Harri sedimentarioak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,43 KB

ARROKAK (edo HARRIAK)


ARROKEN ZIKLOA

Lurrazalaren Edozein zatia arroka bat da. Normalean arrokak mineral anitzekoak Izaten dira, hau da, mineral

desberdinez Osotuta, baina batzuetan mineral bakarrekoak izaten dira, kareharria (kaltzita hutsa) edo kuartzita

(kuartzoa) Esaterako.

Arrokak, Jatorriaren arabera, hiru motatan sailkatzen dira: sedimentarioak, Magmatiko edo igneoak eta

metamorfikoak; Mota bateko arrokak, prozesu desberdinak jaso eta beste motako arroka

bihur Daitekeela Arroken Zikloari jarraituz; beraz, gaur igneoa dena bihar Sedimentarioa izan daiteke, eta

alderantziz. Kanpo-eragileek arrokak higatu, garraiatu eta metatu egiten dituzte Arroka Sedimentarioa eratuz.

Arrokek Presio eta tenperatura oso altua jasaten dutenean, betiere urtu Barik, metamorfismo prozesuak paira

ditzakete, Arroka Metamorfiko bihurtuz. Baldintzak aldatu eta arroka urtu egiten bada (magma), magma hori

hozterakoan Arroka Igneoa edo Magmatikoak eratzen dira.


ARROKA IGNEOAK (EDO MAGMATIKOAK)


Magma Batean urtuak izan diren arrokak dira. Lur-barnean 50-60Km-ko Sakoneko tenperatura beste badago arrokak

urtzeko; Hala ere, frogatu denez leku gehienetan harriak sakonera horretan Zurrun daude, era solidoan (dagoen

presioagatik). Beraz, esan dezakegu sumendiak eta harri igneoak ez direla edonon Agertzen eta plaken ertzetan

dagoela Sumendien agerpena probabilitate handiena. Magma guztiek kanpora Ateratzeko joera dute (inguruko solido arrokak baino dentsitate Txikiagoa dutelako); beraz, gorantz doa lurra presionatuz eta apurtuz Edota arroketan dauden arraildurak aprobetxatuz. Magma ez da zuzenean Kanpora ateratzen, bidean, kamara magmatikoan geratzen da. Magma Lur-barnean hozten bada hozte hori poliki gertatzen da, eta arroka Plutonikoak eratzen dira baina lurrazalera ateratzen bada, airera edo Uretara, kamara magmatikoa hustuz, magmaren hoztea azkarragoa da.

Harri Bolkaniko eta plutonikoen arteko desberdintasun nagusia hozte Abiadura da. Harri plutonikoak magma gutxi gutxika ganberan hoztean Sortzen dira, eta ondorioz, mineralen kristal handi, ikusgaiez Osatuta daude (esate baterako, su kaldeetan erabiltzen den granitoa). Bolkanikoak, alderantziz, laba lurrazalean hoztean eratzen dira. Prozesu hau oso azkarra denez ezin dira kristal handiak eratu


ARROKA SEDIMENTARIOAK

Lurraren Gainazalean sedimentu detritiko, hauspeatze kimiko edota hondar Organikoen metatzez eta ondoren

trinkotzez Eratzen diren arrokak dira.

Lurraren Gainazalean, kanpoko eragileengatik, gertaera bi azaltzen dira Nagusi: higadura eta sedimentazioa.

Higadura (meteorizazioa + garraioa)


Arroken Jate, desegite, apurtze eta garraiatzea. Higaduraren ondorioz sortzen Diren arroka puskatuak higakinak

esaten Ditugu.

Sedimentazioa

Higakinen Depositatze, metatze eta trinkotzea

Arroka Sedimentarioak gainazalean gertatzen diren prozesu hauen ondorioak Dira:

Meteorizazioa kimikoa Edo fisikoa izan daiteke.

Garraioen eragileak Grabitatea, ur-korronteak, haizea edo izotza izan daitezke.

Sedimentazioa


: Garraioa disoluzioz gertatzen bada, uzte prozesua hauspeatzea izango Da harri sedimentario

kimikoa Sortuz. Garraioa beste era batekoa bada (saltoka, bueltaka, Suspentsioz…), hau da, solido moduan, sortuko

diren Arroka sedimentarioak detritikoak esango ditugu.

Diagenesia


: Sedimentuak helduz doazen neurrian metatu egiten dira eta prozesu Batzuk jasatzen dituzte. Prozesu

horien Multzoa da diagenesia esaten duguna. Prozesu diagenetikoak, Orokorrean, honela sailka daitezke:

- Trinkadura: Depositatuz doazen goiko materialen pisuarengatik bolumen Gutxitzea.

- Zementazioa: pikorren arteko hutsuneak beste mineral batez osatzea.

- Birkristaltzea ere gertatzen da, hau da, sedimentuan diren kristal Batzuen elkarren hazkuntza, edo elkarren arteko

batuketa.

Arroka Sedimentarioen sailkapena

Arroken Jatorria kontutan harturik honela sailkatzen ditugu:

-

Detritikoak

: Solido moduan garraiatutako puskaz osotutako harria. Pusken Tamainaren arabera sailkatzen dira:

-

Kimikoak Eta biokimikoak

: Prezipitazio kimikoz sortutako osagaiek eratzen dituzten harriak

-

Organikoak

: Antzinako bizidunen materia organikoa eraldatuta da osagairik Garrantzitsuena;


ARROKA METAMORFIKOAK

Lurraren Barnean dauden harriek presio eta tenperatura altuak pairatzen Dituzte, eta hauen ondorioz, arroken barne

egitura Eta konposizio mineralogikoa aldatu egin daitezke, egoera solidoan. Arroken kanpoko itxura ere aldatu egiten

da, Birkristalizazioa emanez edota laminak sortuz (eskistositatea). Prozesu hauen multzoei metamorfismoa deitzen

zaie, Eta harriei, harri metamorfikoak. Edozein motako harriak (sedimentarioa, igneoa, metamorfikoa) jasan dezake metamorfismoa eta Harri metamorfikoa bihurtu.Adibidez harri sedimentarioa, arbela dela Metamorfiko bilakatuko da. 

Entradas relacionadas: