Haurtzaroko Gaixotasunak eta Autonomiaren Garapena
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 7,51 KB
Haurtzaroko Gaixotasunak eta Osasuna
Haurraren immunitate-sistema garatzen ari da, eta horrek gaixotasunen aurrean ahulagoak egiten ditu.
- Osasuna: ongizate fisiko, mental eta sozial gisa definitzen da.
- Gaixotasun fisikoak: pertsona baten osasun-egoera normala arriskuan jartzen duen asaldura organikoa edo funtzionala.
Oinarrizko Kontzeptuak
- Sintoma: gaixotasun bat izan dezakegula jakinarazten digu (sukarra, sabeleko mina…).
- Erikortasuna: toki eta momentu batean gaixotzen diren pertsona-kopurua.
- Patogenoa: gaixotasuna sortzen duten eragileak.
- Infekzioa: patogenoak organismoan sartu, garatu eta jardutean gertatzen da.
- Diagnostikoa: gaixotasuna identifikatzeko prozesua.
- Tratamendua: gaixotasunari aurre egiteko eta sendatzeko neurriak.
Gaixotasun eta Infekzio Motak
Gaixotasun motak:
- Infekziosoak / Kutsakorrak: bakterioek, birusek eta parasitoek sortzen dituzte.
- Sortzetikoak: jaiotze-unean ematen direnak.
Infekzio motak:
- Bakterio-infekzioa: bakterioek sortzen dituzte eta antibiotikoekin tratatzen dira.
- Infekzio birikoak: gaixotasun arinak edo larriak eragiten dituzte; immunitateak borrokatzen ditu.
- Parasito bidezko infekzioa: beste izakietan bizi dira (adibidez, zorriak).
Kutsatzeko Mekanismoak eta Prebentzioa
Kutsatzeko mekanismoak:
- Zuzenean: kontaktu fisikoa, airezko tantak, zuzeneko inokulazioa.
- Zeharka: aireko transmisioa, ur eta elikadura kutsatuak, intsektu odoljaleen bidez, kutsatutako objektuen bidez.
Prebentzio-jarduerak
- Haurdunaldiaren aurretiko eta haurdunaldiko prebentzio-neurriak: amaren zaintza (elikadura, ariketa fisikoa, atsedena…).
- Prebentzio-neurriak jaioberrietan: amaren esne bidezko edoskitzea, haur-osasunaren jarraipen egokia…
- Haurtzaroko prebentzio-neurriak: prebentziozko immunizazioa, neurri profilaktikoak, elikadura, higienea, jarduera fisikoa, atsedena…
Immunitate-sistema eta Txertoak
Kanpoko erasoetatik babesteko, organismoak daukan immunitate-sistema erabiltzen du.
- Immunitate naturala vs. eskuratua:
- Naturala: haurraren azalak bakterio asko sartzea eragozten du (ez da ikasten).
- Eskuratua: gripea pasatzean, gorputzak “ikasi” egiten du birus hori ezagutzen.
- Immunitate pasiboa vs. aktiboa:
- Pasiboa: kanpotik jasotakoa; adibidez, amak bularra ematean esnearekin ematen dion babesa (ez sortu, baizik eta jaso).
- Aktiboa: gure gorputzak sortutakoa, adibidez txerto bat jasotzean.
Txertoak: Defentsa-mekanismo artifizialak dira; gorputza patogenoen aurka defendatzeko prestatzen dute. Gaixotasuna sortzen duen eragilea dosi txikietan sartzen da.
Hezitzailearen Jarrera eta Sintomak
- Haurraren gaixotasunak goiz antzematea lagungarria da sintomak arintzeko eta prebenitzeko.
- Hezitzaileek ez dute tratatzen, baina ohartarazi egiten dute; horrela, medikuek azkarrago diagnostikatu eta tratatu dezakete.
- Garrantzitsua da haurren osasun-seinaleak ondo behatzea.
Seinale nagusiak: Sukarra
- Ohikoenetako bat da.
- Sukarrarekin batera: aurpegia gorritu, eskuetako tenperatura aldatu, begi distiratsuak, jarduera gutxitu eta logura.
- Tenperatura-mailak:
- Normala: 36,5 °C
- Dezimaren bat: 36,5 - 37 °C
- Febrikula: 37 - 37,5 °C
- Sukarra: 38 - 39 °C
- Sukar altua: > 39 °C
Zer egin sukarra ziurtatu ondoren:
- Familia informatu bila joateko.
- Gela aireztatu batera eraman.
- Oso-osorik utzi edo arropa kendu.
- Ur hotzetan bustitako zapiak jarri.
- EZ eman botikarik.
- Balorazioa egin.
Gonbitoak eta Exantemak
- Gonbitoak: Urdaileko edukia kanporatzen da. Sintoma lagungarriak: goragalea, sukarra edo beherakoa. Bota ondoren ez da ongizate-sentsaziorik izaten. (Adibidez: txupito baten ostean arkada egitean ondo geratzen zara; aldiz, hurrengo eguneko ajearekin bota ondoren, gorputz txarrarekin jarraitzen duzu).
- Likidoak emango dizkiogu galdutakoa berreskuratzeko.
- Ez diogu botikarik emango.
- Balorazioa egin.
- Exantemak: Gaixotasun bakoitzak bere adierazpenak ditu; medikuak diagnostikatu behar du. Hezitzaileak familiari abisatuko dio.
Neurri Profilaktikoak eta Gaixotasun Zerrenda
Haurra ezin izango da ikastetxera eraman baldin eta:
- Sukarra badu (38 °C-tik gora).
- Beherako likidoa badu.
- Estomatitisa, erupzioak edo konjuntibitisa baditu.
- Gaixotasun kutsakorra badu.
Gaixotasun motak:
- Exantematikoak: elgorria, errubeola, barizela, bat-bateko exantema, parotiditisa.
- Arnas aparatukoak: kukutxeztula, ohiko hortzeria, gripea, difteria, pneumonia, bronkiolitisa, asma, tuberkulosia.
- Digestio aparatukoak: gastroenteritisa.
- Beste batzuk: konjuntibitisa, otitisa, meningitisa, HIESa.
Haurraren Autonomia
Zer da autonomia? Oinarrizko jarduerak modu independentean egiteko gaitasuna: jantzi, jan, garbitu… Haurrak helduenganako menpekotasunetik pertsona independente izatera pasatuko dira prozesu etengabe baten bidez.
Autonomiaren Garapen-faseak
1. Trebetasunen garapena
Haurrak gorputza mugitzen, eskuak erabiltzen eta arazoak konpontzen ikasten du. Trebetasuna ekintza bat arrakastaz egiteko ahalmena da, eta bi gaitasun mota eskatzen ditu:
- Plangintzarako gaitasunak: pentsamendu kognitiboa, ekintzak aurreikustea, antolatzea eta erabakiak hartzea.
- Exekuzio-gaitasunak: trebetasun motorrak, koordinazioa eta mugimendu zehatzak.
Trebetasuna ikasteko baldintzak:
- Oinarrizko gaitasunak: garapen fisiko eta mental nahikoa izatea.
- Esku-hartze eraginkorra: helduek laguntza egokia eman behar dute, gehiegi lagundu gabe.
- Baliabide egokiak: inguruneak ikaskuntza erraztu behar du.
2. Ohitura
Errepikapenaren bidez automatikoki egiten den portaera da. Autonomia, autoestimua eta segurtasuna handitzen ditu.
- Motak: etengabeak (errutina finkoa, adib. hortzak garbitzea jan ondoren) eta malguak (egoerara egokitzen direnak).
- Esku-hartzea: hezitzaileak koherentzia erakutsi behar du, laguntza pixkanaka murriztu, errefortzu sozialak erabili eta gehiegizko babesa saihestu.
3. Errutinak
Ekintza bat behin eta berriz modu berean egitea da, ohiturak finkatzeko. Segurtasuna ematen dute. Haur Hezkuntzan garrantzitsuak dira elikaduran, higienean, atsedenaldian eta jolasean.
Adibidea:
- Errutina: Gelara sartzean motxila leku berean uzteko unea izatea.
- Ohitura: Haurrak motxila beti bere tokian uztea bere ekimenez.