Hamaseigarrenean aidanez hizkera
Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 13,01 KB
tAzken urteotako prosagintza:Irakaskuntzak, komunikabideek eta administrazioak asko indartu dute euskara idatziaren erabilera. Euskara batuaren prozesua, zeharo buruua ez dagoen arren, atzeraezinezko bidetik doa; batez beste, espero ziren helburuetara iristen ari gara. Eskolatzearen ondorioz, haur eta gazteentzako literatura erruz hazi da. Itzulpengintzak izugarrizko garrantzia hartu du, kopuruz nahiz kalitatez. Emakume edazleen partaidetza gehituz doa.Euskarazko literatura gure mugetatik at ezagutzen hasi da.
Gerra aurrean jaiotakoak: Jon Etxaidek aurreko obra guztiak euskara batuan idatzi ez ezik, Eneko Agerroa ere uzti zigun: aurrekoen antzera, hori ere nobela historikoa, jakina. Martin Ugalde andoaindarra, Venezuelan eta abtez ere erdaraz trebatu zitzaigun literaturan. Euskal Herrira bueltaturik, kazetaritzan eta historia lanetan jardun zuen bereziki, Egunkarian. Federiko Krutig getxotarrak, hogei bat urte atzerrian igaro eta gero, kutsu autobiografikoa duen nobela moduko bat kaleratu zuen, lapurtzera klasikoz ondua eta bederatzi liburutan banatua: Belatzen baratza. Jose Luis ALvarez Enparantza “Txillardegi”k beste lau nobela plazaratu ditu azken urteetan: leheena, Haizeaz bestaldetik, Exkixu tankera barojatarra daukan egungo ekintza gizon baten ibilerak kontatzen dituena, Putzu eta Labartzar agur.
40.
hamarkada
XX. Mendeak sortu dituen prosalaririk onenetakoak dira hamarkada horretako batzuk. Ramon saizarbitoria donostiarra da horietako bat. Ordura arte euskaraz urratu gabeko bideak ibili ditu Saizarbitoriak: sekuentzien txandaketa, pertsona narratzailearen aldaketa, ikuspuntu askotatik aurkeztutako gertaerak, erregistroen aniztasuna, barne bakarrizketaren zantzua...
Egunero hasten delako izan da askorentzat lehendabiziko euskal eleberri modernoa;
100 metro , aldiz, Ene Jesus da zailenetakoa. Hiru eleberri horiek kaleratu ostean, Saizarbitoriak ez zion ia hogei urtean nobelagintzari atzera oratu. Hamarkadan bi nobela ederrekin itzuli zitzaigun:
Hamaika pauso , eta Bihotz bi.
Anjel Lertxundi Haur eta gazteentzat mordoa kaleratu du jadanik. Helduentzako sailean ere emankorrenetakoa da. Eta onenetakoa. Dudarik gabe. Urtetan dihardu euskal narratibarako idazmolde modernoen bila. etengabe esperimentatuz.
Goiko kale , Hamaseigarrenean aidanez, Otto Pette
. Hilean bizian bezala . Erdi Aroan girotutako nobela mardul horrekin emaitza ikusgarriak lortu ditu Lertxundik, hizkuntzaren zein gaiaren aldetik. Saiakera eta beste prosa mota batzuk ere asko landu ditu Lertxundik prentsarako.Arantxa Urretabizkaia donostiarra izan zen garai horretan xede tinko batekin narrazioaren munduan murgildu zen lehen emakumea.
Zergatik panpox nobela laburrarekin ekin zion, eta, Aspaldian espero zaitudalako ez nago sekula bakarri)
. Emakumearen barne mundua islatzen daki Arantxak bereziki: maitasuna, bakardadea, amatasuna, ama-semeen arteko harremanak... Mariasun Landa errenteriarra da, berriz, haur literatura lantzen dutenen artean estimatuenetakoa eta oparoenetakoa. Kaleratu dituen hogeitaka liburuen artetik Txan fantasma ,Errusika
. Hauetariko batzuk lau edo bost hizkuntzatan publikatu dira jadanik. Hirugarrena Luis Haranburu Altuna alegiarra, antzerkigile, saiogile eta editorea, besteak beste. Arrakasta handia lortu zuen lehen nobelarekin, Itsasoak ez du esperantzarik (best seller) gai eta teknika moderno antzekoak izanik, irakurterraza suertatzen zelako, agian.
Caritate
50. Hamarkada:
Joseba Irazu edo "Bernardo Atxaga" dugu gaur egun euskal idazlerik ezagunena munduan. Idazle asteasuarra. Antzerki eta poesia bideetan ere ibili da, baina narrazioari eskaini dizkio, indarrik hoberenak,. Ziutateaz eleberri esperimentala.
Bi anai eleberriarekin irakurleria zabala bereganatu zuen euskaldunen artean; baina Obabakoak liburuarekin iritsi zitzaion nazioarteko fama hainbat sari erdietsi eta gero.
Behi euskaldun baten memoriak eleberriak elementu magikorik falta ez badu ere. Atxagarekin batera trebatu ziren Bilboko "Pott" banda literarioan, besteren artean, "Jimu" Iturralde eta Joseba Sarrionandia.
Joseba Sarrionandia iurretarrak karzelan idatzi zuen Narrazioak deritzona izan zen lehen ipuin liburua. Saio edo narrazio laburra ere oso gogoko du, eta lan eredugarriak ditu arlo horretan:
Ni ez naiz hemengoa
Azken aldera nobelagintzari ere heldu dio Lagun izoztua
.Koldo Izagirre pasaiatarra Saizarbitoriarekin batera aritu zen OH! EUZKADI literatura aldizkaria kudeatzen. Harrezkero makina bat zereginetan jardun du euskal kulturaren munduan. Poesian lan ugari eta garrantzitsuak dauzka argitaraturik. Prosagintzan askotariko liburuak kanporatu ditu: narrazio labur eta esperimentalak; eleberri laburrean, gazte nobelan... Gizarte kritika zorrotza egiten du Izagirrek ironia handiaz;