Harrien zikloa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 27,17 KB

¡Escribe tu texto aquí!


Arro sedimentarioak→

Sedimentuen metaketa garrantzitsua da, lurgaineko azala higatzearen ondorioz sortzen dena. Arro sedimentario bat izateko gutxienez 100 metroko lodiera izan badu (sedimentuak) eta 10 km² eremua. Hala ere, hainbat kilometrotako lodiera eta milaka kilometro karratuko eremua oso ohikoak dira. Ebroren arroa eta Molasseren arroa adibide gisa ditugu. Fenomeno hau gertatzeko beharrezkoa da eremu sedimentarioa, eta, halaber, metatzeko lekua izatea.


Failak→

Faila bat, geologian, arrokatan sortzen den ezjarraitasuna da. Lurrako lehenengo 200 kilometrotan sortzen dira, eta harrien plastikotasunaren muga gainditzean gertatzen diren deformazio etenak dira. Hau da, arroka batek jasaten duen indar tektonikoa euren erresistentzia baino handiagoa denean agertzen diren apurdurak dira failak.
Apurdura gainazal baten gainean egiten da (faila planua deitua) eta bere mugimendua plano honekiko paraleloa da beti. Failek lurrikarak era ditzazkete.


Tolesturak→

Plaka tektoniko higiduraren ondorioz Lurrazalean ( plaken ertzetan) indar izugarriak paraitzen dira. Lurrazalari eragiten dieten konpresio eta distentsio-indar hauek materialetan deformazioak eta hausturak sortzen dituzte.
Deformazio motak:
a) Deformazio elastikoa: ez da behin betikoa, indar eragilea desagertzen denean, hasierako formara itzultzen dira. Adibidea: uhin sismikoak materialen zehar hedatzean sortzen diren deformazioak.
b) Deformazio plastikoa: Harriak tolestu egiten dira eta ez dira lehengo formara itzultzen. Adib: plaka ertzetan sorturiko tolesturak konpresio- indarren bitartez.
Materialaren plastikotasuna mugatua da. Indarren eraginez materialen muga plastikoa gainditu egiten denean harria apurtzen da, hausturak eta failak sortuz. Deformazio egitura desberdinak sortzen dira indarren arabera.


Antiklinal/Sinklinal→

-Antiklinala; lurrazalean gertatzen den tolestura bat da. Haren nukleoan geruzarik zaharrenak aurkezten dituena, sinklinal hauek mugimendu tektonikoengatik sortzen dira. “A” itxurakoa da antiklinala, hau da, mendi bat dirudi.

-Sinklinala; Sinklinala, Antiklinalak ez bezala, haren nukleoan geruzarik berrienak erakusten ditu, lurrazalean gertatzen den tolestura bat da baita ere. Baina, honek “U” itxura erakusten du.

  • GlaziazioaGlaziazioa denbora luze batean gertatzen da, denbora horretan lurraren tenperaturak jaitsi egiten dira eta baita klima aldatu ere. Lurraren itxura osoa aldatuz, kaskete polarrak sortuz. Gaur egungo kasketeak azkenengo glaziazioan sorturikoak dira, antartida eta groenlandia.  Glaziazioak periodoetan banatu egin daitezke, azkenengo glaziazioa Wisconsiense deiturikoa da

  • Litosfera Litosfera lur solidoko geruzarik azalekoena da, eta zurruntasuna du bere ezaugarri nabarmenena. Plaka litosferikoan banatuta daude litosfera kontinentala eta litosfera ozeanikoa.


Aro geologikoak:


  • Aro arkaikoa edo prekanbikoa:       (4000-600 milioi arte)

  • “     primarioa edo paleozoikoa:       (600-225 milioi arte)

  • “     sekundarioa edo mesozoikoa:   (225-68 milioi arte)

  • “     tertziarioa:                                 (68-1,7 milioi arte)

  • “    kuaternarioa                             (1,7- gaur egun arte)


Plaka tektonikoak:


Litosferaren zati bat da, bloke zurrun bat bezala mugitzen da, barruko deformazio bat bezala lurreko atmosferaren gainetik.


Higadura:


Lurrazaleko gaien karraskatze eta suntsitzea da, agente geologoen eraginpean. Etengabeko marruskatzelana, ibaiek, euri urek, haizeak, izotzak edo itsasoak eragiten dute, grabitazioa edo izaki biziek direla-eta.


Orogenesia:


Mendien osatzea edo berritzea da, litosfera kontinentalaren eremu zabalago edo txikiagoren deformazio konpresiboak sortuta. Engrosazio kortikal bat sortzen da, eta materialek hainbat deformazio tektoniko konpresibo jasaten dituzte, tolestura, failazioa eta mantu luzperiak barne.  Espainian 2 dira , orogenesia alpetarra eta hertziniarra.



Zokaloak:


Paleozoikoan eratutako ordokiak edo goi-ordokiak dira, aro horretan orogenesietan sortutako mendikateak higitzean izandako lautzearen ondorioz. Granitoz, arbelaz eta kuartzoz osatuta daude.


Mendigune-zaharrak:


Existitzen diren erliebearen formarik zaharrenak osatzen dituzte, formakuntzari erreparatuz, eta haien gainean oso akzio luzea eta bortitza sortu dituzte indar erosiboek. Normalean, lurrazalaren erliebe zaharragoen gaztetze hori altxamenduen bidez gertatzen da, barne indarrek Litosferaren plaken aurka egiten dituzten altxamenduengatik, alegia.


Tolesdura mendikateak

Mendikate gazteak dira, Aro Tertziarioan Orogenia Alpetarren mugimendu orogenikoek sortutakoak, geosinklinal batean Sekundarioan zehar pilatutako sndimentoak (malguak) tolestean.


Mendigune hesperikoa

   Aro Primarioan higadurak suntsitu zuen,eta zokalo edo mediterraneo itsasorantz inklinaturiko goi-ordokia zen. Akitaniako,Katalunia eta Balearretako eta Ebroko mendiguneak agertu ziren.



Sedimentazioa

Jalkitze-prozesu bat da, non uretan edo beste fluido batean esekitako material solidoa ibaibide, aintzira edo itsasoaren hondoan edo ertzetan metatzen den, materiala garraiatzen duen ur korrontearen emarian, abiaduran eta sekzio forman dauden aldaketengatik.




*Modelatze karstikoa

Kareharriz edo igeltsuz osatutako ingurunetan, lur azpiko urek harri mota horiek disolbatu eta barrunbeak sorrarazten dituzte. Horren ondorioz, bi modelatze forma eratzen dira:

-Gainazalekoa, barrumbeko sabaia disolbatzen edo kolapsatzen delako.

-Lur azpikoa, haitzuloak, galeriak eta abar. Estalaktitak eta estalagmitak hemen agertzen dira.



Gelibazioa

Gelibazioa harrien fragmentazio prozesu batean datza, harrien  grietetan dagoen ura  izoztean sortzen den tentsioaren ondorioz. Prozesu honek arroka-glaziarrak sortu dezake. Prozesu hau mikro eta makro eskalan gerta daiteke, Ur molekulak poroetan sartzean harria txikitzen da. Makrogelifrakzioaren kasuan, harri bloke handiak askatzen dira haitzetatik.


Flysch  

Flysch bat harri sedimentuen segida  bat da. Bi kapa mota trukatzen doaz, kapa gogorrak (kareharria...) eta kapa bigunak (buztina).

ozeano sakoneko orogeniesian garatzen dira. Tolesdura geologikoagatik geruzak bertikalak edo zeiharrak dira. Egoera bertikal honek higadura errazten du, geruza ugari agerian utziz.


Kliman eragina duten faktoreak asko izanda ere, Eguzkiaren erradiazioa, eta beraz, eskualde baten latitudea da garrantzizkoena. Leku bat ekuatoretik zenbat eta urrunago egon, txikiagoa izango du eguzki-izpien eraso-angelua eta, ondorioz, bero-energia gutxiago jasoko du.


  • Eguraldia.  Eguraldia halako une batean atmosferak daukan egoera da, hainbat elementu meteorologikoz definitua.

Normalean "eguraldiak" elementu meteorologiko hauen aktibitatea luzaro gabe erakusten du. Epea luzeago bada (zenbait urte) klima deritzogu etaklima hori ikertzen duen zientzia klimatologia da. Gaur egun klima aldaeren ikerketak modan daude (klima aldaketa).

  • Antizikloi


    . (goi presioa). Presio txikiko guneek inguratuta dagoen presio handiko

gunea da. Normalean 1.013 milibaretik gora jotzen duen presio gunea eta haizea erlojuaren orratza balitz legez biraka dabil inguruan Atmosferaren beheko geruzetarantz jotzen. Giro egonkorra ekarri ohi du, eguzkitsua, lehorra, berotsua udan eta hotza neguan. (Azores-eko Antizikloia).




  • Depresioa


    (behe presioa). Depresión edo zikloia presio handiko guneek inguratuta

dagoen presio txikiko gunea da. Normalean 1.013 milibaretik beberá jotzen duen presio gunea da eta haizea beroaren inguruan biraka dabil, erlojuaren orratzen kontrako norantzan. Atmosferaren goiko geruzetarantz jotzen. Giro ezegonkorra ekarri ohi du, hodeitsua eta euritsua sarri askotan. Fronte Polarrarekin datozenak


  • Tantahotza
    :Europako hegoaldeko herrialdeek, Mediterraneo itsasora jotzen

dutenek, tanta hotza izeneko fenomeno atmosferikoaren eragina jasaten dute. Uda amaieran bero dagoen Mediterraneoko ura, (30ºC kostaldetik hurbil) ur-lurrun ugari isurtzen du atmosferara. Aire bero hau igotzen bada, eta aire hotzarekin nahasten bada, uraren lurruna kondentsatu egiten da bat-batean eta uholdeak sortzen dituzten ekaitz handiak gertatzen dira. Udaren bukaeran eta udazkenaren hasieran izaten da tanta hotza gertatzeko arriskurik handiena.


  • Jet Stream


    : Jet stream edo zarrastada korrontea, haize indartsua da, egitura tubularra du eta mendebalde-ekialde norabidean mugitzen da bederatzi eta hamaika kilometro bitarteko garaieran, poloko tropopausaren eta tropikoko tropopausaren arteko garaieren bitartean.

  • Oskilazio termikoa


    : oszilazio termikoa edo zabaltasun termikoa tenperaturako balio maximo eta minimo arteko zenbakizko desberdintasuna da dadoa puntuan denboraldi batean zehar ikusita. Eguneko une beroena eta gaueko une hotzena bitartean gertatzen den tenperaturako aldaketari izena ematen dio eguneko tenperaturako aldaketa.


  • Isobarak


    Isobara presio atmosferiko bereko   puntuak lotzen dituen linea  da. Mapa meteorologikoetan agertzen dira askotan, presio atmosferiko desberdineko beste isobarekin batera, behe presio gunekoak borraskak  hautematzeko eta Goi presiokoak antizikloiak hautematzeko.

  • Fohen efektua


    Föhn haizea mendi bat zeharkatzean eta  jaistean berotu eta lehortu den haizea da .Haizealdean ur lurruna hozten da,kondentsazioa  sortuz eta maldetan hodeiak eta euriak sortzen dira. Malda bien artean klima diferentzia handia  gertatzen da, haizealdean euriak eta haizebehean oskarbi . Haizebehean lehortuta dagoen airea jaisten da eta presio atmosferikoa eta tenperatura handitzen dira, haize oso beroa sortuz.

Fronte polarra


: Frenteak airezko bi masa diferente banatzen dituen lurrazala edo ondulazioa da. Beraz, Frente baten alde bietan produzitzen dira aldaketa nabarmen batzuk airearen propietateetan. Haren ondulazioak bi frenteetako depresioak egiten dituzte, prezipitazioak sortzen dituztenak. Frente polarra kolisioetan oinarritzen da, antiziklokloi tropilalak, antizikloi polarrekin kolisionatzen dute.

Entradas relacionadas: