Gutun Formala Idazteko Gida: Egitura eta Adierazpenak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,44 KB

1. ATALA: Data eta Agurra

Data

Adibideak:

  • Bilbon, 2024ko ekainaren X.ean. (Lekuan -n idazten baduzu, zenbakian ere bai)
  • Bilbo, 2024ko ekainaren X.a.

Oharra: Kontsonantez bukatzen duten zenbakietan -ean idatziko dugu, eta -a ez den bokalez bukatzen dutenetan -an idatziko dugu.

Agurra

Aukerak:

  • Zuzendari jauna / andrea:
  • Zuzendari jaun / andre hori:
  • Goikoetxea jauna / andrea:
  • Goikoetxea jaun / andre hori:
  • Jauna / Andrea:
  • Jaun / Andre hori:

Garrantzitsua: Lehen hitza letra larriz idatzita badago, bigarrena ere bai.

2. Sarrera

  1. Aurkeztu zure burua. Nor/Zer zaren esan: zure enpresaren bezeroa, udalerri honetako biztanlea, Batxilergoko 2. mailako ikaslea...

  2. Argi utzi gutunaren helburua:

    Adierazpen aukerak:

    • Eskutitz honen bidez, (Batxilergoko ikasle guztien izenean) zuregana jotzen dut, —t(z)eko baimena eskatzeko asmoz.
    • Eskutitz honen bidez, (eskolako ikasle batzuen izenean) zuregana jotzen dut, —aren aldeko kanpaina bat antolatzeko baimena eskatzeko asmoz.
    • (Batxilergoko 2. mailako ikasle batzuk gara eta) gutun honen bidez, honako proposamena jakinarazi nahi dizugu: gure proposamena —t(z)ea da.
    • Eskutitz honen bidez, (eskolako ikasle batzuen izenean) zuregana jotzen dut oso garrantzitsutzat jotzen dugun gai bati buruz hitz egiteko.
    • Eskutitz honen bidez, (eskolako ikasle batzuen izenean) zuregana jotzen dut oso garrantzitsutzat jotzen dugun proposamen bat helarazteko. Gure helburua —t(z)ea da.
    • (Batxilergoko 2. mailako ikasle bat naiz eta gutun honen bitartez) zuregana jotzen dut (zerekin) lotutako ekimen bat proposatzeko asmoz.

3. Azalpena eta Antolaketa

Azaldu zer proposatzen duzun:

Proposamenaren Deskribapena

  • Lehenik eta behin, azalduko dizut gure proposamena zertan datzan...
  • Gure proposamena honetan datza... (Plurala: Gure proposamenak honetan dautza).
  • Hasteko, saiatuko naiz proposamenaren nondik norakoak azaltzen.

Antolakuntza eta Ekintzak

Ekitaldiaren / proposatu dugunaren antolakuntzari dagokionez:

  • Gure asmoa da —t(z)ea.
  • Garrantzia eman nahi diogu —ri / —t(z)eari.
  • Ondo legoke (ere)...
  • Kultura-jarduera / plan / kanpaina hau gauzatu baino lehen, komenigarria izango litzateke —t(z)ea.
  • Plan hori guztia aurrera eramateko —aren laguntza beharko genuke.

Zereginen Banaketa

Ekintza hau errazteko, ikasleok ardura gaitezke:

  • (zertaz) (adibidez, informazio-orria diseinatzeaz).
  • Txartelak erosteari dagokionez, ez duzue ezertaz kezkatu behar. Gu ardura gaitezke erosteaz.

Zenbait ardatz proposatzen ditugu, aurrera eramateko lagungarriak. Horien artean ezer nabarmentzekotan, azpimarratzekoa da ikasleok arduratuko garela —z / —(z)eaz.

Proiektuaren Sekuentzia

Zereginen sekuentzia hau pentsatu dugu proiektua errealitate bihurtzeko orduan:

  1. Lehenengo zeregina,
  2. Bigarrena, eta,
  3. Azkenik...

Entradas relacionadas: