Haurtzaroaren babesa, familia-krisiak eta esku-hartzea
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,99 KB
Haurtzaroaren inguruko gizarte eta politika egiturak
Gure gizartean, gizarte eta politika egiturak ditugu. Egitura hauen helburua ordena eta segurtasuna mantentzea, lehentasun publikoak ezartzea eta eskubideak bermatzea dira.
Planifikazio motak
- Planifikazio normatiboa: Gizarte guztiak bete behar duen arau-sistema edo esparru juridikoa ezartzen da. Tresnak: legeak eta dekretuak.
- Planifikazio estrategikoa: Epe ertain-luzean lortu nahi diren helburu estrategikoak ezartzea. Tresnak: politikak edo planak.
- Planifikazio taktikoa: Ardatz estrategikoak garatzeko planifikazio zehatzagoa.
- Planifikazio operatiboa: Ekintzak zehaztea. Tresna: proiektua.
Adingabeen babes juridikoaren printzipioak
1/1996 Legeak Espainian haurraren babes juridikoa arautu zuen. Printzipio nagusiak:
- Adingabearen interes gorenari lehentasuna ematea.
- Neurriak hezitzaileen esku uztea eta familia laguntzea.
- Adingabeak babestea eta nazioarteko araudira egokitzea.
Ondorioa: Adingabeak pertsona aktiboak, parte-hartzaileak eta sortzaileak dira, beren ingurunea aldatzeko gai direnak.
Ongizatearen koordinatzailearen figura ikastetxeetan
LOPIVI legeak ikastetxe guztietan ongizate eta babes koordinatzailea izatea derrigortzen du. Eginkizun nagusiak:
- Prebentzio, detekzio goiztiar eta babesari buruzko prestakuntza-planak antolatzea.
- Gizarte-zerbitzuekin koordinatzea.
- Tratu onaren kultura eta gatazken konponketa baketsua sustatzea.
- Indarkeriaren aurkako protokoloen berri ematea.
Familia-krisiak eta estresaren seinaleak
Aurreikus daitezkeen familia-krisiak
Bizi-zikloaren edo rol aldaketen ondoriozkoak: garapen-krisiak, trantsizio-krisia, babesgabetasun-krisia eta egiturazko krisiak.
Estresaren seinale ohikoenak
Gorputzak modu ezberdinean erreakzionatzen du, baina hauek dira ohikoenak: suminkortasuna, insomnioa, antsietatea, kontzentrazio-zailtasunak, buruko minak, nekea eta jarrera konpultsiboa.
Dolu-prozesua eta haren faktoreak
Dolua pertsona, egoera edo objektu bat galtzean gertatzen da. Faktore eragileak: hildakoarekiko lotura, heriotzaren ezaugarriak, norberaren izaera eta laguntza-sarea.
Doluaren faseak
- Ukapena
- Amorrua
- Tristezia
- Negoziazioa
- Onarpena
Ondorioa: Dolu patologikoa ekiditeko, beharrezkoa denean laguntza profesionala eskatzea gomendatzen da.
Arazo anitzeko familiak eta esku-hartzea
Testuinguru horretan, adingabeen arrisku pertsonal eta soziala igo egiten da: heldutasun-atzerapena, eskola-porrota eta gizartearen aurkako jokabideak.
Arreta eta bideratzea
Familia horien konplexutasuna dela eta, erakunde ezberdinetara bideratu behar dira: osasun-erakundeak, gizarte-zerbitzuak, hezkuntza-erakundeak edo erakunde judizialak.