Haurdunaldiaren faseak, erditzea eta kontrol medikoak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,91 KB
Garapen enbrionarioa eta fetala
Enbrioi-garapenaren faseak
Ernalketa: Obulua eta espermatozoidea elkartzen direnean gertatzen da. Elkarketa horretatik zigotoa sortzen da, izaki berriaren lehen zelula.
Segmentazioa (30 ordu ingururen ondoren): Zigotoa oso azkar zatitzen hasten da mitosi bidez. Zatiketa horien ondorioz zelula-multzo bat sortzen da, mórula deitzen dena.
Blastulazioa: Progesterona handitzean, mórula umetokira iristen da. Han, blastula bihurtzen da: 100 zelula inguruko egitura, barruan blastozele izeneko hutsune batekin.
Gastrulazioa: Blastula berrantolatzen da eta gastrula bihurtzen da. Une honetan hiru geruza germinal agertzen dira (ektodermoa, endodermoa eta mesodermoa), gorputzeko atal desberdinak sortuko dituztenak. Gainera, plazenta eratzen hasten da.
Organogenesia: Geruza horietatik abiatuta organoak sortzen eta bereizten hasten dira. 7. asterako jada organoak osatuko dituzten zelula primitiboak bereiz daitezke.
Garapenaren sailkapena
- Garapen enbrionarioa: Haurdunaldiaren lehen 8 asteetan ematen da. Lehenengo zatiketa mitotikoak gertatzen dira.
- Garapen fetala: 8. astetik aurrera. Organogenesia gertatzen da eta plazenta funtzionatzen hasten da.
Garapen fetalaren mugarriak
- 12. astea: Hazkuntza azkartzea. Organo guztiak antzeman daitezke.
- 16. astea: Organoen morfologia jaioberriaren oso antzekoa da.
- 28. astea: Pisu-irabazi handiena gertatzen da.
- Erditze osteko lehenengo asteetan: Organo batzuen heltzea (giltzurrunak, sistema nerbiosoa, gibela).
Erditzea eta Puerperioa
Erditzearen faseak
Erditzea fetua kanporatzeko prozesua da. Hiru fasetan banatzen da:
- Erditze-aurreko fasea: Uzkurdura irregularrak eta intentsitate txikikoak.
- Dilatazio edo amniorrexia fasea: Uzkurdura erregularrak, 3-14 ordu arteko iraupena eta zaku amniotikoaren haustura.
- Kanporaketa fasea: Fetua baginatik kanporatzen da (15-30 minutu).
Alumbramendua: Plazenta kanporatzea (erditu ondorengo 15-30 minututan).
Puerperioa
Erditu ondoren hasten den aldia da (gutxi gorabehera 40 egun):
- Umetokia haurdunaldi aurreko tamainara itzultzen da.
- Bularrak esnea sortzeko egokitzen dira.
- Hilekoaren zikloa normaltasunez hasten da.
Haurdunaldiko kontrolak eta analisiak
Lehen hiruhilekoko analisiak
- Odol-taldea eta Rh-a: Bateragarritasuna aztertzeko.
- Coombs testa: Bateraezintasun posibleak detektatzeko.
- Hemograma: Anemia edo bestelako arazoak ikusteko.
- Serologia: Infekzioak (GIB, hepatitisa) edo immunitatea aztertzeko.
- PAPP-A eta β-hCG: Fetuaren arriskua ebaluatzeko hormonak.
- Gernu-analitika: Infekzioak eta giltzurrun-funtzioa egiaztatzeko.
- Ekografia: Haurdunaldiaren bilakaera eta kromosoma-markatzaileak baloratzeko.
- Triple screening: Down eta Edwards sindromeen arriskua kalkulatzeko.
Haurdunaldiko jarraipena (2. eta 3. hiruhilekoa)
- 24. astea: Analitika orokorra eta O’Sullivan testa (diabetes gestazionala).
- 19-21 asteak: Anatomia-ekografia.
- 28. astea: Leopold maniobrak (fetuaren kokapena).
- 32-34 asteak: Analitika (koagulazioa epiduralerako) eta ekografia.
- 36-38 asteak: Baginako kultiboa (B estreptokokoa).
- 38-39 asteak: Kardiotokografia eta amnioskopia (behar izanez gero).