Hamarkada Moderatua (1844-1854): Historia eta Ezaugarriak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,88 KB
Hamarkada Moderatua (1844-1854)
Urte hauetan pertsonaiarik garrantzitsuenak Narvaez eta Bravo Murillo izan ziren. Moderatuen zentralismo gogorraren, kontserbadurismo politikoaren, Estatuaren baliabideen kontrolaren, hauteskunde-iruzurren eta errepresio gogorraren ondorioz, progresistek ezin izan zuten boterea eskuratu.
Foru auzia eta Pedro Egaña
Foru auzian aipatzekoa da Pedro Egañaren lana; izan ere, Foru Aldundiak eta Batzar Nagusiak berrezartzea lortu zuen, baita lehenagoko eskumen administratibo eta ekonomikoak berreskuratzea ere (salbu eta aduanak, justizia-arloa eta foru-baimena).
Tarteka altxamenduak egon ziren: errepublikarrak, progresistak eta karlistak.
Moderatuen ekintza nagusiak
a) 1845eko Konstituzioa
- Subiranotasuna: Gorteen eta erregearen artean banatzen zen. Erregearen boterea handitu zen.
- Erlijioa: Erlijio katolikoa ezarri zen.
- Askatasunak: Norberaren askatasunak mugatuta geratu ziren (gehienbat iritzi-askatasuna).
- Milizia Nazionala: Desagertu egin zen.
b) 1851ko Konkordatua (indarrean 1931ra arte)
- Eliza katolikoa bakarra eta ofiziala zen.
- Elizak desamortizazioa onartu zuen, eta Estatuak Elizaren jabetza-eskubidea onartu zuen.
- Desamortizazioa konpentsatzeko, Estatuak Elizaren gastuak ordaindu behar zituen.
- Diozesiak berriro antolatu ziren.
c) Politika zentralista
- Batasun juridikoa (1843-1848): Espainia osoan legedi bera ezarri zen, Euskal Herria salbuespena izanik.
- Guardia Zibila (1844): Nekazaritza-eremuetan ordena mantentzeko sortu zen, 6.000 gizonekin hasi zen.
- Administrazioaren zentralizazioa: Udalen lege berriaren bidez, gobernuak aukeratzen zituen alkateak eta zinegotziak.
- Hezkuntza-erreforma: Gil y Zárate (1845) eta beranduago Moyano legea.
- Finantza-arloa: Alejandro Monek Ogasuna erreformatu zuen; handik aurrera, zergak errenta-mailaren arabera ordaintzen ziren.
Joera politikoak
Moderantismoa talde moduan heterogeneoa zen; hori dela eta, hiru talde nagusi agertzen ziren:
- Narvaez, Pedro Jose Pidal eta Alejandro Mon: Ministroen inguruan zegoen taldea, gehiengoa zena.
- Vilumistak: Viluma ministroaren ingurukoak. Karlismoa barneratu nahi zuten; haien proposamena Isabel II.a Karlos Maria Isidroren semearekin ezkontzea zen. Aldi berean, Errege Estatutuaren antzeko Gutun Emandakoa eskatzen zuten, eta Elizarekiko harremanak normalizatzea, desamortizazioak gaitzetsiz.
- Puritanoak: Pacheco zen burua. 1837ko Konstituzioaren aldekoak ziren, erreforma batzuen bidez zuzenduta.