Haize-sorgailuak eta Biomasa: Energia Berriztagarrien Gida

Tecnología Industrial2,79 KB

Haize-sorgailuak: Instalazio Baldintzak eta Funtzionamendua

Instalazio Baldintzak

Haize-sorgailuek errendimendu ona izan dezaten, beharrezkoa da kokatuta egongo den lekuan aurretik azterketa bat egitea eta zenbait baldintza betetzea:

  • Lehenik eta behin, haizea altuera desberdinetan neurtu behar da, eta norabidea eta abiadura egiaztatu.
  • Ondoren, fauna eta flora kontuan hartu behar dira.
  • Azkenik, eremu urbanizatuetatik urrun egon behar dira.

Haize-sorgailu baten funtzionamendua

Palak:
Haizeak mugitzen ditu eta energia ardatzera bidaltzen dute.
Ardatza:
Paletatik jasotako energia sorgailura eraman.
Sorgailua:
Ardatzetik jasotako energia elektrizitate bihurtu eta elektrizitate hori haize-sorgailuaren beheko bihurgailura eraman.
Bihurgailua:
Jasotako elektrizitate hori eraldatu, erabili ahal izateko.

Biomasa: Energia Berriztagarria

Zer da Biomasa? Definizioa eta Ezaugarriak

Prozesu biologikoen bidez sortutako edozein materia organikori, bai landareena, bai animaliena, biomasa deritzo. Energiari dagokionez, lehengai organiko berriztagarriari baino ez zaio biomasa deritzo. Biomasa hau zuzenean erre egin daiteke edo petrolioan dauden hidrokarburoak lortzeko erabil daiteke.

Biomasaren Onurak eta Desabantailak

Onurak:

  • CO2-aren balantzea ixtea.
  • Basoetako sute arriskua gutxitzea.

Desabantailak:

  • Kontrolik ezean, deforestazio mugagabea gerta daiteke.
  • Biomasaren energia sortzeko prozesuan, aurretik energia behar da; horregatik gutxitzen da bere errendimendua.

Biomasa Erregai Mota Ugarienak

Hiru erregai nagusi daude:

Pelletak:
Egur naturalez egindako zilindro txikiak dira.
Ezpalak:
Egurraren tamaina murriztearen ondorioa da, forma irregularra duten pieza txikiak lortuz.
Hondakin agroindustrialak:
Nekazaritza industrietan sortzen diren produktuak dira. Haien artean oliba eta almendra oskolen hezurrak ditugu, besteak beste.

Ekilorearen Abantailak Biomasa Iturri Gisa

Ekiloreetatik lortutako olioak erregai gisa erabil daitezke, bai automobilgintzan, bai etxeko energia- edo industria-iturrien kasuan. Ekilorearen haziaren prentsa bakarra beharrezkoa da olioa lortzeko.

Ekilore-olioaren beste abantaila bat da igortzen duen karbono dioxidoa neutralizatzen dela ekilore-plantaren ziklo begetatiboan. Beraz, horren erabilerak ez du berotegi-efektua sortzen.

Gainera, ekilore hazia prentsatu ondoren, indar kaloriko handiko landare-irina sortzen da, abeltzaintzarako elikagai bikaina dena.

Descargar

PDF Word HTML