Hamarkada moderatua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,45 KB

Isabel II.Aren erreginaldia

Espartero jeneralak alde egin zuenean nahiz eta Isabelek 13 urte besterik ez izan, erregina jarri zen. Bere erreginaldian (1843-1868), Estatu liberala behin betiko finkatu. Zentralista eta joera moderatukoa, 1854-1856 bitartean ezik, progresistek izan baitzuten boterea. Euskal Herrian Foruak estatu berrira egokitzeko  negoziazioak egiten jarraitu zuten.

HAMARRALDI MODERATUA Lehen hamar urteetan moderatuak agintean, batez ere Narvaez.

-Gobernu moderatua sendotzea 1845n konstituzio berria erabat moderatua. Erreforma sakona ogasunean sistema arrazionalizatu eta liberalizatzeko. Udalen lege berria onartu, udaletako agintea gobernadore ahaltsuei ematen ziena, Euskal Herrian protesta gogorrak. 1844an Guardia Zibila sortu eta progresisten Milizia Nazionala ezeztatu. Urte berean Euskal foruak indarrean jarri zituzten. 1851n Vatikanoak bere lur guztiak desamortizatzea onartu zuen.

-Moderatuen kontrako oposizioa Gobernuaren jarrera errepresiboa eta moderatuek hauteskundeak manipulatzen zituztela ikusita, oposizioko ezkertiarrenek (progresistek, errepublikarrek eta demokratek, karlista tradizionalistek ez) 1849an Alderdi Demokrata sortu zuten, erregimenaren goitik beherako aldaketa eskatzen zuten. Honen barruan errepublikarrak eta sozialistak bereizten hasi ziren. 1846-1849 bitartean bigarren karlistaldia gertatu zen gainera. Mugimendu hauek guztiak gogor zapaldu zituen Narvaezek. Murillok Konstituzio proiektu atzerakoi bat aurkeztu zuen baina haren kontrako erreakzio biziaren ondorioz dimisioa eman behar izan zuen. Honen ondorengo gobernuek egonkortasunik ez. Ezkerrekoen artean haserreak sortu ziren.

BIURTEKO PROGRESISTA 1854 Canovas del Castillok Manzanareseko agiria idatziz erreforma erradikalagoak eskatu zituen. Honekin bat egin zuten progresistek, demokratek eta errepublikarrek. Matxinada erradikalak hiri nagusietan. Batzorde iraultzaileak sortu.

-Gobernu progresistaren egonkortasunik eza Gizarte asaldura ikusita, Isabel II.Ak Espartero jeneralari gobernua zuzentzeko eskatu. 1837ko hauteskunde sistema berrezarri. Egonkortasunik ez hainbat sektoreen etsipenagatik. Karlistak erreforma progrsisten aurka eta demokratak, errepublikarrak eta sozialistak erreforma progresistagoak eskatzen. Esparterok dimisioa eman eta Isabelek O’Donnelli agindo gobernua eratzeko, moderatuak eta progresisten zati moderatuenaz, moderantismo ziklo berria hasiz. Hego Euskal Herrian, burgesiak eta aberats foruzaleek jarrera liberal konsterbadoreagoa hartu.

-Erreforma progresistak Progresistek garrantzi handiko ekimenak egin lgegintzan, administrazioan, ekonomian eta finantzetan. 1856ko konstituzioa idatzi, non nata, ezin izan zuten aldarrikatu. Desamortizaziorako lege bat sustatu, Estatuaren eta udalen ondasunei eragin, honela nekazariei mendien herri erabilerako eskubidea kendu. Honekin, ogasunaren diru sarrerak handitu, azpiegiturak hobetu eta industria sustatzea nahi zuten.

MODERANTISMOAREN ITZULERA 1856-1868  bitartean, 1845eko konstituzioa ezarri zen berriro, Milizia Nazionala desegin eta hamarraldi moderatuko legedia ezarri. O’Donnell eta Narvaez txandaka gobernuan, baina 1858-1863 bitartean Batasun Liberala alderdi berriak kontrolatu zuen gobernua. 1863tik aurrera modderatuek hartu zuten gobernua eta politikan egongaiztasuna nagusitu zen. Hauteskunde iruzurra zela eta progresistak eta demoktratak politikatik kanpo gelditu. Euskal Herrian foruzaletasuna igo, burges eta aberatsentzat oso mesedegarri ziren foruak. Europan hasitako 1866ko krisi ekonomikoak, kiebra eta hornidura krisiak eragin zituen. Gobernu moderatuak gogor zapaldu zituzten ezkertiarrak eta hauek Primen zuzendaritzapean elkartu ziren, Isabelen erregimena eroarazteko.

HIRUGARREN KARLISTALDIA

-Gerraren arrazoia Iraultza demokratikoa eta Estatu laikoa ezarri izana Euskal Herriaren erlijio sinismen sakonaren kontrako erasotzat hartu zuten euskaldun askok. Karlismoa elizak babestu baitzuen. Seiurteko iraultzaileak zorrotz errespetatu zuen Foru erregimena. Euskaldunek elizaren eta foruzaletasunaren kontrako mugimendutzat hartu zuten liberalismoa. Karlistak, ‘’Jainkoa, Aberria, Foruak eta Erregea’’ lelopean, eraso militarra antolatzen hasi ziren.  Erregimen zaharra berrezartzearen alde.

-Gerraren nondik norakoak Hirugarren karlistaldia, Amadeo atzerritarraren ordez Karlos VII.A errege jarri. Karlistek hainbat gudu galdu hasieran. Ondoren su eten labur bat sinatu zuten. Serrano jeneralak, armada errepublikarrak, amnistia emango zuen euskal karlistek gerrak utzi ezkero, baina karlistak Santa Kruz apaiza buru, gerran jarraitzea erabaki. Hego Euskal Herrian eta Katalunian. Euskal lurraldeak karlisten esku hiriburuak ezik, Gorteak errepublika aldarrikatzera zihoazen unean. Honek Karlosi bultzada handia. Ezin izan zituzten ordea hiriburuak hartu, eta Bilbon 125 eguneko setioaren ondoren amore eman behar izan zuten 1874an. Gatazka militarrek 1876. Urtera arte iraun zuen. 1875ean liberalek karlistei irabazi Katalunian eta Maestrazgoan. 1876an Lizarra erorita, liberalen behin betiko garaipena. Canovasen gobernu berriak, errestaurazio garaian Foruak deuseztatu.

Entradas relacionadas: