Haurren gizarte garpena

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,66 KB

Haurren heriotza-tasa:


Urtea bete baino lehen hiltzen diren haurren kopurua, 1.000 jaiotzeko.

Giza garapen indizea (GGI):Indize konposatu honek hiru parametro hartzen ditu kontuan: bizitza luze eta osasuntsua, ikasketa-maila eta bizi-maila duina.

Per capita HEG:Herrialdearen HEG herrialdeko biztanle-kopuruarerekin zatituta lortzen da.

Errenta gordina HEG:Herrialde baten guztizko diru-sarrerak, produktu eta zerbitzuen balioari atzerritik jasotako dirua gehituta eta nazioarteko dolarretara trukatutako zerga garbiak salbu.

Bizi-Itxaropena:Haur jaioberri batek bizitzea espero den urte-kopurua.

Alfabetatze-indizea:Irakurtzeko eta idazteko gai diren 15 urtetik gorako biztanleen ehunekoa.

Sosietateen gaineko zerga:Enpresek lortzen dituzten mozkinen gaineko zerga (enpresek mozkinen parte bat ordaindu behar dute)

Gizarte-segurantzako kontribuzioa:Enplegu-emaileek eta langileek ordaintzen duten zerga, gizarte-segurantza finantzatzeko erabiltzen dena.

Balio erantsiaren gaineko zerga:Kontsumitzaileak ordaindu behar duen produktuen edo zerbitzuen gaineko zerga.

Errentaren gaineko zerga:Pertsona batek jasotzen dituen diru-sarreren gaineko zerga, hala nola soldataren gainekoa (langileak soldataren parte bat ordaindu behar du).

Giza garapena:

  • Giza Garapenaren indizea

  • Alfabetatze indizea

  • Haurren heriotza tasa

  • Bizi-itxaropena

Garapen Ekonomikoa:

  • HEG Herrialdeko Errenta Gordina

  • Per Cápita HEG



 Arduraz kontsumitzeko, lehenik eta behin, gutxiago erosi behar dugu, hau da, benetan behar duguna erosi behar dugu. Ezer baino lehen, geure buruari galdetu behar diogu erosketa beharrezkoa den ala ez.
2. Gailu bat ez badabil, konpontzen saiatu beharko genuke. Ez dabiltzan piezak aldatzeko aukera ere badago.
3. Edonola ere, gailuek gehiago iraun dezaten ahalegindu behar dugu.
4. Gailu bat erostea erabaki baduzu, ingurumena eta gizartea babesteko aukera emango diguten bideak aurkitu ditzakegu. Hainbat aukera daude, esaterako:

Bigarren eskuko gailuak erostea;


Gailua gehiago iraunaraztea edo piezak aldatzea;


Toxikoak ez diren elementuez osatuta dagoen aztertzea;


Fabrikak langileen eskubideak errespetatzen dituen jakitea


GIZARTE SEGURANTZA

Gizarte-segurantzaren bidez, gizarte batek herritar guztiei babesa bermatu behar die, baita bizitza seguru eta osasuntsua izateko aukera ere. Halaber, herritarrek lana galtzen dutenean dirua jasotzeko aukera bermatu behar du (diru-sarrerak langabezian egon bitartean). Eta premia-garaietan dirua jasotzeko aukera ere bermatu behar du (diru-sarrerak gaixoaldietan eta erretiroa hartzean).


Pertsona orok, gizarteko kide denez, eskubidea du estatuak (gobernuak) eta nazioarteko kooperazioak emandako gizarte-segurantza izateko.


Entradas relacionadas: