Haur adinerako psikologia behaketa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,99 KB

Jostailuaren definizioa: -


Jostailua jolasteko objektu bat da. Helduak  fabrikatua nahiz  haurrak berak landua edo naturalki lortua. Beti nahierara jolasteko aukera, gaitasunak garatu eta sormena eta irudimena sustatzen dituena. Eta  jolasa bera aberasten duena.- Jostailuak ez da inoiz izan behar nolabaiteko berezko bizia duen objektua, ez du haurraren jarduera ludikoa zorrotz markatu behar.

Ondorio hauek dira beraz aipagarriak: - Haurraren eskuetan dagoenean jolasera bultzatzen duen edozein objektu da jostailua.- Jostailu batzuk modu zehatz eta zorrotz batean soilik erabil daitezke; baina beste batzuk mota guztietako funtzioak edo zereginak bete ditzakete, haurraren aldartearen, nortasunaren edo unearen arabera. -Nahiz eta batzuetan jostailuak beharrezkoak izan, ez dute nahitaez asmo horrekin fabrikatutakoak izan behar. - Haurrarentzat ez dago jostailu egokirik, beharrak eta haurrak ematen dion balioaren araberakoa da. ****Eta hauek kontuan hartuta; benetan garrantzitsua dena ez da jostailua bera, baizik eta haurrak ematen dion balioa baizik.

Kontsumoari eta jostailuei buruzko interpretazio okerrak saihesteko, hauek egitea komenigarri da; - Ona da haurrak jostailuak edukitzea jolasteko garaian. -Jostailu bat oparitzea afektu-adierazpen ona da haurrentzat, bere jarduera ludikorako gauza garrantzitsua baita jostailua. - Ona da haurrak jostailuak edukitzea eta bereak direla sentitzea. - Jostailu horietako askori esker, haurrak garatu egin ditzake lehendik bereganatuz joan den sormena, afektibitatea, nortasuna…


Jostailu gutxiegi izatea eta horren ondorioak:


Herrialde txiroetan, jostailuak urriak dira eta haur gehienentzat eskura ezineko luxua dira.

Askotan, egoera horri aurre ez egiteko aitzakiatzat esaten da haurrek behar esaten da haurrek behar premiazkoagoak dituztela eta hori egia bada ere, badirudi jostailua ez dela beharra. Baina zona horietatik kanpo ere jostailurik gabeko haur asko daude, erabat garatuta dauden herrialdetan bizi dira, hainbeste aipatzen den baina ikusten hain zaila den Laugarren Mundua deitzen zaionari. Haur horiek handicap bikoitza dute: jolas-objekturik ez edukitzeaz gain, kontsumo-gizartean bizi dira , hau da, etengabe erakusten dizkiete jostailuak erakusleihoetan, saltoki handietan edo hedabideetan, baina ezin dituzte erosi, baliabide ekonomikoak ez dutelako.

Laburbilduz, jostailuari eta jolasari buruz orain arte esandako guztia kontuan hartuta, hauek dira jostailuen gabeziaren ondorio esanguratsuenak:

- Desberdintasun sozial handia.

- Kultura- eta heziketa desberdintasun handia (Jostailuak haurren gaitasunen garapen osoa bultzatzen badu, ez dituzten haurrek besteek baino garapen kondizio kaskarragoak izango dituzte).

- Desberdintasun afektibo handia. (modako jostailuak erostea eta hori egiten dutenez haurra maite dute, baina ez dituena modakoa pentsa leike ez dutela maite”


Jostailu gehiegi izatea eta horren ondorioak

Kontsumo desegokia edo jostailuen kontsumismoa da jostailuen eskuratze konpultsiboa eta desegokia, kopuruari edo/eta kalitateari dagokionez.

Oso kontuan hartu behar dugu haurra hazi ahala, jostailuen kontsumoak eta kontsumitzeko moduak haurrentzat eraikitzen ari garen mundua islatzen dutela.

Askotan jostailu gehiegi izatea kaltegarria da:

  • Kontsumitzeko mundua isladatzen dugulako
  • Baliabide material batek ezin ordezkatu afektiboa
  • Modakoa edo gurasoei gustatzen zaidalako erosten da
  • Haurrak kontsumo ohitura desegokiak ikasiko ditu
  • Arazoak sortuko ditu jolasteko garaian

Jostailuak aukeratzeko faktore erakargarria:


Haurraren beharrak izan behar du jostailuak aukeratzeko faktore erakargarria, hau da, haurrek beharra izan behar du.

Beraz, oso garrantzitsua da kontuan hartzea haurrak dituen jostailu kopurua ez dadin negatibo izan neurrigabekoa.


7.1 Behaketa eta ebaluazioa: haur-hezkuntzako kontzeptu bereizezinak;


HH-n zuzeneko behaketa sistematikoa izango da ebaluazio prozesuaren teknika nagusia.

Ebaluazioaren definizioa eta helburua;
Irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuaren analisia, emandako urrats bakoitza ikasleen ezaugarri indibidualetara egokitzearen koherentzia era eraginkortasuna zenbaterainokoa izan den egiaztatzeko aukera ematen duena.

Haur hezkuntzan: -
Jolasa esparrurik egokiena eta naturalena izango da hezitzailearentzat, ebaluazio hori praktikan jartzeko. -
Behaketa, teknikarik egokiena jarduera ludiko horretan datuak jasotzeko

Hortaz, behaketa sistematikoarekin, hezitzaileak gertaeren informazio zorrotza jasoko du.

Datu hauek erregistratuko ditu aztertzeko;

  • Programazioa, jarduerak, baliabideak, materialak, hezitzailearen jarrera… egokiak duen hezkuntza helburuak lortzeko.
  • Haurraren aurrerapena edo helburuak gainditu dituen.

**Sintesi moduan:

Jolastu bitartean hezitzaile/behatzaileak hainbat jokabide eta egoera izango dituela aurrean, haurrak berez eta naturalki praktikan jarriko dituztenak.

Jokabide hauek, behatu, erregistratu eta aztertuz, hezkuntza praktikaren eraginkortasunaz eta egokitasunak ondorioak aterako ditu.


7.2 Behaketa, informazioa jasotzeko metodo zientifiko gisa

Bi multzotan sailkatuko ditugu:

  • Zuzeneko behaketa:
    • Hezitzaileak eguneroko hezkuntza jardueran egiten duena da.
    • Hezitzaileak jolas zuzenduan eta aldez aurretik planifikatutako jarduera ludikoetan behatzeko egoerak zehazten ditu.
    • Zentzumen bidez
    • Eremu naturalean egiten da, jolasean
    • Komeni da behatzailea prestatzea eta tresna egokiak erabiltzea.
  • Zeharkako behaketa:
    • Behaketa dokumentala: ebaluazioa dela eta txosten batean sartzen diren datuak
    • Inkesta bidezko behaketa: elkarrizketa eta galdetegiaren bidez lortutako informazioa (gurasoei, beste profesionalei…)


Zeri erantzun behar dio behaketak?


Jokabide zehatzak jaso eta erregistratzeko erabiliko duen adierazleak definitu eta hautatu aurretik galdera batzuk egin behar dira:
  • Zein den jolasaren helburua. - Zelako jarduera - Zelako materialak eta baliabideak - Nola antolatuko duen taldeak - Nola motibatu - Nola ebaluatu - Zer nolako informazioa erregistratu

Zer eremu behatu nahi dira?-


Kontutan hartzekoa da, zein garapen eremutan eragin nahi dugun: informazioa haurraren une eta aurrerapen mailan buruz. - Garrantzitsua da gogoan izatea, haurren alderdi guztiak jasotzen dituen behaketa osoa. Informazioa ez da erabili behar ibilbidean egingo da. - Adierazleak hautatzeko lagungarria da gida eta taula bat jarraitzea. Komenigarria da landu nahi ditugun eremuak bere ziklora egokitzea.

Behatutako informazioaren interpretazioa

  • Behaketa jolas librean:


    Haurraren bizipen, esperientzia eta emozioen erakusgarri diren jokabide espontaneo eta naturalen informazioa emango ditu beti
  • Behaketa jolas gidatuan:
    Aldez aurretik eragindako eta programatutako jokabideak behatzeko balio dezake. Hauek aztertzea beharrezkotzat jotzen da egoera batzuk diagnostikatzeko, hala nola ikaskuntza baten aurrerapena.

Entradas relacionadas: