Harikortasuna

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,61 KB

MATERIALEN EZAUGARRI MEKANIKOAK:


-Elastikotasuna: Gorputz bat itxuragabetu ondoren hasierako forma berreskuratzeko gaitasuna (Indarra desagertzean).
-

Plastikotasuna

Gorputzak forma mantentzeko gaitasuna (Indarra desagertzean).
      -Harikortasuna: Hari forma hartzeko gaitasuna.
      -

Xaflakortasuna

Xafla forma hartzeko gaitasuna.
-Kohesioa: Indar bat egitean, gorputz bat bere atomoak bereizteari ezartzen duen erresistentzia neurtzen du.
      -Zailtasuna: Indarra ez denean aldatzen denborarekin.
      -

Gogortasuna

Gorputz bat besteak marratzeko gaitasuna.
      -

Erresilientzia

Gorputz bat kolpeak jasateko gaitasuna.
-Hauskortasuna: Kolpeekin apurtzeko gaitasuna. (Material gogorrak-- hauskorrak)
-Iraunkortasuna nekeari: Material bat behin eta berriz errepikatzen den indar batekin apurtu daiteke. Materiala nekatu dela esaten da.


-Tarte elastikoa (OE):

Esfortzuak kentzen badira, luzapena desagertu, eta probeta hasieran zuen luzerara bueltatzen da. Tarte hauek osatzen dute:

-Tarte proportzionala (OP): Marra zuzena denez, esfortzuak eta luzapenak proportzionalak dira; kaleratuko diren materialek beti tarte honetan egin behar dute lan.

-Tarte ez-proportzionalak (PE): Nahiz eta tarte elastikoa izan, tarte honetan ezin da lanik egin, esfortzua eta luzapena proportzionalak ez direlako.

-Elastikotasun-muga (E): Puntu horretan, materiala elastikoa izatetik plastikoa izatera pasatzen da.


-Tarte plastikoa (ES):

Esfortzuak kentzen badira, luzapena ez da desagertzen. Tarte hauek osatzen dute:

-Haustura-mugaren tartea (ER): Tarte plastiko honetan, esfortzu txikiek luzapen handiak eragiten dituzte.

-Hauste-puntua (R): Puntu honi egiten den esfortzurik handiena dagokio (hauste-tentsioa); nahiz eta oraindik materiala fisikoki apurtuta ez egon, hala dagoela jotzen da.

-Haustura-tartea (RS): Nahiz eta esfortzuak txikiagoak izan, materialak luzatzen jarraitzen du, eta azkenik S puntuan fisikoki apurtzen da.


Entradas relacionadas: