Haur Hizkera: Definizioa, Teoriak eta Ezaugarriak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,39 KB
Haur Hizkera: Inguruko Teoriak
- Frederic Skinner-en teoria konduktista: Haurrak hizkuntza imitazio, errepikapen eta errefortzuaren bidez bereganatzen du.
- Noam Chomsky-ren jaiotzatiko gaitasunean oinarritutakoa: Haurrek umetatik dute hizkuntza ikasteko gaitasuna, gaitasun hori berezkoa da. Nahiz eta amaitu gabeko esaldiak eta gramatikalki okerrak direnak erabili, haurrek hizkuntza ondo ikasten dute; haurrek ez dute soilik imitazioz ikasten.
- Lev Vigotsky-ren interakzioan oinarritutakoa: Haurrak hizkuntza sozializazioari esker bereganatzen du. Haurren hizkuntza ikasteko gaitasuna ez dago jaiotzatiko faktoreek zehaztuta, haurra haziko den gizartean edo inguruan praktikatzen diren ekintzen ondorio izango da, gizartea eta ingurua.
Hizkuntzaren bereganatze prozesuaren etapak:
- Hizketan hasi baino lehen, soinuak soilik egiten dituzte.
- Geroago, hitz antzeko soinu artikulatuak ikasten dituzte, hitz laburrak eta errazak.
Definizioa
Haur hizkera hizkuntzaren bereganatze prozesuaren hasierako etapa horietako batean agertzen den baliabide bat da. 0 eta 3 urte bitartean, gutxi gorabehera, hizkuntzaren barneratze prozesuan dauden umeekin ingurukoek erabiltzen duten hizkera da.
Haur hizkeraren erabilera: aldeko eta kontrako argudioak
Zenbait adituen ustez, haur hizkera ez da hizkuntza ikasteko nahitaezkoa hurrengo adierazpenengatik:
- Komunitate desberdinetan ez zaie hizketan berdin irakasten.
- Haur hizketa itsusitzat hartu da, eta baztertu beharko litzateke.
- Oker ikasteko bidea izan daiteke.
Horregatik, umeei hiztegi egokia erabiliz zuzendu beharra dago hasieratik. Mintzatzerakoan, begietara begiratu behar zaio, hitz errazak erabili, hitzak eta objektuak lotu behar dira, eta umeak egiten dituen soinuak eta zaratak errepikatu behar dira, gauzak bereganatzeko.
Beste batzuek, berriz, hizkuntzaren jabekuntzarako urratsa dela esaten dute, eta honako oinarriak dituzte:
- Haur hizkerak komunikatzeko balio du; hauxe erabiltzean, emaitza hobeak lortzen dira arreta eta afektibotasuna garatzeko.
- Hasieran, keinuak umeen arreta erakartzeko baliagarriak izan arren, bigarren urtearen inguruan, hizkuntzak helburu zehatzagoak lortzea baimentzen du.
- Haur hizkeraren tradizio ederra dago; horregatik, erabili egin behar da ez galtzeko, euskaraz ere.
- Haur hizkera erabilita, haurren adierazkortasuna eta afektibitatea garatzen dira.
- Hizkuntza gehienek mendeetan zehar haurrekin hitz egiteko modu berezia garatu dute, eta denboran iraun dute; horregatik esaten da emaitza onak izaten dituela.
- Hizkuntza guztiak oso konplexuak dira; horregatik, bide pedagogikoak garatzen dira.
Ezaugarriak
- Sinplifikazio fonetiko eta semantikoa: Umeentzat ahoskatzeko errazenak diren fonemak erabiltzen dira (p eta m), bokalak ere (a-e-o edo a-i-u), inoiz batera (t eta k), eta gehienetan errepikapenez egindako hitzak esaten dira.
- Errepikakorra da.
- Kakofoniak erabiltzen dira: Lehen hitzak soinu kakofonikoak dituzte.
- Hizkera enfatikoa: Intonazio markatuagoa eta erritmo motelagoa.
- Esanahi bereko keinuez lagundutako hizkera: Begiradak, aurpegiko espresioak, hurbiltasuna…
- Umearen uneko egoerari erreferentzia egiten dion hizkera.
- Galdera, erantzun eta aginduzko perpausen erabilera: Haurra eta beste guztia; horregatik, haurra hirugarren pertsonan hartzen da.
- Onomatopeien erabilera oso ohikoa da: Hurbiltzeko helburua soinuekin.
- Helduak duen hizkuntza maila haurraren hizkuntza gaitasunera egokitzen da, haurraren hizkuntza maila handitzeko.
- Gehienak bi silabakoak edo silaba bakarrekoak dira: Taka-taka, koko-koko…
Gaur egun, haur hizkeraren papera haurtzaindegien eta maisu-maistren esku dago, ez delako etxean asko erabiltzen. Horrela, inguru soziolinguistikoarekin erlazionatuko da, eta hizkuntzaren jabekuntza eta garapena bereganatuko ditu.
Jatorria
Lexiko bildumetan oinarrituta, haurren mundua nolakoa den azaltzen da hitz berezien bidez: onomatopeiak, itxuraldatutako hitzak, etab.