Hezkuntza-gaitasun orokorrak. 1.- Arduraz bizitzen ikasi. 2.- Ikasten eta pentsatzen ikasi. 3.- Komunikatzen ikasi

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 17,8 KB

IKASKUNTZA

Gizakiaren oinarrizko gaitasunetako bat dugu ikaskuntza.
Gure jokabidearen zati handi bat ikasitakoa da. Aldaketak egiten ditu ikasteak gure hautemateko, jarduteko, sentitzeko eta pentsatzeko moduan. Psikologoen iritziz, ikaskuntza esperientziak eragindako jokaera aldaketa da. 

Gure bizitzen konstante bat da ikastea. Bizitza normala egiteko ia gaitasun gabe gaude jaiotzen garenean eta bizitzan zehar gaitasun asko eskuratu behar ditugu heldutasunera iritsi arte. Haurrak eskolan ikasten du eta gazteak unibertsitatean (hala ere, ikaskuntza ez da arlo akademikora mugatu behar; eguneroko bizitzan egiten ditugun jokabide asko ikaskuntzaren bidez barneratu baititugu), bere zereginak gauzatzean ikasten du langileak, eta bere jardueraren praktikan kirolariak. Gauza batzuk ahalegin handirik gabe ikasten ditugu, beste batzuek esfortzu handiagoa eskatzen dute. 


BALDINTZAPEN ERAGILE EDO INSTRUMENTALA

Pavlovekin garatutako baldintzapen klasikoa estimuluak eta nahi gabeko erantzunak lotzean datza. Baldintzapen eragilea, aldiz, borondatezko jokabideari buruzkoa da, eta jokabide berriak nola eta zergatik ikasten diren azaltzen laguntzen digu.

Horrelako baldintzapena subjektu batek “trukean zerbait eskuratzeko zerbait egiten duenean” gertatzen da. Subjektuak errefortzu bidez indartutako jokaerak errepikatzeko probabilitate altuagoa du (errefortzuak subjektuari eskaintzen zaizkionak dira, eskatzen zaion jokabidearen trukean).Hemengo diren jokabideak sari bat lortzeko edo zigor moduko estimuluak desagertzeko helburua dutenak dira. 

Baldintzapen eragilea (edo instrumentala) deitzen zaio horri, organismoak eragin, jardun edo esku hartu duelako errefortzu bat lortzeko. Instrumentala deitzen zaio bebai, organismoaren erantzuna helburu bat lortzeko bitartekoa delako. 


Lehenengo ikerketak


Edward L. Thorndike (1874-1949) psikologo iparamerikarra izan zen aitzindarietako bat baldintzapen eragile edo instrumentalaren azterketan. Katuak sartzen zituen berak diseinatutako kixketedun ate bat zeukaten kutxetan eta janari apur bat uzten zien kanpoan. Hasieran, erantzun desberdinak zituzten katuek: janaria barroteen artean usaintzea, kaiolako paretak kolpatzea… kisketa sakatu eta janaria ahalbidetzen zien atea zabaltzen zuten arte. Hasieran, nahi gabe sakatzen zuten kisketa. Gero, bakoitean azkarrago irekitzen zuten atea, lehenago sari bat (janaria) lortu zutelako hori egitean. Gero eta entsegu gehiago egiten, kaiolan sartzen zirenetik irtetzen ziren arte denbora gutxiago tardatzen zuten. 

Thorndikek ondorioaren legea ezarri zuen: “Egoera jakin batean emaitza positiboa ematen duen edozein jokaera probableagoa bihurtuko da etorkizunean” diona. Erantzun baten atzetik gertaera positibo bat badator, estimuluaren eta erantzunaren arteko asoziazioa sendotu egiten da; eta erantzunari gertaera desatsegin batek jarraitzen badio, asoziazioa ahuldu egiten da. 


Baldintzapen instrumentalaren elementuak->


Baldintzapen instrumentala ikaskuntza bat da, zeinean erantzun boluntario bat indartu edo ahuldu egiten den, ondorioak positiboak edo negtiboak izatearen arabera. “Helburu bati zuzendutakotzat” deskribatzen da jokaera . Norbanakoak sari bat du jokaera jakin bat egiteagatik. -> Baldintzpen klasikoan ez bezala, zeinean jokabideak estimuluen presentziarekiko -hala nola janaria, ura, mina eta abar- erantzun biologiko naturalak diren, egokitzapen eragilean, aldiz, orgnismo batek bere ingurnean eragitn du eta erntzun boluntrioak ematen ditu emaitza desiragarri bat eragiteko. ->  Jokaera baten propabilitatea gehitzen duen estimulu bat da errefortzua. Agertzen den estilmulu apetitiboa zein desagertzen den estimulu abertsiboa izan daiteke erefortzua.Ondorio atsegingarri bati estimulu apetitibo esaten zaio eta ondorio gogaikarri bati estimulu abertsibo esaten zaio. Skinerren ustez, bi motatako errefortzuen artean bereizi behar da:

1-Errefortzu primarioak

Biologikoki garratzitsuak diren estimuluak dira berezkoak direlako, berez baitira gogobetekoak: janaria, ura edo sexu-jarduera. 2-

Errefortzu sekundrioak

Estimulu hauen propietate errefortzatzaileak ez dira berezkoak, ikasitakoak baizik;gogobetekoa den beste zerbaitekin dute lotura, baina ez digute berez hori ematen; adibidez, dirua edo errekonozimendu soziala.


Skinner: jokaeraren eraldaketa

Thorndikeren lanetik abiatuta, B.F. Skinerrek (1904-1990) jokabidea eraldatzeko teknikak ikertu eta garatu zituen.  Horretarako erabilitako prozedurari moldatzea deritzo eta sarien bitartez subjektuaren jokaera bideratzean datza, lortu nahi den portaerara iritsi dadin. 

Ildo horretatik hainbat ikerketa egin zituen animaliekin. Kaiola baten barruan dagoen uso bat aztertuz gero, ikus daiteke janaria emateko ordua iritsiz gero ematen ez bazaio, aztoratu eta mugitzen hasten dela. Mugimendu hauek direla eta, gerta daiteke nahi gabe alboan duen palanka bati eragitea, janaria erortzen utziko duen zulo bat irekiz. Hasieran, ez du palanka eragitea janaria lortzearekin lotuko, baina errepikatu ostean bien arteko lotura ezarriko du. Momentu horretan, zerbait lortzeko erantzun bat ematen ikasi duela esan daiteke. Orduan, estimulu neutroa zen palanka, baldintzaturiko estimulu bihurtu da. Usoak nahi duen janaria lor dezan erantzun bat sortzeko (palankari eragitea) gai izango den estimulua. 


Skinnerren ikerketak Pavlovek txakurrarekin egindako ikerketekin alderatuz gero, ondorengo ezberdintasun nagusiak aurki ditzakegu:    -2KdhUsj0OnY3HWLNVMdYLvywgf4uDMg9YUOtBqNHVh7F3rbYB-L0Bqv5mWTBtQAvTo4zOsSXCvJTvRvE679FNAorDTlB4_U4raqar3BlN8E5pVhQX4-fjhSgX-etbbmK7htNI6y  


Baldintza eragiteko prozedurak->


Baldintzapen instrumentaleko lau mota daude: errefortzu positiboa, errefortzu negatiboa, omisioagatiko entrenamendua eta zigorra. 

A))Errefortzu positiboa


Erantzunaren maiztasuna areagotzen duen objektu, saria edo jokaera da. Janaria eta dirua dira errefortzu positiboen adibideak. Mekanismo eraginkorrenak dira animaliek eta gizakiek ikas dezaten. Errefortzu positiboiaren eraginkortasuna aldagai hauen menpe dago:

1

-Zenbat eta handiagoa izan sari kantitatea, orduan eta handiagoa egindako esfortzua. Sari mota aldatzen badugu, aldaketa bat gertatzen da jokaeran. Ez da gauza bera 900 euroko soldata batengatik edo 7000 euroko soldata batengatik lan egitea.

2

Errefortzuaren eta jokaera indartuaren artean denbora-hurbiltasuna behar da nahitaez. Errefortzuaren entrega atzeratzen bada jokaeraren egokitzapena murrizten da.

3

Motibazio-maila funtsezkoa da ikaskuntzan. Bi arratoi jartzen baditugu, bat gosez eta bestea ase eginda, helmugan haragi puska bat duen labirintoan, lehenengoak bidea egingo du eta bigarrena, aldiz, ikusmiran ibiliko da. 


B))Errefortzu negatiboa

Jokaera bat egiteko estimulu abertsibo edo desatsegin bat ezabatzen duenean gertatzen da. Bi prozedura daude:

1--Ihes-baldintzapena

Subjektuari estimulu abertsiboa aplikatu eta honek, hori eteteko, bilatzen ari garen erantzuna ematen duenean gertatzen da. Subjektuak, estimulu desatsegina desager dadin erantzuten du, estimulua agertu ondoren.

2-Saihespen baldintzapena

Subjektuari estimulu abertsiboa ez aplikatzeko honek bilatzen ari garen erantzuna ematen duenean gertatzen da. Hau da, subjektuak ikasi du jokabide zehatz bat izanez gero ez duela estimulu desatsegin hori jasango; horregatik, hori gertatu aurretik, erantzun jakin bat ematen du. Estimulu desatsegina baino lehenago gertatzen da. 

C))))Omisioagatiko entrenamendua

Erantzun eragileak indartzaile apetitibo baten edo gertakari atsegin baten aurkezpena saihesten duenean gertatzen da. Hau da, jokabide batek sariaren omisioa dakar. Esaterako, gurasoek seme-alabei ikas bidaira joatea uzten ez dietenean. 


D))Zigorra-->


Errefortzuaren kontrako efektua duen estimulua da zigorra; hau da, jokaera bat gertatzeko aukera edo maiztasuna murrizten ditu. Nahi ez diren jokabideekin bukatzeko erabiltzen dira zigorrak. ->Irakasle batek eskola ematen uzten ez duen ikasle bat ikasketaburuarengana bidali du hiru egunez ikastetxetik bidal dezan. Su-hiltzaile bat berandu iritsi da bere lanera eta bere nagusiaren errieta jaso du. Egoeretako bakoitza zigor-adibide bat da. Nahi ez den jokabidea izateagatik ordaintzen den prezioa da zigorra, eta bliagarria da zenbait arautarako atxikimendua lortzeko mehatxu gisa. Jokabide baten gutxitzea eragiten du zigorrak, jarraitzen duen gertakaria estimulu abertsibo bat delako. ->Zigorraren eragozpen handiena egin behar ez denaz informatzen duela, baina ez du erakusten zer egin behar den da. Ondorengo bereizketa egiten da zigorren inguruan: 1-

Zigor positiboa

Nahi ez den estimulu bat administratzean datza, hala nola,esperimentu batean  bide bat eketrifikatzea arratoi bat bertatik pasa ez dadin edo berandu iritsi den langile bati errieta egitea.

2-Zigor negatiboa

Subjektuak eskuratu nahi duen estimulua kentzea eskatzen du, adibidez gidabaimena kentzea edanda autoa hartu duen gidari bati. 


Errefortzamendu-programak->


Oso garrantzitsua da jokabideak moldatzeko edo baldintzapen eragileak lortzeko erabiliko diren estimuluak aukeratzea. Ildo horretatik, errefortzu-programa desberdinak daude. Erantzun baten atzetik errefortzatzaile bat joan den unea edo modua adierazten duten patroi edo arauak dira errefortzamendu-programak. Jokabidearen ikaskuntzan eragiten dute programa horiek eta ikaskuntza hori nola atxikitzen den. Oinarrizko bi mota daude: 1-

Errefortzamendu jarraitua

Errefortzatzaile baten agerpena eragiten du erantzun bakoitzak, uso batek saria jasotzen du tekla bat mokokatzen duen bakoitzean. 2-

Errefortzamendu aldizkakoa

Zenbait aldiz baino ez dira indartzen erantzunak; makinetara, adibidez, txanpon-makinetara jokatzen duen pertsona batek errefortzua edo saria jasotzen du noizean behin.  Errefortzamenduko oinarrizko lau programa daude. Subjektuaren erantzunetan oinarritzen diren bi programa (Arrazoi Finkoa eta Arrazoi Aldakorra) eta beste bi denboran (Tarte Finkoa eta Tarte Aldakorra). Lehenengoetan, erantzun kopuru jakin baten ondoren gertatzen da errefortzuaren entrega; azkenekoetan, denboraldi jakin baten ondoren entregatzen da errefortzua. 


1.Arrazoi finkoa


Erantzun finkoen kopuru jakin baten lortzen da errefortzu bat. Programa honekin erantzunen frekuentzia oso handia eta eraginkorra da. Adibidez, destajuko lanetan langileak egindako lanaren arabera kobratzen da eta ez denboraren arabera.

2-Arrazoi aldakorra


Arrazoi finkoko programaren antzekoa da, salbu eta errefortzatzaile bat lortzeko erantzun kopurua ausaz aldatzen dela. Erantzunen-tasa handia da, bizkor erantzuteak errefortzua lehenago jasotzea esan nahi baitu. Txanpon-makinetako jokalariek ez dakite zenbat partida behar dituzten konbinazio irabazlea lortzeko. Arrazoi aldakorreko programek erantzun global altuko tasa iraunkorra sortzen dute, eta norbanakoek ez dute etenik egiten indartzearen ondoren. Itxuraz, hurrengo errefortzua noiz iritsiko den ez jakitearen ziurgabetasunak etengabe mantentzen ditu organismoak erantzuna ematen.


3-Tarte finkoa


Errefortzua denbora-tarte finko bat igaro ostean agertzen da, betiere tarte horretan eman beharreko erantzuna eman bada. Erantzun gutxi lortu ohi dira tartearen hasieran eta asko tartearen amaieran. Errefortzua administratzen denean, erantzun-tasa txikia izaten da. Bitarte horretan, jokabideak gora egiten du normalean, maila altua lortu arte programatutako hurrengo sendogailua baino lehentxeago. Adibide bat bere semea ikasten ari dela ordu erdiro egiaztatzen duen aita batena litzateke, eta horrela denean lausengu bat egiten dio. Edota ikasle batek azterketa baino egun gutxi batzuk lehenago ikasten duenean. 

4-Tarte aldakorra


Ausaz alda daitekeen denbora tarte baten ondoren dago eskuragarri errefortzua. Erantzun-tasa egonkorrak lortzen dira kasu hauetan.  Adibide bat ezusteko azterketak egiten dituen irakasle batena izan daiteke. Ikasleek ikasi egiten dute, ez dakitelako noiz den azterketa. 


IKASKUNTZA SOZIALA


Albert Bandura psikologoak uste du ikaskuntza oro ez zaiola zuzeneko esperientziari zor; behaketaren bidez ere ikasten dugu edo beste batzuen jokaera imitatuz. Ikaskuntza guztia sarien eta zigorren emaitza izango balitz, gure ikasteko gaitasuna oso mugatua litzateke. Animaliek zein pertsonek jokabideak imitatzen dituzte eta imitazioari esker gauza asko oso modu azkarrean ikastea posible da horri esker.  Behaketa-ikaskuntza (imitazio bidezkoa) subjektuak eredu baten jokabidea ikusten duenean gertatzen da. Banduraren lanetan behatzailea eredu gisa aurkezten zaigu; hau da, behatzaileak subjektuan ezarri nahi den portaera izango du. Ondoren, sekuentzia baten bidez, jokabide hori subjektuan ezartzen saiatuko da.

1-Arreta

Lehenengo fase batean subjektuak eredu bat behatzen du eta bere jokabidearen ezaugarriak bereizten ditu. 

2.Atxikipena

Bigarren fasean, ereduaren jokabideak behatzailearen memorian gordetzen dira. 

3-Exekutatzea

Azkenik, behatzaileak jokabidea egokia dela uste badu, errepikatu egingo du.

4-Ondorioak

Ondoren, burututako jokabide hori baldintzapenezko tekniken bitartez (besteen onarpena, etab.) indartu daiteke. 


Ikaskuntza hau baldintzapen klasiko eta eragilea baino konplexuagaoa da, betiere jarduera kognitiboren bat inplikatzen baitu, hala nola arreta eta memoria.  Eredu baten imitazioa handagoa da eredu horrek zenbat eta erakargarritasun, arrakasta eta botere handiagoa izan. Gizarte tradizionalagoetan eragin handiagoa zuten gure inguruneko eredu hurbil eta ezagunek eta gaur egun, aldiz, ikus-entzunezko bitartekoek pentsamendu patroiak, jarrerak eta portaera berriak transmititzen dituzte.  Ereduak eraginkorragoak dira hitzak eta ekintzak kontsekuenteak badira. Askotan, pertsonek gauza bat esaten dute eta beste bat egin. Guraso askok honako printzipio hau hartzen dute arau “egin nik esaten dudana, ez nik egiten dudana”. Seme-alabek mezu horiek entzuten dituzteneak, hipokresia zer den ikasten dute.  Beste batzuek egiten dutena egiten eta ikusten ikasten dute gizakiek. Behaketaren bidez bizimodu positiboak (altruismoa) edo negatiboak (indarkeria) ikasten dira. Ikaskuntza hori garrantzitsua da haurtzaroan eta helduaroan, baina haurrek gehiago ikasten dute helduen jokabidea ikasiz haiengandik jasotzen dituzten ahozko mezuengandik baino. 


IKASKUNTZA KOGNITIBOA


XX. Mendeko hirurogeiko hamarkadatik aurrera, psikologia kognitiboaren jarraitzaileek esperientziatik ikasten dugula onartzen dute, baina subjektua da kanpo-munduaren ezagutza eraikitzen duena. Barne-antolamendu kognitiboaren arabera, subjektuak errealitatea interpretatzen du eta esanahi propioak sortzen ditu.  Pertsonek ezagutza eskuratzeko, biltegiratzeko, berreskuratzeko eta erabltzeko baliatzen dituzten prozesu kognoszitiboak deskribatzeaz, azaltzeaz eta ulertzeaz arduratzen da psikologia kognitiboa.  Ikaskuntzari buruzko orientazio-aldaketaren ordezkarietako bat da David Ausubel. Uste du, ikaskuntza kognitiboak esan nahi duena ikasten duguna jada dakigunetik interpretatutako informazio berriaren ondorio dela. Kontua ez da informazioa erreproduzitzea, asimilatzea eta gure aurreko ezagutzetan integratzea baizik.  Aldez aurreko ezagutzek beste berri batzuk eskuratzeko duten papera eta hizkunt zak ikaskuntzan duen funtsezko balioa nabarmentzen du Ausubelek . Ikaskuntzaren esanahia errazago ulertzen da edukiak antolatuak daudenean, egitura bat dutenean eta beren artean erlazionatuta daudenean. Ikaskuntza esanguratsuan gertatzen den informazio eskuratzea subjektuak...->


 aurretik beregan dituen ideien menpekoa da, eta informazio berriaren eta aurretik zeuden ideien arteko harremanaren bitartez gauzatzen da. Ikasgelan ikasteko lau modu bereizten ditu David Ausubelek: 1-

Eduki berrietara iristeko moduaren arabera sailkatuz: a)Ikaskuntza harkorra

Ikasleak edukiak behin betiko forman jasotzen ditu edukiak. Ez du inolako aurkikuntzarik egin beharrik, kontzeptuak ulertu eta asimilatu besterik ez, erreproduzitu ahal izateko.

B)Aurkikuntza bidezko ikaskuntza

Ikasleak ez ditu edukiak modu pasiboan jasotzen, kontzeptuak eta dagozkien harremanak ezagutzen ditu eta bere aldez aurreko eskema kognitibora egokitzeko berriz ordenatzen ditu. 2-Informazio berria eta aurretiko ideia eta ezagutzak erlazionatzeko prozesuaren arabera sailkatuz: a)Ikaskuntza errepikagarria.
Ikasleak edukiak ulertu gabe edo bere aldez aurreko ezagutzekin lotu gabe memorizatzen dituenean gertatzen da, esanahirik aurkitzen ez dienean ikasi behar dituen ezagutzei.

B)Ikaskuntza esanguratsua

Ikaskuntza honetan ikaslea dakiena oinarri artuta eta irakslearen bitartekari-funtzioari esker, munduaren ezagutza berrantolatzen du(eskema kognitiboak) eta egoera edo errealitate berrietara tranferitzen du ezagutza hori. 

Entradas relacionadas: