Hezkuntza-eskubidea eta Hezkuntzaren Funtzio Sozialak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,3 KB

Zer da hezkuntza-eskubidea?

Hezkuntza-eskubidea pertsona orok hezkuntza jasotzeko duen giza eskubidea da. Eskubide honek hainbat baldintza betetzen ditu, besteak beste, oinarrizko hezkuntza doakoa eta derrigorrezkoa izan behar du, hezkuntzan sartzeko diskriminazio-mota guztiak kendu behar dira, hezkuntza kalitatezkoa izan behar da eta ikasle bakoitzari egokitu behar zaio.

Zer esan nahi dugu Eskubide honen ikuspegia zabaldu eta eguneratu behar dela esaten dugunean?

Hezkuntza legean zaharregi garatu direla, gizartea izugarri aldatu dela esan dezakegula eta horren ondorioz legeak ez dira lehen bezalako eraginkorrak. Beraz, eguneratu behar ditugu, gaur egungo gizartera egokitu behar dira, eskola inklusiboak aurrera eramanez eta indibiduo guztien eskubideetara eta ahalmenetara moldatuz.

Zein dira hezkuntzaren 5 funtzio sozialak?

Hezkuntzaren funtzio sozialak: ● Lanerako prestatu ● Etorkizuneko herritarrak prestatu ● Aukeren berdintasuna bermatu ● Ikasleak zaintzea eta begiratzea ● Etorkizuneko herritarrek ikasten dutenaren kalitatea bermatu.

Aipatu Espainiako Hezkuntza Sistemaren elementuak

Arauzko esparrua, administrazioak, hezkuntza erakundeak, giza baliabideak, hezkuntza mailen antolamendua, eskolatze eta prestakuntza modalitateak, hezkuntza modalitateak, hezkuntza eskaintza eta curriculuma, planak, ikastetxeak modernizatzeko programak.

Aipatu Curriculumaren elementuak.

● Helburuak ● Gaitasunak ● Edukiak ● Metodologiak ● Ebaluazioa o Ikasketaren emaitzak (Estandarrak) o Ebaluatzeko irizpideak

Desberdindu HEZKUNTZA FORMALA, HEZKUNTZA EZ-FORMALA eta HEZKUNTZA INFORMALA.

Hezkuntza formala hezkuntza juridikoa da, hau da, titulazio bat lortzea helburu gisa duena. Hezkuntza ez-formala, berriz, ez da juridikoa eta aurrekoa baino malguagoa eta dinamikoagoa da (klase partikularrak, ikastaroak etab). Amaitzeko, hezkuntza informala txikitatik familiarekin etxean edota kalean lagunekin jasotze duguna da.

Ze desberdintasun dago bereizketa, integrazioa eta inklusioaren artean?

-Segregazioa: Baztertuak, eskolaratze prozesura sarbidea dute baina modu segregatu batean, eskola berezitan. -Integrazioa: Ohiko eskoletan eskolatuak badaude ere, ikasleak dira hezkuntza eredura egokitu behar direnak, kurrikulo egokitua, ebaluazio desberdindua… -Inklusiboa: Haur guztien aniztasuna aintzat hartzeko Hezkuntza Sistemak bere proposamena, funtzionamendua eta egitura aldatzen du eskoletan, dibertsifikazioa eta pertsonalizazioa.

Talde bateko partaideen aniztasunak zer gehitzen dio talde horren irakaspen-ikaspen prozesuari?

Ikaskuntza, garapen integrala, elkarbizitza, garapen sozioemozionala, bestearen zainketa eta elkardependentzia positiboan oinarritutako erlazioak.

Zein urratsetan zehazten da, ikasleen hazteko behar partikularrak eta hezkuntza erantzuna kasu bakoitzean egokitzeko behar den erabakiak hartzeko prozesuak? (4)

-Eboluzio psikopedagogikoa -Txosten psikopedagogikoa -Eskolaratzearen irizpena -Ikuskaritzaren txostena

Zeintzuk dira desgaitasun motak? (6)

-Mugitzeko desgaitasuna: Pertsona batek mugitzeko daukan ezintasuna edo mugak. -Ikusteko desgaitasuna: Bista galtzea edo zailtasunak izatea begietako batekin ikusteko. -Entzuteko desgaitasuna: Barne belarria galtzea edo entzumen mugatua izatea. -Hitz egiteko desgaitasuna: Mintzamena galtzea edo mugatua izatea. -Desgaitasun intelektuala: Trebetasun berriak ikasteko mugak hartzen ditu barnean (buruko desgaitasuna). -Desgaitasun psikosoziala: Harreman sozialak edo/eta afektiboak izateko mugak. Horren adibide dira espektro autistako nahasmenduak (buruko desgaitasuna).

Ze Gizarte taldeetan parte hartzen dute Erakunde Gizahezitzaileen programek? (5)

-Adingabeekin: haurrak babesik gabe daudeneko egoerak balioestea, eguneko zentroak adingabeentzat, familian edo egoitza batean hartzea, bakoitzaren etxera joaten diren hezitzaileak. -Desgaitasuna: zentro okupazionalak, eguneko zentroak. -Bazterketa: laneratzen/gizarteratzen laguntzeko zerbitzuak, oinarrizko errenta. -Emakumea: tutoretzapeko etxebizizak genero indarkeriaren biktimentzat, harrera etxeak… -Familia: familiei arreta emateko zentroak, familia bitartekaritza.

Zeintzuk dira gaur egungo Haur Hezkuntzaren ezaugarri nagusiak? (9)

-Hezkuntza sistemaren lehengo tartea da -Bi ziklotan antolatzen da: 0-3 eta 3-6. -Borondatezkoa da, ez nahitaezkoa. -0tik 6ra urte bitarteko haurrentzat da -Xedetzat du haien gaitasun fisikoak, afektiboak, intelektualak eta sozialak garatzea. -Haurren garapen orokorra lortu nahi du -Familiak eta ikastetxeak elkarlan estua egin behar dute -Haurren heldutze prozesua mesedetzen duten dimentsioak landu behar ditu, sozializazioa eskolan, ekintzak, estimuluen bidez, eta haurra-hezitzailea-giroa-beste haur batzuk interrelazioak errazteko esperientzia aberasgarriak. -Hezkuntza integrala izatearen alde egin behar du.

Zeintzuk dira Haur Hezkuntzaren helburuak 1.zikloan (10) eta 2.zikloan (7)?

Haur Hezkuntzako lehen zikloak ondoko helburuak lortu ahal izateko gaitasunak lagunduko die haurrei: ● Mailaz maila beren gorputzaz eta besteenaz ohartu eta ezagutzea, gorputzaren ahalbide eta mugak baloratuz. ● Beren oinarrizko beharrei erantzutean eta ohiko jardueretan geroz eta autonomia handiagoa lortzea. ● Beren ingurune familiar, natural eta soziala behatu eta aktiboki aztertzea. ● Izaki bizidunekiko eta ingurumenarekiko errespetu eta arretazko jarrerak garatzea. ● Helduekin eta beste haur batzuekin afektuzko loturak ezartzea, emozioak eta sentimenduak adierazi eta ulertuz eta interesa agertzeko eta laguntza emateko jarrerak garatuz. ● Mailaz maila bizikidetzaren eta gizarte harremanen oinarrizko arauak ikastea, tolerantziaren aldeko eta bereizkeriarik gabeko jarrerak eta gatazka modu paketsuan konpontzeko estrategiak garatuz. ● Haurrek beren ikaskuntza prozesuetan aktiboki parte hartzea, nork bere gaitasunetan konfiantza izanez eta sormena, norberaren ekimena eta ahaleginak egin eta arriskuak hartzeko gaitasuna garatuz. ● Hitzezko hizkuntzaren jabe egitea mailaz maila, norberaren jokabidea eta besteena arautu, irudikatu eta komunikatzeko tresna den aldetik. ● Komunikaziozko trebetasunak garatzea hizkuntza, adierazpide eta irudikapenerako bide desberdinetan. ● Laneko teknikak ikasten eta ohitu intelektualak hartzen hastea, bai eta ezagutza zientifiko, tekniko, humanistiko, historiko eta artistikoak ere, saiakuntzaren, ekintzaren eta jolasaren bitartez. Hezkuntzako bigarren zikloak ondoko helburuak lortu ahal izateko gaitasunak lagunduko die haurrei: ● Beren eta besteen gorputza eta ekintzarako ahalmenak ezagutzea eta desberdintasunak errespetatzen ikastea. ● Beren ingurune familiar, natural eta soziala behatu eta aktiboki aztertze eta hor Nafarroaren ezaugarri berezietako batzuez ohartzea. ● Mailaz maila autonomia lortzea bere ohiko jardueretan. ● Besteekin harremanetan sartzea, eta mailaz maila bizikidetasun eta harreman sozialeko jokabideak bereganatzea, hala nola gatazkei konponbide baketsuak aurkitzen ohitzea. ● Komunikazioko trebetasunak garatzea hizkuntza, adierazpide eta irudikapenerako bide desberdinetan. ● Trebetasun logiko-matematikoen, irakur-idazketaren eta mugimendu, keinu eta erritmoaren haztapenak bereganatzea.

2.artikulua. Printzipio orokorrak eta pedagogikoak Lehen Hezkuntzan (5)

● Lehen Hezkuntza nahitaezkoa eta doakoa da. Sei ikasmaila ditu, normalean sei urtetik hamabi urte bete bitarte egitekoak. ● Lehen Hezkuntzak izaera orokor eta integratzailea du eta arloka antolatzen da. Arlo horiek hiru bloketan banatzen dira: enborrekoak, espezifikoak eta autonomia erkidegoen konfigurazio askekoak. ● Garrantzi berezi emanen zaio ikasleen prestakuntza osorako mesedegarriak diren azturak, jarrerak eta balioak garatzeari. ● Hezkuntza ekintza ikasleen esperientziak eta ikasketak bateratzera zuzenduko da Lehen Hezkuntzan eta, lan erritmoei dagokienez, ikasleen banakako ezaugarrietara edota ikasketa estiloetara egokituko da ikasle orok helburuak erdiets ditzan eta bere ahalbideak muturreraino gara ditzan. ● Etapa honetan ahalegin berezia eginen da honako hauetan: o Ikasle bakoitzari modu prebentiboan arreta eman eta jarraipena egitea, premiak goiz hautemanez. Premiak hauteman bezain laster errefortzu nahiz aberaste mekanismoak martxan jartzea. o Familien beharrezko lankidetza eta inplikazioa.

Entradas relacionadas: