Haurren hizkuntzaren garapena: sekuentzia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,68 KB

Hizkuntzaren garapenaren sekuentzia

Hizkuntzaren garapenaren sekuentzia:

  • Jaiotzean: entzuten du; negar egiten du.

  • 1,5–3 hilabete: urrumak eta irribarreak; gero barreak.

  • 3 hilabete: soinuekin jolastu.

  • 5–6 hilabete: kontsonanteak esan eta entzuten dituen soinuak errepikatu.

  • 6–10 hilabete: balbuzeoa: kontsonante eta bokal elkarketak agertzen dira.

  • 9 hilabete: keinuak erabili eta keinu-jolasak egiten ditu (adib.: «cinco lobitos»).

  • 9–10 hilabete: hitzak ulertzen hasten da: “ez” eta bere izena.

  • 10–12 hilabete: bere hizkuntzakoak ez diren soinuak diskriminatu ezin ditu.

  • 9–12 hilabete: keinu sozialak (adib.: agur, kaixo).

  • 10–14 hilabete: lehen hitza (normalean bere izena edo etxeko zerbaiten izena — adibidez, katua).

  • 10–18 hilabete: lehen hitzak esaten ditu.

  • 13 hilabete: izenen funtzio sinbolikoa ulertzen du eta keinu konplexuagoak egiten ditu.

  • 14 hilabete: keinuketa sinbolikoa agertzen da.

  • 16–24 hilabete: hitz berri asko ikasten ditu: 20 hitzetik 400ra oso azkar; aditz eta izenondoak erabiliko ditu.

  • 18–24 hilabete: bi hitzez osatutako lehen esaldia egiten du.

  • 20 hilabete: keinu gutxiago, gauza gehiago izendatu.

  • 20–22 hilabete: ulermen-maila azkar eta asko handitzen hasten da.

  • 24 hilabete: bi hitzez osatutako esaldi asko erabiltzen ditu; balbuzeorik ez du egiten; hitz egin nahi du.

  • 30 hilabete: ia egunero ikasten ditu hitz berriak; bi edo hiru esaldi nahastuz hitz egiten du; oso ondo ulertzen du; akats gramatikalak egiten ditu.

  • 36 hilabete: 1000 hitzetik gora esaten ditu; %80 ulertzen du; sintaxi-akatsak egiten ditu.

Diskurtso prelinguistikoa

  • Emozionalki aberatsak diren soinuak erabiltzen ditu (negarra, urrumak, balbuzeoak).

  • Komunikatzeko lehen baliabidea negarra da: mota desberdinek esanahi desberdina izango dute.

  • Urrumak: urrumak, oihu txikiak eta bokal soinuak (“ahhh”).

  • 3–6 hilabete: soinuekin jolastu, ingurua imitatuz.

  • 6–10 hilabete: balbuzeoak, kontsonante–bokal elkarketak: sarritan lehen hitz moduan uler daitezke, baina ez dute benetako hizkuntza-esenarik.

Soinuak

  • 6 hilabete baino lehen: beren ama-hizkuntzako oinarrizko soinuak ikasi dituzte.

  • 10–12 hilabeteekin: entzuten duten hizkuntzan ez dauden soinuentzat sentsibilitatea galtzen has daiteke.

Keinuak

  • 9 hilabete: atzamarrarekin erakusten du eta soinua egin gauzak eskatzeko.

  • 9–12 hilabete: keinu sozialak egiten ditu: agur, bai edo ez buruaren keinuekin adierazi.

  • 13 hilabete: keinu konplexuagoak: besoak altxatzea adierazteko, besoetan har ditzatela nahi duela adieraz dezake.

  • 14 hilabete: keinu sinbolikoak (adib.: putz egin, “bero” adierazteko); lehen hitzekin batera agertzen dira: umeak ulertzen du gauzek edo ideiek izena dutela eta sinboloek gauza desberdinak adierazten dituztela.

Entradas relacionadas: