Habermas

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,48 KB

HABERMASEN PENTSAERA, DISERTAZIOA


; Jurgen habermasek idatzitzako lanak ugariak eta askotarikoak izan dira. ZIENTZIA ETA TEKNIKA IDEOLOGIA GISARA (1968) gaztetako obra bat da, ezagutzaren eta interesen artean dagoen erlazioa aztertzen duen.

Habermas gazte gaztetatik bizi izan zuen nazismoaren eta totalitarismoaren goraldia. Bere espiritu kritikoak Frankfurteko eskolarekin bat egitera eraman zuen. Frankfurteko eskolaren inguruan elkartutako pentsalariek kritikoki aztertu zuten mendebaleko gizarte eta kultura eta arrazionaltasun instrumentalaren gehiegikeriak salatu ziztuzten. Mendebaldeko arrazionaltasunaren azterketan, Horkheimerrek ata Adornok proiektu ilustratuaren oso ikuspegi ezkorra eman zuten: aurrerapena eta askatasuna sustatzea helburua azkeneak arrazionaltasun horrek basakerira eta suntsipenera eraman gaitu. Habermasen proiektu folosofikoak Horkheimer-en eta Adorno-ren ezkortasuna gainditu nahi du eta arrazoimenaren balioa indartu.

Mendekotasun-
egoera horretatik irteteko, komunikazio ekintza zintzoa berreskuratu beharra aldarrikatzen du habermasek. Eta hizkuntza da ekintza komunikatiboa gauzatzeko dugun baliabidea.Ezinbestekoa da elkarrizketarako egoera idealak sortzea.Denok mintzakide izan gaitezen eta dena mintzagai izan daitekeen egoera idealak eraiki behar dira, baldintzapenik gabe.Elkarrizketarako egoera idealak betetzeko lau baldintza behar dira:ulergarritasuna(besteak ulertzeko nire argudioak ematea) egiazkotasuna(diodana egia dela) zinezkotasuna(ez dut inolako asmo ezkuturik gordetzen) zuzentasun normatiboa(diodana esatea zilegi da).4 baldintzotatik bat betetzen ez bada, mintzakideak ez dira adostasunera iritsiko;adostasun hori adostasun faktikoa izango da, bortxaren mehatxuan, engainuan, edo arrazionaltasunetik at dagoen beste zerbaitean oinarrituta.Habermesen iritziz,arrazionaltasun instrumentala nagusitzen da.Egungo gizartean komunikazioa mugatuta dago.Komunikazioaren eremu izan beharko lukeen gizarteko harreman-esparrua hartuta dauka arrazoimen instrumentalak.Gizakiak objetu gisa ibiltzen du gizakia bera, eta naturaren gainean ezartzen den kontrol berbera ezartzen da gizakien gainean.Arakatzera-komunikazioaren egin beharra berreskuratzera-,zuzendu da habermasen lana.Habermasen ustez, hizkuntza egiari eta justiziari buruzko adostasun arrazionalak lortzeko bidea ematen digu.
Arrazionaltasuna ekintza komunikatiboan oinarritzen da, hizkuntzaren benetako funtzioa elkar ulertzera bideratukotako elkarrizketa da eta hor lor daiteke adostasuna.Habermesen gizarte-teoriak bi eremu bereizten ditu bizitza pertsonalaren mundua eta sistema administratiboa eta ekonomikoa. Gur egungo gizarteek sistemaren garapen geldiazinari egin behar diote aurre.


Gizartearen historian, gizakiak 2 eginbehar nagusi izan ditu:naturari aurre egin eta bizirauteko behar zituen baldintzak sortu,batetik; eta bestetik, gainerako gizakiekiko harremanak eraiki,elkar hartuta naturari aurre egin eta gizaki gisa garatu.Bigarren zeregin horretan,funtsezkoa izan da komunikazioa.Gizakiok komunikazioaren bitartez eraikitzen baitugu gure harremanak.Gure garaian, ordea, lanaren munduak hartu duen nagusitasuna dela medio,arrazionaltasun instrumentala indarra hartuz joan da.Ondorioz,gizakien arteko harremana gero eta gehiago oinarritu da subjektua-objektua eskema batean, eta hizkuntzak ere berezkoa ez duen erabilera bat hartu du:erabilera estrategikoa.Gizartearen oraingo ustezko arrazionalizazioa arrazionaltasun instrumentalaren garaipena da. Max weber soziologoak, gizartearen arrazionalizazioa seinalatu zuen modernitatearen ezaugarri nagusitzat.Garapen zientifiko-teknikoa gidatzen duten arau berberak, gizarteko harremanei aplikatu zaizkie. Legitimazio.Sistema zaharrak behera erori dira garaiotan eta legitimazio modu “arrazionalak” nagusitu dira.

H.Marcuse ez zegoen ados weberrekin, weberrek

aipatzen duen “gizartearen arrazionalizazioak” ez du ekarrigizartearen arrazionaltasunik.Marcusek dio menperakuntza-harremanak estali baino ez dituela egin “ustezko” arrazionalizazio horrek.Marcuseren ustez , gaur egun ezagutzen ditugun zientzia eta teknika baldintza historiko batzuen ondorio direla.

Habermasen etika dialogikoa da eremu askeak sortzeko bidea , dogmatismoa eta erlatibismoa ekidin behar dira. Printzipio horren arabera, girarteko arauak bidezkoak izateko, inor behartuta ez dagoen komunikazio-prozesu ireki batean egin behar dira arau horiek, interesedun guztiek berdintasun-baldintzetan parte hartu hala dezaten.Habermasek demokraziaren alde egiten du eta bere ustez, elkarrizketaren eta adostasunaren bidez egindako bidezko legeetan oinarritu behar da demokrazia. Habermas herritarren parte-hartzea politikan bultzatzearen aldekoa da, bai eta abertzaletasun konstituzionala sustatzearen aldekoa ere.Azken horrekin gure eskubide eta betebeharren onarpenean oinarritutako identitate kolektiboa eraiki ahal izango da.


Entradas relacionadas: