalegindu zen (“learning by doing” printzipioa aplikatuz)

Hezkuntza teoria

•Bere filosofiaren praxia hezkuntzaren eremuan garatzen du.

•Hezkuntza prozesuen inguruko etengabeko ikerketa bultzatu zuen.

•Bere funtzionalismoan eta pragmatismoan oinarritzen den pedagogia lantzen du.

•Eskola, giza eta gizarte errealitatea ulertu eta bertan agertzen diren beharrei erantzuteko prest egon behar da.

•Eskolak umeen behar eta interesei erantzun behar die.

•Eskolan haurrak pentsatzen ikasi behar dute metodo zientifikoaren pausuak jarraituz. (metodo zientifikoa: hipotesiak egiaztatu esperimentazioaren bidez).

•Haurrak esperientziatik ikasi behar du. Haurraren jakin-mina eta kritikotasuna eta jarrera zientifikoa bultzatu behar zela uste zuen.

•Dewey-ren hezkuntza-teoria uste baino gehiago zentratzen da irakaslearengan (eta ez hainbeste ikaslearengan).

Irakaslearen zeregina

•Irakaslearen eginkizuna oso garrantzitsua -eta zaila- da: Ikasgaiak, giza ezagutza guztiak legez, esperientzian sortzen diren arazoei emandako erantzunen emaitza dira.

•Hori dela eta, irakasleak gaitasun handikoak izan behar dute, oso jantziak irakasten duten ikasgaietan eta jakintza teknikoetan, umeen esperientzian txertatzeko ikasgai hori.

•Haurren interesetatik abiatuz, ikasgai ezberdinetatik gidatu behar ditu irakasleak.

•Irakasleak jarrera ikertzailea behar du izan. Bere esperientzian oinarrituta lortzen dituen


Entradas relacionadas: