Haurdunaldia eta Garapena: Ohiko Galderak eta Erantzunak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,27 KB
1. Zer dute emakumeek ezinbestekoa haurdun geratzeko?
Obulu osasuntsuak behar dira, espermatozoidearekin elkartu eta haurdunaldia ahalbidetzeko.
2. Zer geruza sortzen da gastrulazio-prozesuan?
Enbrioia hiru geruzatan banatzen da:
- Ektodermoa: Nerbio-sistema eta kanpoko ehunak (azala, adibidez) garatzen dira.
- Mesodermoa: Erdiko zelulak; lokomozio-aparatua (muskuluak, hezurrak, kartilagoak), zirkulazio-aparatua eta giltzurrunak garatzen dira.
- Endodermoa: Barneko zelulak; gainerako organo eta aparatuak garatzen dira.
3. Noiz esaten da ernalketa gertatu dela?
Espermatozoideak obulura heltzen direnean gertatzen da ernalketa.
4. Zertaz baliatzen da fetua garapenerako eta zergatik da garrantzitsua?
Fetua zilbor-hestearen bidez elikatzen da, amaren odoletik mantenugaiak jasoz. Amaren ohiturek eta elikadurak eragin handia dute fetuaren garapenean (malformazioak edo gaixotasunak sor daitezke). Gainera, plazentaz baliatzen da hondakinak kanporatzeko, amaren bidez iragazten direnak.
5. Zenbat aste behar dira fetu bat garatu eta jaio ahal izateko?
Haurdunaldia 37-42 aste artekoa izan ohi da. 36 aste baino lehen jaiotzen bada, ume prematuroa izango da. 42 aste baino gehiago badira, erditzea eragin behar da, hormonen bidez.
6. Zer egin behar da jaio ondoren ama eta umea banatzeko?
Zilbor-hestea ebaki behar da.
7. Zein dira erditzean dauden arrisku nagusiak?
- Partoa edo erditzea gehiegi luzatzea.
- Sufrimendu fetala (zilbor-hestea oso luzea denean).
- Oxigeno-gabeziak (hipoxia).
- Medikuek instrumentuak erabiltzean umeari min egitea.
- Umea bidean ez jaistea.
8. Fetuari gaixotasunak transmititu ahal zaizkio?
Bai, gaixotasun batzuek plazenta zeharkatu dezakete:
- Sida: Amak badu, antiretrobiralak hartu behar ditu umeak ez izateko.
- Malaria: Odolaren bidez transmititu dakioke umeari.
- Erruberola: Odolaren bidez pasatzen da eta frogen bidez kontrolatzen da.
- Chiari malformazioa: Garunaren eta bizkarrezur-muinaren lotunean gertatzen den garapen-akatsa da.