Harreman afektiboak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,84 KB

Lehenengo zikloan:

A) Pixkanaka beren gorputzaz eta besteenaz ohartu eta ezagutzea, gorputzaren ahalbide eta mugak baloratuz

B) Beren oinarrizko beharrei erantzutean eta ohiko jardueretan geroz eta autonomia handiagoa lortzea

C) Beren ingurune familiar, natural eta soziala behatu eta aktiboki aztertzea

D) Izaki bizidunekiko eta ingurumenarekiko errespetu eta arretazko jarrerak garatzea

e) Helduekin eta beste haur batzuekin afektuzko loturak ezartzea, emozioak eta sentimenduak adierazi eta ulertuz eta interesa agertzeko eta laguntza emateko jarrerak garatuz.

f) Pixkanaka bizikidetzaren eta gizarte harremanen oinarrizko arauak ikastea, tolerantziaren aldeko eta bereizkeriarik gabeko jarrerak eta gatazka modu paketsuan konpontzeko estrategiak garatuz.

g) Haurrek beren ikaskuntza prozesuetan aktiboki parte hartzea, nork bere gaitasunetan konfiantza izanez eta sormena, norberaren ekimena eta ahaleginak egin eta arriskuak hartzeko gaitasuna garatuz.

h) Hitzeko hizkuntzaren jabe egitea pixkanaka, norberaren jokabidea eta besteena arautu, irudikatu eta komunikatzeko tresna den aldetik.

I) Komunikazioko trebetasunak garatzea hizkuntza, adierazpide eta irudikapenerako bide desberdinetan

j) Laneko teknikak ikasten eta ohitura intelektualak hartzen hastea, bai eta ezagutza zientifiko, tekniko, humanistiko, historiko eta artistikoak ere, saiakuntzaren, ekintzaren eta jolasaren bitartez.

Bigarren Zikloan:

A) Beren eta besteen gorputza eta ekintzarako ahalmenak ezagutzea eta desberdintasunak errespetatzen ikastea

b) Beren ingurune familiar, natural eta soziala behatu eta aktiboki aztertzea eta hor Nafarroaren ezaugarri berezietako batzuez ohartzea.

C) Pixkanaka-pixkanaka autonomia lortzea bere ohiko jardueretan

D) Bere gaitasun afektiboak garatzea

e) Besteekin harremanetan sartzea eta pixkanaka bizikidetasun eta harreman sozialeko jokabideak bereganatzea, hala nola gatazkei konponbide baketsuak aurkitzen ohitzea.

F) Komunikazioko trebetasunak garatzea hizkuntza, adierazpide eta irudikapenerako bide desberdinetan

G) Abilezia logiko-matematikoen, irakur-idazketaren eta mugimendu, keinu eta erritmoaren hastapenak bereganatzea


Entradas relacionadas: