Gutun eredua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio

Escrito el en vasco con un tamaño de 18,49 KB

Itziar Laka- "La vida secreta de las palabras"

  1. Zer hobesten du Oralismoak gorren hizkuntzan?


    Ezpainak irakurtzen eta esan nahi dutena ahoskatzen irakastea hobesten dute, keinuen hizkuntza baztertuz. 
  2. Zergatik da hobeagoa oralismoa gorrentzat?


    Ez dituztelako keinuak egin behar, ahoz esan behar dituzte gauzak.
  3. Zer gertatu zen Nikaraguan, gorren eskolan ikasle gazteenen artean?


    Beraien artean keinuen hizkuntza berri bat sortu zutela. 
  4. Haurrek jaio aurretik ze lotura dute jaio ondoren entzungo dituzten hizkuntzekin?


    Sabel barruan dauden bitartean entzuten dituzten hizkuntzak kopiatzen saiatzen direla.
  5. Haur frantsesek eta alemanek berdin egiten dute negar?


    Ez, entonazio desberdinak dituzte. F (goranzkoa), A (beheranzkoa)
  6. Berdin entzuten dugu begi irekiekin eta itxiekin?


    Hizkuntzak gure burmuin barruan ditugu, eta ondorioz, pertsona bakoitzak bere modura interpretatzen ditu.

Adibidez: Begiak irekiekin, bideoan, “ta” entzuten da eta itxiekin “da”.

  1. Zergatik ez dute bereizten txinaterrek,  r eta l, rata eta lata?


    6 hilabetetatik aurrera fonemak desberdintzeko gaitasuna mugatzen da. Ez dutelako soinu edo fonema hori entzun.
  2. Zer da hizkuntzaren rekurtsibitatea?


    Egitura bera behin eta berriro errepikatuz, amaitu gabeko produkzioa sortzea.
  3. Herentziazkoa izan daiteke hizkuntza patologia bat?


    Bai, genetikoa izan daiteke. Hitz egiteko akatsak errepikatu ahal dira.
  4. Ze alde dago gaur egungo zientzialarien ustez neardentalen eta sapiens-sapiensen artean?


    Neardentalek: hitzak eta soinuak erabiltzen zituzten komunikatzeko, aldiz sapiens-sapiensak: hizkuntza garatua erabiltzen dute.
  5. Herrialde desberdinetako erleek lengoaia bera dute?


      Ez. Erleek ikas ditzakete beste herrialdeetako erleen lengoaia? Ez, bakoitzak bere kodea du eta genetikan predeterminatuta dute. Txoriek ikas dezakete jaiotzetik daukatenaz aparteko beste kantu modurik? Ez, gainera, txori berberek kantu desberdinak kantatzen dituzte, kantuak imitatzen dituzte.Beraien propioa sor dezakete baina ez dira elebidunak. Dialektoak aldiz, uler ditzakete
  6. Herri ehiztari biltzaileak: Waraoo herria (tribu desberdinak). Zein hizkuntza ohiturak dauzkate Waraoo hiztunek?


    Eleaniztuak dira (5-7 hizkuntza). Zergatik? Inzesturik ez ateratzeko → senar-emazteek hizkuntza desberdina izan behar dute ezkontzeko.
  7. Elebidunek ze abantailak dituzte elebakarrekiko?


    Informazio aldaketak egiteko gaitasun/kontrol handiagoa = (kontrol ejekutiboa) + altzeimerra 5-7 urtez sintomak atzeratu + beste hizkuntzak ikasteko erraztasuna.
  8. Helduek umeek bezala hizkuntzak ikasteko gaitasuna desberdina dutela aztertzen dute. Berdin ikasten dute?


    Ez, fonemak bereizteko gaitasuna galdu (15 urteetatik gora), eta ez dakigu haurrek nola ikasten duten, beraz, ezin ditugu konparatu. 
  9. Autistek dituzten komunikatzeko arazoak, hizkuntzarekin daude lotuta?


    Bai,  pragmatikarekin, hau da, esanahia testuinguruari lotzearekin. 
  10. Errazagoa al da 2 hizkuntza jakinda hirugarrena ikastea?


    Bai, dagoeneko oinarri bat finkatuta dagoelako eta oinarri hori handiagoa da. Kontzientzia metalinguistikoa dute.
  11. Errazago ikasten al da hizkuntza bat txikitan jakiten bada nahiz eta gero urte asko hitz egin barik pasa?


    Badirudi baietz. Arrasto txikia geratzen da beraz, abantaila ñimiñoa da.

LIBURUKO GALDERAK: 207-222 ORRIAK

1. “Benetako testuetan oinarritu behar da irakurgaia”. Zer esan nahi du hori?


Bizitzan benetako funtzioa duten testuak erabili behar direla.  Egunkariak, aldizkariak etab. Adibidez. 

- Zeintzuk dira benetakoak ez direnak? 

Benetakoak moldatuta. Hau da, testu zail bati zati zailak kendutako testua. 

2. Hizkuntza idatziak gizartean testu generoak sortu ditu. Hortaz, testu genero horiek estrategia desberdinak eskatzen dituzte irakurketa helburuen arabera. Zer helburu du hiztegiak kontsultatzea?
Eta egunkariko izenburuei gainbegiratua ematea? Esanahia jakitea; bilatu eta ezagutzea. Gaia, ideia nagusia, informazioa bilatzea, irakurtzea erabakitzea…

3. Erreparatu behar zaio zailtasunari ala bakarrik benetakoa izateari? Zergatik?


Bai, zailtasunari erreparatu behar zaio, irakaskuntzako-prozesua ez da arrakastatsua izaten (ez da garatzen joango)

4. Zer da “behetik gorako estrategia” eta “goitik beherakoa”?

Behetik gora: letra, silaba, hitza, esaldia, paragrafoa eta testua. 

Goitik behera: testua,paragrafoa, esaldia, hitza, silaba, letra. 

5

. Irakurketaren mikroprozesuetan zer da lexikorako irizpidea? Zergatik da garrantzitsua lexikorako irispidea bizkorra izatea?

Hitzen esanahia arin ulertzeko gaitasuna da, esanahia oroimenean antzemateko gaitasuna. Testuaren ulermen osora iristeko denbora ez luzatzeko. Azkarra ez bada, etengabe testua irakurtzean etengabe geratu behar gara eta ez da makropozesura (ulermen orokorra) iristen. 

6. Zergatik dira ulerterrazagoak testu narratiboak argudiozkoak edo azalpenezkoak baino? Eta argudiozko testuaren eskema?

Narratiboak jarraipen lineal edo orden kronologiko bat daukatelako. Sarrera, testu eta edukien eskema, bukaera → abstraktuak - kontzeptuak - ez dago eskema bakarra.

7. Zer dela eta da zailagoa Marokoko ikasle berri batentzat, Leongo ume batentzat baino euskaraz irakurtzea?

Beste kultura batetik datorrelako, hau da, testuingurua desberdina da. Informazio sozio-kultural desberdina dutelako.

8. Zer da metakognizio gaitasuna?


Ikasitakoaren inguruan konziente izatea da. Testuan akatsik egonez gero zuzentzeko, konparatzeko, errepikatzeko, ezagutza aplikatzeko, egiaztatzeko.

LIBURUKO GALDERAK: 222 – 236 ORRIAK

1. Zeintzuk dira Cooperren faseak ordenean?

1. Irakasleak ezagutzen garrantzia jakinaraztea

2. Irakasleak eredua ematea

3. Ikasleak ariketa gidatua egin

4. Ikasleak ikasi dutenaz hitz egin edo idatzi

2. Irakurketan, zenbat estrategia komeni zaigu lantzea aldi berean? 1 edo 2

3. Zer erlazio dute irakurtzeko gaitasunak eta literatura gaitasunak?


Literatura, irakurtzeko gaitasunaren azpigaitasuna.

4. “Irakurketari buruzko solasa ohiko zeregina da, eta eskolak sistematikoki irakatsi behar du”. Zer esan nahi du esaldi honek?

Kontzeptuak etengabe landu behar direla.

5. Zer abantaila du irakurmena eta idazmena batera lantzeak?


Idazteko, irakurri egin behar da, informazioa jaso eta egituratu, eta beste testuen egituraketa zein den antzeman.

6. Testu narratiboak ulertu diren frogatzeko, zer da egokiago egitea ohiko ulermen galderak baino?


Arreta pertsonaietan, argumentuan eta korapiloan jartzea.

7. Testu informatiboak edo azalpenekoak ulertu diren jakiteko, zer egin behar da?


Ideien antolamenduari erreparatzeko eskatu , ideia nagusiak antzemateko eskatu eta argudio berriak bilatzeko eskatu. Zer ez da egin behar? Akats ortografikoak / morfosintaktikoak zuzendu.

8. Nola egokitu behar da testu zail bat 2Hko irakurleen mailara?


Testuaren gai ezaguna aukeratuta, lexikoa erraztea eta egitura sintaktikoak sinpletuta. Eta nola ez? Testu generoa aldatuta.

9. Testuak errazteko erarik egokiena al da irakurri aurretik hitz ezezagunen zerrenda ematea?


Ez, ez da egokia. Baina gako hitzak ulertzeko bideren bat eman behar da.

10. Hitzez hitzeko irakurketa baino egokiagoak dira testua bere osoan edo goitik behera irakurtzen laguntzen duten teknikak. Hauetatik zein ez da egokia?
Esaldi bakoitzaren esanahia ulertzea.

LIBURUKO GALDERAK: (237, 250-259), (261, 272-275), (285-307) ORRIAK

1. Zer esan nahi du testu bat modu funtzionalean eta komunikatiboan erabiltzea?


Gizartean benetan erabiltzen diren helburuetarako erabiltzea.

2. Duela urte gutxi arte zer jotzen zen beharrekotzat hizkuntza idatzia arrakastaz

Ikasteko?


Ahozko hizkuntza menderatzea, 5-6 urterekin hastea gomendatzen zen.

3. Murgiltze-ereduetan 2Hn, noiz hasi daiteke bataz beste idazten ikaste prozesua?


Eskolan hasi eta urte bat pasa eta gero, ahozko ulermen maila minimo bat eduki behar dute, ondoren idazten hasteko.

4. Komenigarria da ipuinak zenbait bider irakurtzea? Zergatik?


Bai, generoak, gramatika eta egiturak zeintzuk diren ikasten dituztelako. Hizkuntza bera lantzen da, komunikazioak errazten dituzte, testuak buruz ikasten dituzte eta irakurmena eta ulermena lantzen dute.

Bai, batez ere eskatzen dutenean, aspergarria egiten ez zaien bitartean. Arrazoiak: 1) esapide eta lexioa ikasten dutelako; 2) antzezteko bada, buruz ikasteko ona delako; 3) gramatika eta egiturak ikasteko; 4)esaldien ordena.

5. Zer genero da gozoena eta hunkigarriena haurren lehenengo zikloan iruzkintzeko? Zergatik?


Ipuina. Bizitako esperientziak konpartitzeko, komunikazioa lantzeko, sormena eta interesa sustatzeko eta pertsonai ezberdinen inguruko gaiez hitz egiten delako.

Irakurtzea eta iruzkintzea.

6. Zein testu genero idatziko dituzte ikasleek LHko lehen urtetan?


Ipuinak, gonbidapenak, gutunak, zerbait gogoratzeko mezuak, eta errezetak.

7. Testu idatzi bat antolatzeko oztopoa al da ortografia edo sintaxian arazoak izatea?


Bai, arazo horietan bakarrik zentratuko garelako.

8. Idatzi gehienak eskolan edo etxean egin behar dituzte? Zergatik?


Eskolan, irakasleen gidaritzapeenean egon behar dira. Urrats guztiak irakasleak gainbegiratu egin behar ditu. Informazioa jaso behar da. Informazio hori ordenatu egin behar da. Gramatikako tresnak eta adierazpide egokiak bilatu behar dira.

9. Zer irakatsi behar da lehenago erlazio grafofonikoak, morfologia eta sintaxia ala arlo diskurtsibo orokorra (pragmatika, testuaren egitura)?
Biak aldi berean irakatsi behar dira. Beti orokorretik zehatzetara joan behar da.

10. “2Hren idazketa prozesuan komeni da 1H erabiltzea?


Ez. Hizkuntza bat ikasterakoan komeni da hizkuntza horretan soilik trebatzea,

itzulpenak sortzea oso ohikoa baita bestela. Hizkuntza bakoitzak bere arauak ditu eta haurrak nahastu egin daitezke aldi berean bi hizkuntza erabiltzen badira.

11.Batera joan daitezke ahozko hizkuntzaren eta idatzizko hizkuntzaren ikaskuntzak?


Batera joan behar dute eta prozesua eraikitzailea izan behar du. Bi gaitasunak era berean garatzea lagungarria da.

12. Zergatik jartzen dute umeek euria euskaraz idatzita, erderaz eskatzen diotenean?


Haientzat komunikazioa delako, ez dakitelako “lluvia” idazten. Hitz horrekin, esaldi oso baten zentzua eman nahi dio.

13. Komenigarria al da irudikapen fonografiko ezberdineko bi hizkuntza batera ikasten hastea? Adib:Arabiera/txinera + euskara/gaztelania.
Euskara, gaztelania... Idazten diren bezala irakurtzen dira eta ingelesa, arabiera, txinera... Guztiz aldatzen dira (sistema fonografiko ezberdina dute, kode ezberdina); hau da alde handia dago bi hizkuntzen artean. Beraz, ez da komenigarria batera ikastea.

14. Zergatik jartzen dute EURIA lainoaren azpian, gaztelaniako klasean, “gaur euria egin du” esan nahi dutenean?

Ikasleak ez du “lluvia” hitza ezagutzen; beraz, euskaraz dakien hori idatzen du, zentzu kognitiboan ez baitaki hizkuntzen ezberdintasuna bereizten. Zentzu komunikatiboa ematen dio hizkuntzari, hitza errealitatea etiketatu edo deskribatzeko erabili duelarik. Hala ere, haurrak “está lloviendo” jartzen duela uste du.

15. Metodologia komunikatiboak hizkuntzak ikasteko zertan oinarritzen dira?


Ahozko komunikazioa lehenesten dute (ez idatzia), komunikazioa hobesten dute, eta gaitasun linguistikoa (lexikoa, gramatika, sintaxia…) baztertu.

16. Raul eta Noeliaren kasua. Partxisera nola jolasten den idatzi dute... Zer frogatu da hizkuntzaren transferentziari dagokionean?

Egitura berbera erabili daitekeela 1Hn ikasitakoan eta 2Hn. 1Hn ikasi eta 2Hn aplikatu daiteke.

RUIZ BIKANDI( 157-177)


- 1940 urte arte zein ze ondo hitz egiteko eredua?

Idazteko eredua. Zenbat eta antza gehiago izan ahozko ereduak idatzizko ereduarekin orduan eta hobeto.


- Zein alde daude ahozko eta idatzizko testuen artean?

Idatzizko hizkuntza formalagoa da.

Deitiko pertsonalei dagokionez, ahozkoan gehiago erabiltzen dira.

Esaldiak eta ideiak: Idatzizkoan luzeagoak eta maila konplexuagoa dute

Zuzentasuna: Ahozkoan txikiagoa

Testu mota errepikapenari dagokionez: Hitz egiterakoan gauzak gehiagotan

errepikatzen dira.


- Zer alde daude haurren eta nerabeen eta helduen ahozko erabileraren artean modalizazioari dagokionez?

Helduek gehiago erabiltzen dituzte. Kortesia formula gehiago dituzte, esperientzia dela eta, hau da, helduek badakite norekin hitz egin modu batera edo bestera.


- Zenbat urte dutela lortzen dute umeek batez beste egitura narratiboa?

8 urterekin batez beste.


- Zenbat urte dutela azalpen testuak ulertzeko gaitasuna?

10 urte ondo beteta.


- Testuak ulerterrazak izan daitezen zer ezaugarri izan beharko dituzte?

Pertsonaia gutxi, espazio eta denbora sinplea, gauzak orden kronologikoan agertzea, pertsonaien eta objektuen zehaztasun handia, enuntziatuek elkarren artean lotura izatea eta informazioa antolatzaileen bitartez antolaturik egotea.


- Zer maiztasunez erabili behar dira testu kohesio markatzaileak ahozko diskurtsoetan?

Askotan, hobeto ulertzeko.


- Zein dira hiztun berriaren ahozko ulermena errazteko dauzkagun estrategiak lehen urteetan?

10 dira: errepikapenak egitea, esaldi laburrak, elkarrizketan asko erabiltzea, tonua indartu, keinuak erabili, erritmoa (astiroago hitz egin), inguruko gauzak aipatu, esaldiaren ordena ahalik eta estandarrena.


- Zergatik bigarren hizkuntzan mintzamena ez dago hain garatua idazmenean bezain beste?

Normalean irakasleek gehiegi hitz egiten dute. Gainera, ikasleei ez zaie asko zuzentzen. Horren ondorioz, akats batzuk fosilizatu egiten dira.


- 2 Hn hasten den umearen hezitzaileak jakin beharko luke ume horren hizkuntza?

Bai, hola umeak konfiantza garatzen du.


- Haurrek 2 Hn mintzatzen ikasten hasteko prozesuan zeintzuk dira urratsak?

1. Hizkuntza erabili, isilaldiak, pixkana hitz egin, esaldi konplexuagoak, autonomia osoa 2 urte igaro ondoren.


- Ikasleek maiz erantzun laburrak ematen dituzte, zeintzuk dira irakasleak erabili ditzakeen estrategiak ikasleek hitz egitea lortzeko?

Galdera zehatzagoak egitea (orientazio estrategiak), egiaztarazi esaten duena eta errepikaraztea. Orientazio estrategiak (kontaidazu), laguntzeko estrategiak (galdera zehatzak), informazio estrategiak (elkarrizketaren bidez) eta sostengu estrategiak (ikaslearen parte-hartzea sustatzeko).

-

Ikasleek 2 H ikasteko input ona eta ugaria behar dute eta asko hitz egin beharko dute. Horrez gain, zenbateraino zuzendu behar ditugu ahozko jarduerak?

Bai, zuzendu egin behar da eta ez da utzi behar, bestela ez dute zuzentzen. (zenbateraino ez da zehazten). Ez bada zuzentzen, ez dute ikasten.


- Zuzenketak adin guztietan berdinak egin behar dira?

Gradualki egin behar dira.:

HHn zero

LHn zenbait

DBHn gehiago

DBHn kontzientzia gramatikala garatua dute.


- LH4-LH% mailatan mintzamen akatsak zuzentzeko zein dira irakas estrategia hoberenak?

Esaldia errepikatzeko eskatu, forma zuzena eskatzea ikasleari, esplizituki zuzendu, zer egin duen zehazki esplikatu, argitzeko eskatzea eta galdera metalinguistikoak egitea.


- Ahozko diskurtsoa garatzeko egitasmo edo proiektu baten sekuentzia didaktikoak egiteko gomendio horietatik zein dira egokiak?

- 1.A: generoak aukeratu behar dira ikasleen zikloaren edo mailaren arabera eta ez hizkuntza mailaren arabera.

- 2.A: zereginak konplexuak izan behar dira, neurri batean ikasleen mailaren gainetik, erronkak bultza ditzan.

- 3.A: ikasleekin argitu behar dira helburuak eta hauek lortzeko ibilbidea.

- 4.A: ikasleen parte hartzea ordenatu edo bideratu behar da.

- 5.A: beste ikasleekin lan egin ostea, gertatu diren aldaketak ez dira ebaluatu behar.

1.A, 2.A eta 5.A desegokiak. 3.A eta 4.A egokiak


- Zer esan nahi du ahozko hizkuntza lantzeko printzipio honek: “lana edo egitekoa egitasmo baten parte izan behar da”.

Esanguratsua izan behar duela baina, zerbait handiagoan egonik, hau da, proiektu edo garapen baten parte.


- Zein izan daitezke testu batean entzute helburuak edo zereginak?

Iritzia ematea, informazioa jasotzea, deduzitzea, sintesia egitea, zerbait edo norbait identifikatzea, sailkatzea, berresatea etab.


- Honako hizketa eta entzuketa ariketetatik zeintzuk dira hasierako, tarteko eta aurreratutako faseak?

- 1. Gai ezaguneko talde solasetan parte hartzea. Tartekoa

- 2. Argibideak eskatzea eta ematea. Tartekoa

- 3. Istorioetan faktore berriak sartzea eta eraldatzea. Aurreratua

- 4. Eguneroko esaldiak buruz ikastea eta esatea. Hasierakoa

- 5. Film luzeak kontatzea. Aurreratua

- 6. Abestiak buruz ikastea. Hasierakoa

- 7. Ipuin ezagunak antzeztea. Tartekoa

- 8. Prozesuak azaltzea. Aurreratua

Entradas relacionadas: