Haurraren jarduera

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 13,27 KB

1.4 PRAKTIKA: MUGIMENDUA. 1. Zer da mugimendua?


Mugimenduak bizitza psikikoaren fedea da eta umea harekin Identifikatzen da. Hasieran, umearen jarduera oinarrizkoa, ez du epe luzerako Helbururik, eta erreakzioak bereizi eta eraginetatik ihes egiteko gaitasuna Falta zaio. Ingurukoekin ulertarazteko keinuak bakarrik, hau da, bere premia, egoerekin Zerikusi eta aldi berean adierazteko gaitasuna duten mugimenduak. Jarduera Guztien menpean mugimendua dago (begi bistakoa izan ala ez). Mugimendua, espazioan Lekualdatzea da.

2. Zenbat forma ditu Mugimenduak?

Mugimenduak hiru forma eta oso garrantzi handia umearen Eboluzio psikologikoan: Pasiboa edo exogenoa: Aktiboki egin gabe Erreakzionatzea da. Kanpo-indarraren menpean, eta horien artean garrantzitsuena Grabitatea. Umeak konpentsatzeko bigarren mailako erreakzioak sortu. Mugimendu Horiek aspaldiko aparatu batek erregulatu eta jaio aurretik ikus daitezke. Jaio Ondoren desagertzen dira erreflexu horiek, baina elkarrekin datozen etapetako Lehenak dira (adibidez: etzanda egotetik, eseri, gero belaunikatu eta azkenik Zutitu, berezko jarrera dena). (Mugimendua kanpo indarren menpe, grabitatea Adibidez oreka mantentzeko.) Aktiboa edo autogenoa: gorputza nahita kanpoko Ingurunean mugituz, edo inguruko objektuak mugitu: lokomozioa (lekuz aldatzea) Edo oratzea (eustea). Gure kabuz (jaioberriek besoetan) (gorputza kanpoko Ingurunean mugitu) Propiozeptiboa edo posturala: maila afektiboarekin Lotura zuzena (koordinazioa). Atalen koordinazioa da; postura, egiten dugun Jarduerarekin, norberaren baldintzak ikusita. Gorputz-atalen zatiak gainerako Gorputz-atalekin bereiztean datza. Jarrera-erreakzioak dira oreka-jarrerekin Nahasten direnak. Azkenak, izaera zehatzagoa bereziagoa eta psikologikoagoa da. Hiru mugimenduak elkar lotuta egoten dira eta batak bestea baldintzatzen du Koordinazioa sortuz.

3. Zein da Mugimenduaren organoa? Eta bere funtzioak?

Muskulatura ildaskatua edo Eskeleto-muskuluak da. Bi funtzio (klonikoa, zinetikoa edo tonikoa, Esterofektiboa): • Klonikoa: Muskuluaren miozuntzen uzkurtze eta luzatzearen Arduraduna, gorputz-atala lekualdatzea eta mugitzea dakarrena. Horrez gain, Jarduera zinetiko edo kanpoko munduaren gaineko mugimenduaren oinarria. • Tonikoa: funtzio-tonikoa, gure gorputzeko muskuluen tentsioa mantentzen du, Subjektuaren baldintza fisiologikoaren edo zailtasunaren arabera aldatzen dena.

4. Zer da tonu muskularra? Zeri dago Lotua tonua?

Mugimendua gelditzen denean, mugimenduak muskuluari emandako Forma mantentzen duena. Muskuluan dagoen tentsio-maila da. Tonu muskularrak bi Funtzio: mugimenduari laguntzea, erresistentzien araberako ahaleginari eusteko, Eta mugimendutik bereiztea eta jarrera egonkorra edo gelditutasuna bihurtzea. Tonua Jarrerak osatzen dituen bilbea da. Jarrerak lotuta daude: alde batetik, Moldatzeari eta hautemate-itxaroteari eta bestaldetik, bizitza afektiboari.

5. Zelakoa da jaio berriaren mugimendua?

Jaioberrien Mugimenduak energia muskularraren deskarga ez eraginkorrak dira, funtzio Tonikoa eta klonikoa integratu barik. Erreakzio tonikoak eta klonikoak nahasten Dira, espasmoak eta koordinaziorik gabeko keinuak sortuz. Mugimendu hauek Beharrenengatik gertatzen dira, ongizate- edo nahiengatik. Erreflexu batzuk Geroago automatizatu (ez dira jatorrizkoak, baina pentsatu gabe egiten ditugu). Jaioberrien mugimendua hiru aldietan banatu: "aldi sentsoriomotorea", "emozioen aldia" eta "jarduera sentsoriomotorea.

6. Nola bilakatzen da haur mugimena "emozioen aldian"?

Umeen premiek eragiten dute, ongizate- edo Nahiez-egoeren arabera eta haien zaintzaileek sortzen dute. Ingurunerako Umearen egoeraren seinaleak dira, eta ondorioz beraren aldeko esku-hartzea Sortarazten du. Umearen eskakizunen eta inguruaren arabera, geroz eta lotura Zehatzagoa ezarri. Horrela, umearentzat lehen adierazpen erabilgarria Adierazpen-keinuak izango dira; izan ere, oraindik orain ez da ekintzen bidez gauzak Eskuratzeko gai. Gainontzean adierazpide afektibo hutsa da, baina haren ñabardurek emozioen gama osoa hartu dezakete eta, euren bidez, orotariko Egoerak ere bai. Umea horiez guztiez jabetzen da. Emozioak adierazpenerako Joera du, abian jartzen dituen jarreren eta planten ondorioz. Nolabaiteko Sentsibilitate, ekintza, ezagutza modu bat da. Nerbio-sisteman beraien Automatismoei dagozkien zentroak eta bestaide, erritu eta zeremonia primitiboen Ospakizunek ematen dute aditzera. 

7. Zer dira emozioak?

Emozioak adierazpenerako joera du, abian Jartzen dituen jarreren eta planten ondorioz. Sentsibilitate, ekintza, ezagutza Modu bat da, espeziearen historiako uneren batean gertatu behar izan dena. Aldi Berean, batetik nerbio-sisteman beraien automatismoei dagozkien zentroak eta, Bestetik, intelektualki gutxi garatutako zibilizazioetan halakoak kolektibotasunaren Adierazpen bihurtzeko asmoarekin egiten diren zeremonia eta erritoek.

8. Zerekin dauka zerikusirik Walion-en araberako "aldi" kontzeptua berak?

Umea ingurunearekin harremanetan jartzen Den bitartean behar duen denborarekin zerikusia dauka. Erlazio horiek momentu Horretan nagusiak dira eta umearen jarrerari estilo berezia ematen diote. Ume Bakoitzean jarduera forma ezberdinak egon daitezke, baina jarduera bakoitza Besteak baino nagusitasun handiagoa du, umearen adinaren araberakoa izango Dena. Jarduera horrek aldaketa bat ekar dezake eta ondorioz, aberastasun handia Eskaini umearen garapenerako oso onuragarria izango dena, eta haren Ingurunearekiko harremana sendotzeko ere. Jarduera hori, aldi bakoitzaren Ezaugarria nagusia izango da. Hiru aldi desberdin bereiz ditzakegu: "aldi Sentsoriomotorra", "emozioen aldia" eta "jarduera Sentsoriomotorra".

9. Nola Bilakatzen da haur-mugimendua "aldi sentsoriomotorrean"?

Orientazioko Eta ikerketako erreflexuetan (Pavlov) du sorburua. Jarduerek, izaera Subjektiboa dute, eta askotan afektiboa ere mantentzen dute, baina Mugimenduaren eta eraginen arteko lotura hertsiagoa adierazten dute (helburu Batera zehazten duena), zentzumen-datuak ezagutzea, eta kanpoko objektuek Eragindako estimulazioak zehatzago eta bereiziago barneratzea dakarrena.

10. Zer da erreakzio zirkularra?

Batzuetan Nahigabekoa den mugimendu baten eraginez, umeak errepikatu egiten du, Harremanak eginez. Behin eta berriro errepikatzen dena, eta aldi Sentsoriomotorean oinarrizko mekanismoa da. Honen dimentsioak honakoak dira: Lehenik eta behin mugimenduaren eta eraginen arteko harremanak egiaztatzean, Eta gero bere elkarren arteko aldaketak egiaztatzea. Honen funtzioa ingurune Fisikoa objektibatzea, mugimendua eta bere ondorio sentsibleen artean umeak ezarriko Ditu loturetatik abiatuta. Adibidez, oraindik hitz egiten ez dakien umearen Zizakadura ugariek bere soinu-aparatuaren kontrakzioek eragindako soinuak eta Inguruan artikulatzen direnak bereizteko prestatzen dute umea.

11. Zein maila garatzen ditu jarduera sentsoriomotorrak?

Jarduera sentsoriomotorrak hainbat Maila garatzen ditu: Lehenengo fasea (subjektiboa): Eskua zorizko Mugimendu baten ondorioz ikus-eremuan sartu eta begirada erakartzen duenean; Begiradak, orduan, adi-adi jarraituko ditu eskuaren mugimendu eta geldialdiak. Bigarren Fasea (objetiboa): lehenengo fasearen ondoren. Begiradak zuzenduko du Eskua, eta inguruko objektuetarantz bideratuko du. Hasieran, gogo-keinuak Izaten dira, eta noiz edo noiz alaitasun- edo ezinegon-keinuak, baina W. Stern-ek ez die presio-keinuen ezaugarririk aitortzen. Geroago, presio-ekintza Ukaezina da. Hasieran ez da ondo bereizten: umeak bi eskuak luzatzen ditu Objekturantz, biak batera, orokorrean, eta zehaztasunik gabe oratzen du. Geroago, hamar hilabete inguru dituenean, pixkanaka-pixkanaka, oratze-ekintza Egiturazko ukitzea bihurtzen da, eta azkenik, manipulazioa bihurtzen da: esku Bakoitzaren jarduera beste eskuaren osagarria da, eta ez, aurretik bezala, Simetrikoa edo antzerakoa. Badirudi bi eskuen mugimenduaren bikoiztasun Bereizgarri horrek garrantzi handia duela umearen garapen psikomotorrean, Hortik aurrera ekintza konbinatuak egin ahalko ditu: esku batek izango du Ekimen nagusia eta beste eskua osagarria. Aldi proiektiboa: orain arte, Mugimendua eragin subjektiboei edo kanpoko objektuen pertzepzioari lotuta egon Da. Aurrerantzean, adimen-adierazpenen laguntzailea bihurtuko da, euskarri dinamiko Edo deskribatzaileak baliatuz. Manipulatzeko gai da, beste gorputz-atalak Erabiltzen dituelarik. Gero eta harreman objektiboagoa da, eta inpresioak Menderatu eta modu handiagoan edo txikiagoan jokoen kontzientziari inposatzeko Baliabide bat eraikiko du. Horren ezaugarri bateratzailea zera da: Kanpo-munduarekiko erreakzioak nagusitzen direla, eta horretan umea keinuen Nahiz hitzen bidez adierazten da; badirudi umeak laster ahitzen den Pentsamenduaren adierazpen mimetikoa egin nahi duela, nolabait presentzia Moduko bat agertzeko. Noiz edo noiz, kontakizuna indartzeko plantak ere egingo Ditu.

12. Nola bilakatzen da imitazioa Lehen haurtzaroan?

Eredu bat sortzeko jarduera sinplea edo konplexua izan Daitezke. Imitazioak maila desberdinak ditu, eta maila horietako bakoitza une Zehatz batean agertzen da. Hasieran, umeak keinuren bat egin, norbaitek keinu Hori bere aurrean errepikatu eta umeak berriz erreproduzitzea izaten da. Halatan, berrikitan jasotako estimulazioa mantendu eta, ondorioz, aparatu psikomotorrean Erraz birsor daiteke. Sei hilabetetik aurrera ikus daiteke, baina adin nahiko Desberdinetan, adituen arabera. Pixka bat geroago, ereduaren pertzepzioa Izateko umeak berezko keinu hori aurretiaz egiteko premiarik ez duenean, suposa Daiteke pertzepzio-motoreko harreman-sistemak egon badaudela, eta hauek Jarduera zirkularreko mekanismoaren bidez osatuak.-Guillaumek azaldu bezala- egiten Duten erreakzioen bidez osatuak, egoera berbera aldi berean hainbat Norbanakoengan gertatzea eragin dezake, horietako bakoitzak gainerakoena Antzeman duelarik. Maila are altuagoan, eredua ez dator unean uneko Estimulazioaren eraginaren ondoriozko pertzepzio-bide hutsetik. Eredua Barneratu egin da eta, kasu horretan, imitazioak denbora beharko du prestatzeko, Ez delako sortuko soilik isla sentsoriomotorra baten moduan eta, aldiz, Adierazpenen esparruan sartzen delako. Horixe gertatzen zaio ikuskizun Ikaragarria berriz bizitzen duen edota ospe handiko pertsonaia baten lekua Hartu duela imajinatzen duen umeari. Une horretan, imitazioa zinez abiarazle Bihur daiteke.

13. Zelakoa da Stern-ek Proposatutako "eremu hurbila"?, eta eremu lokomotorra?

Bi urtetik Aurrera, umea ibiltzeko gai da, eta hitz egiten hasten da. Ibili aurretik, Sternek eremu hurbila deitu dion horretara mugatu da; besoaren luzeraren Tamainako eremura (eskua luzatzen objektuaz jabetzen da). Eremu lokomotorrean, Objektua arakatzeaz gain, lekuz aldatzen da. Umeak berak neur ditzake tarteak, Norabideak alda ditzake, ingurua alda dezake, eta horien guztien artean Jarraitutasuna ezar dezake. Espazioak bertan dauden objektuez haragoko Errealitatea hartzen du umearentzat. Umearen jarduerari irekita dagoen eremua Da; umearen independentzia- eta ihes-asmoek halaxe erakusten dute. Hiru urteren Inguruan agertzen den autonomia-gogoaren iturrietako bat horixe da. Eremu Lokomotorra: gorputz osoarekin egiten dena (alde batetik bestera) da.

14. Nolakoa da hitz egitearen hasierako Bilakaera?

Hitzari dagokionez, entzumen-kinestesiaren alderdia bigarren Mailara dagokio, oraindik funtsezkoa izan arren. Aurrerantzean, hizkuntzaren Alderdiak izango du ezinbesteko garrantzia garapen psikikoan, aurrerantzean Berak jasaten duelako adimen- faktoreen eraginik handiena. Nolanahi ere, ahozko Artikulazioan gerta daitezkeen zailtasunak edo arazo motoreak oztopatu egin Ditzakete umeak gizartearekin dituen harremanak eta, ondorioz, bere Buruarenganako konfiantza eta arbuioa eragin eta pertsona gisa zabaltzeko Prozesua oztopa dezake. Zaratak egiten hasten dira (zizakadurak) eta geroago, Inguruko zaratekin lotzen hasi. Lehenengo zizakadura, gero entzun ahal izateko. Honen ostean, irizpide linguistikoak hartu munduarekiko harremana lotzeko Kulturaren hizkuntzarako beharrezkoak izango diren zizakadurak garatuko ditu. Inpresio kinestesikoa sortuko dute sentiberatasuna entzutean.

15. Zergatik da garrantzitsua mugimendua Umearen garapenean?

Mugimenduak ez du soilik umearen garapen psikikoan eta Gainerakoekiko harremanetan eragiten; aldiz, beraren ohiko jokabidean ere Eragiten du. Umearen izaeraren funtsezko faktorea da, beraz, garrantzitsua da Bizirauteko behar duelako. Norbanako bakoitzak egitura motore propioa du, bere Muskulu-jardueraren erregulazioen menpe dagoena.

16. Zein erreflexu bereziak aipatzen ditu Wallon-ek ohizkoez gain? Zein Ezaugarriak dituzte eta zeren sorburu dira?

Ume batzuengan, jarduera Sentsoriomotorea "lehertu" egiten dela dirudi. Badirudi premia hori Itzarri egiten zaiela. Orientazioko eta ikerketako erreflexua antzeman daiteke Ume horiengan (ume batzuk beste batzuk baino gehiago garatzen dute). Hauen Bidez umea kapaza da kanpo estimuluei arreta mantentzeko eta giza-ingurunea eta Ingurune-fisikoa ezagutzekorako. Jarduera sentsoriomotorra eta zirkularra Garatzen ditu. Tximinoarengan oso garatua zegoela ohartu zen, baina umeak ere Badu, nahiz eta sakabanatuago eta desordenatuago izan. Laberintikoak: umea Oreka mantentzeko balio du. Zerbikalak: jaioberria burua altxa dezake Zuzen jarri arte.


Entradas relacionadas: