Harrien zikloa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 21,31 KB

  1. PLAKEN TEKTONIKAREN TEORIA

Geosfera mugitzen zela frogatu eta gero, 1968. Urtean plaken tektonikaren teoria plazaratu zen:


    1. TEORIAREN ERABILPENA

  • Aurrerapauso erraldoia izan da geologiarako.

  • Historian zehar gertatutako kontinente eta ozeanoen banaketaren aldaketak azaltzen ditu.

  • Prozesu geologikoen zergatiak azaltzeko balio du, hala nola, mendikateen sorrera, sumendien jarduera, lurrikarak eta harrien eraketa.

    1. TEORIAREN POSTULATUAK

  1. Litosfera zurruna da eta hainbat puskatan zatituta dago. Puska horiei litosfera-plaka edo plaka tektoniko deitzen zaie, eta puzzle baten piezen modura kokatzen dira.

  1. Plaka horiek dinamikoak dira eta azpian duten mantuaren gainean labaintzen doaz. Gainera, etengabe aldatzen doaz, eremu batzuk suntsitzen doazen neurrian (subdukzioguneetan) beste berri batzuk sortzen dira (ozeanoko dortsaletan).

  1. Plaken mugimendua geosferaren barne dinamikak eragiten du. Mantuan zehar material beroak litosferaraino igotzen dira, hauek gandor izena hartzen dute. Subdukzio guneetan, berriz, plaka hondarren oldeak mantura jaisten dira.

  1. Plaken dinamikak elkarrekintzak eragiten ditu hauen ertzetan, hemen indarrak, presioak eta tenperatura aldaketak sortzen dira, eta ondorioz prozesu geologikoak gertatzen dira.

    1. LITOSFERA-PLAKAK

Lurreko plaka litosferikoen mugak eta erliebearen egitura nagusiak bat datoz. Zazpi plaka handi daude (Eurasiakoa, Afrikakoa, India eta Australiakoa, Ipar Amerikakoa, Hego Amerikakoa, Antartikakoa eta Ozeano Barekoa), baina azpiplaka txikiagoetan banatuta daude, Iberiako azpiplaka adibidez.


Plaka batzuk soilik kontinentalak dira, beste batzuk soilik ozeanikoak eta besteak mistoak dira, bai ozeano zatia eta kontinente zatia hartzen dutenak.


    1. PLAKEN ARTEKO ELKARREKINTZA

Plaken artean hiru elkarrekintza mota gertatu ohi dira:


Ertz dibergenteak: Banatzen ari diren plaken ertzak dira. Ertz hauei eraikitzaile ere deritze, haietan mantuko magma askatzen delako, normalean sumendien bitartez, eta harriak solidotzean litosfera berria sortzen delako. Ertz hauek jarduera magmatikoarekin lotzen dira.


Ertz eraldatzaileak: Bata bestearekiko alboka mugitzen diren plaka ertzak dira. Egoera hauek failetan ematen dira, San Andresekoan esaterako. Plaken arteko marruskadurak tentsio handiak sortzen ditu eta askotan, pilatutako energia handia askatzen da bat batean, lurrikarak eraginez.


Ertz konbergenteak: Bata bestearengana mugitzen diren plaka-ertzak dira. Ertz hauei ere suntsitzaile deritze, izan ere, eremu hauetan subdukzioa gertatzen da eta dentsitate handieneko plaka bestearen azpian sartzen da, mantuan urtuz, eta ondorioz, litosfera suntsituz.


  1. LITOSFERA-DINAMIKAREN ONDORIOAK

Plaken arteko elkarrekintza dela eta, presio eta tenperatura handiak sortzen dira ertzetan, eta baldintza horietan bertako harriak urtu egiten dira, magmak eratzen dituzte, eta batzuetan urtu gabe eraldatzen dira. Halaber, gune horietan indar handiak sortzen dira, harriak deformatu eta mendikateak sortzeko adinako indarrak dira.


Hori dela eta, plaka-ertzak eremu geologiko aktiboak dira eta bertan prozesu geologiko endogenoak gertatzen dira, eta horiek magmatismoa, metamorfsmoa eta harrien deformatzea dira.


    1. MAGMATISMOA

Magmak litosfera azpiko mantuko eremuetan sortzen dira batez ere. Bertan, tenperatura asko handitzen da eta presioa txikitzen da edo ura sartzen da, ondorioz harriak urtuz. Hemen eratzen diren magmak litosferaruntz igotzen dira eta bi fenomeno sor ditzakete:


  • Harri plutonikoak eratzea: Lurrazalera irteten ez diren magmak litosferako harrien tartean sartzen dira eta oso poliki hozten dira eta solidotzen dira, honen adibidea granitoak dira.

  • Bolkanismoa


    Litosferan gora egiten duten zenbait magma-masa lurrazalera iritsi, eta sumendiak eratuz kanporatzen dira.
    Sumendiak litosferako pitzadurak dira eta bertatik irteten dira kanpora, oso bero dauden magmatik datozen material batzuk (errautsak, magma edo laba, ur lurruna, hidrogenoa...).

Plakak bereizten diren lekuetan aurkitzen dira sumendi gehienak, plaken mugen kontzentrazio garrantzitsuena Ozeano Barean gertatzen da; eta multzo horri, Suzko-gerrikoa deritzogu.


Sumendiak beren formaren eta materialak jaurtitzeko moduaren arabera sailkatzen dira, horrela, arriskutsuenak pelearrak dira, ondoren bolkaniarrak, estronboliarrak eta arrisku gutxienekoak hawaiiarrak dira.


    1. METAMORFISMOA

Metamorfismoa lurrazaleko harriek jasaten dituzten aldaketa fisiko eta kimikoen multzoa da. Aldaketa horiek presioa edo tenperatura aldaketengatik edota substantziak disolbatuta dituen ura iragazteagatik gertatzen dira. Metamorfismoan harriak ez dira urtzen, solik eraldatzen dira, harri metamorfiko bilakatuz.

Iragazpenen ondorioz gertatzen diren erreakzio kimikoak eta gero mineral berriak agertzen dira edo zeuden harrietan kristalak agertzen dira.


Eremu batean presioa oso handia bada, mineralak zanpatuta geratzen dira eta kristalizazioa soilik norabide batean gertatzen da. Horrela, xafla eta banda egiturak sortzen dira, eta horri foliazio deritzo.


    1. HARRIAK DEFORMATZEA

Litosferaren dinamikak oso indar handi eta jarraituak eragiten dituenez, plaken ertzetan dauden harrietan zenbait deformazio gerta daitezke:


Deformazio plastikoak: Konpresio indarrak handiak eta jarraituak direnean, harriek deformazio plastikoa jasaten dute, hau da, tolestura itzulezinak. Hau batez ere tenperatura oso altua eta ura dagoen eremuetan gertatzen da


Hausturak: Konpresio, distentsio eta guraize-indarrak jasaten dituzten harriak bat-batean hautsi ohi dira eta failak eratzen dituzte


Deformazio elastikoak: Harri batzuk, indarra jasatean deformatu egiten dira, baina indarra desagertzean hasierako itxura hartzen dute berriro, bat-batean. Horri errebote elastikoa deritzo eta ondorio ezagunena lurrikarak dira.


Lurrikarak sortzen dituen dardarak uhin sismiko gisa hedatzen dira norabide guztietan, seismo fokutik edo hipozentrotik. Uhinak lurrazalera hipozentroarekiko bertikalean iristen dira, toki horri epizentro deritzo. Han energia maximoa askatzen da.


Seismoak askatutako energia-kantitatea Richter eskalaren bitartez neurtzen da, 1-30 tarteo graduak ditu eta datu objektiboa da. Lurrikararen intentsitatea, hau da, suntsitzeko ahalmena, Mecalli eskalaren bitartez neurtzen da, I-XII tarteko graduak ditu eta neurri subjektiboa da.

Entradas relacionadas: