Hautespen artifiziala

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,23 KB

Eboluzio kimikoa:

  • Lehenengo biomolekulak sortu ziren (molekula organiko bakunak). Adituek uste dute eguzki-sistemaren sorreran eratu zirela, eta Lurra sortu zenetik zeudela, edo lurrazalean talka egin zuten meteoritoetan heldu zirela.

  • Gero eta molekula konplexuagoak eratu ziren, hasierako biomolekula bakun horiek garatzearen ondorioz.

  • Protozelulak sortu ziren.
    Biomolekulak mintz esferikoen barruan antolatu ziren.

Eboluzio biologikoa:

  • Jatorrizko zelulak eratu ziren. Protozelula batzuk materia eta energia kanpoaldearekin trukatzeko, inguruneko aldaketen arabera erregulatzeko eta euren buruaren kopiak egiteko gai ziren.

  • Zelula prokariotoen hainbat mota sortu ziren, jatorrizko zelula haietatik.

  • Lehenengo zelula eukariotoak sortu ziren, endosinbiosiaren teoriaren arabera.

  • Populazio bateko banakoek aldaketa heredagarriak dituzte:

Edozein populazioetan, banakoek ausazko aldaketak jasaten dituzte. Eta horietako aldaketa batzuek handitu egiten dituzte banakoak bizirik irauteko eta ondorengoak izateko aukera, eta beste aldaketa batzuk, ostera, murriztu egiten dute aukera hori. Aldaketa horietako batzuk gainera heredagarriak dira.


  • Ondoen moldatzen direnek soilik irauten dute bizirik:

Darwinek populazioetan banako kopurua iraunkorra zela behatu zuen eta horrenbestez, heldutasunera iristen ez ziren ondorengo asko hiltzen zirela. Hau da, bizirik iraungo zutenak baino banako gehiago jaiotzen zirela.

Gertaera hori azaltzeko, Darwinek populazio bateko banakoak bizirik irauteko borrokan zihardutela proposatu zuen, beraz, baliabideak mugatuak zirenean elkarrekin lehian ibiltzen zirela.  Borroka horretan, ondoen moldatzeko aukera ematen duten aldaketak dituzten banakoek soilik irauten dute bizirik, hortaz, ondoen moldatzen direnak.


  • Ondoen moldatzen direnek ondorengo gehiago uzten dituzte:

Aldaketa onak dituzten banakoak janaria eta habitata lortzeko gaitasun hobeak izateaz gain, gehiago ugaltzen dira, eta beraz, arrakasta ematen dieten karaktereak transmititzen dizkiete ondorengoei. Eta horrela, denborarekin, espezie berriak sarraraziko dituzte.


  • Darwinen mugak:

Darwinek ezin izan zuen azaldu nola transmititzen ziren karaktereak belaunaldi batetik hurrengora, ez eta banakoen arteko aldakortasunak zer jatorri zuen ere, ez baitzituen herentzia azaltzeko behar ziren genetikako ezaguerak.

  1. DARWIN-EN EBOLUZIOAREN TEORIA


  • Mundua ez dago geldirik, etengabe aldatzen baizik.

  • Aldaketaren prozesua apurka-apurkakoa eta etengabea da.

  • Antzekoak diren organismoek elkarren ahaideak eta aurreko komun baten ondorengoak dira.

  • Eboluzio-aldaketa hautespen naturalak eragiten du.



Entradas relacionadas: