Hartzidura laktikoa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,89 KB

Katabolismo


Metabolismoaren 2 faseetako bat da, produktu organikoak degradatzen direnekoa, eta energia askatzen da. Biomolekula konplexuen loturak apurtzen dira eta beste molekula sinpleago bihurtzeko. Katabolismoaren ezaugarri nagusia: degradazio-
prozesu oxidatiboa da. Produktuak, molekula txikiak izaten dira. Katabolismoan askatzen den energia ATPren loturetan gordetzen da, beste jarduera batzuetan erabilktzeko. Katabolismoaren helburua energia erabilgarria lortzea da (ATP aren sintesia egiten da), horrela Anabolismoaren kontsumo energetikoa "ordain" dezakegu.

k.Aerobioa: Azken elektroi-hartzailea edo oxidatzailea oxigeno molekularra (O2) da. Erreduzitu eta ura (H2O) eratzen du.

k.Anaerobio: Azken elektroi-hartzailea edo oxidatzailea ez da oxigeno molekularra, beste substantzia bat baizik.

Hartzidura:
 Molekula organikoen karbonoaren oxidazio partziala. Hartzidura mikroorganismoetan gertatzen da (bakterioetan eta zenbait legamiatan).
Prozesu kataboliko horretan, elektroien azken hartzailea molekula organiko bat da. Gainera, prozesu horretan ez du arnas kateak parte hartzen. Hori dela eta, prozesu anaerobiko bat da, ezin baita aireko oxigenoa erabili azken hartzaile gisa. Errentagarritasun energetikoa oso txikia da, prozesu aerobiko batekin alderatuz gero. Azken produktuaren izaeraren arabera ondoko hartzidura-
Mota hauek bereiz ditzakegu:

Hartzidura alkoholikoa, hartzidura laktikoa, azetikoa, hartzidura butirikoa

Anabolismoa


Biomolekulak konplexuak eraikitzeko erreakzio kimiko multzoa. Molekula sinple batzuetatik, C-C lotura berriak eratzen dira, molekula konplexuagoak lortu arte. Prozesu anabolikoak, erreduktoreak dira, beraz, energia xurgatzen da (ekarpen energetiko bat behar dugu). Behar energetiko hauek, katabolismoari esker asetzen dugu.

Anabolismoaren helburua, biomolekula konplexuak egitea da

Krebs: bide kataboliko bat da, gluzidogantz-
Azido eta aminoazidoen oxidazioan parte hartzen duena. Gluzidoen katabolismoan, bide metaboliko hau arnasketaaerobioaren fase bat da (glukolisi eta arnas katearekin batera). Zelula eukariotoetan Krebs zikloa mitokondrioen matrizean burutzen da, eta prokariotoetakozitoplasman.

b-oxdazioa: lipidoen katabolismoaren fase bat da, gantz-azidoak oxidatzen dituena, azetil-CoA eta molekula erreduzituak (NADH eta FADH2) sortuz. Prozesu honek energia asko askatzen du.Bizidunen gantz azidoek 

karbono kopuru bikoitia dute haien molekuletan. Beta oxidazioa prozesu ziklikoa da, eta ziklo honen bira bakoitzean oxidatzen den gantz azidoak bi karbono galtzen ditu. Zenbat eta luzeago izan gantz azidoa (zenbat eta C gehiago), orduan eta bira gehiago emango ditu beta oxidazioan. 

Entradas relacionadas: